CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Ondareak kudeatzea  

    Ez kezkatu, utzi gure profesionalen taldeari zure inbertsioen banan-banako kudeaketa.

    Rural Kutxak zorro aukera zabala eskaintzen dizu, eta haietan ondarea inbertitu ahalko duzu:

    SICAV'S

    SICAVek (Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateak) Banka Pribatuko bezeroei aukera ematen diete beren inbertsio estrategia malgutasunez aldatzeko, inbertsioetan nahi dituzten erabakiak hartzeko eta arrisku maila kontrolatzeko.

    Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) ikuskapenak gardentasuna ematen dio fiskalitate bikaineko produktu horri. Kontratatu ahal izateko, 2,4 milioi euroko kapitala izan behar da gutxienez.

    Informazio gehiago.

    Premium zorroak

    Hona hemen zorro orokorrak eskaintzen dizkizun abantailetariko batzuk: inbertsio politika pertsonalizatua, une oro berrikusi eta aldatu ahal duzuna; goreneko malgutasuna kudeaketan; zorroaren bilakaerari buruzko informazio sakona; eta urteko zerga-txosten xehea eta osoa.

    300.000 eurotik aurrera, hautatu ahalko duzu, alde batetik, lau inbertsio profilen artean —kudeatzaile onenen fondoak baliatuz eginak— eta, bestetik, beste edozein aktibo mota: kontserbadorea, moderatua, ausarta eta oso ausarta.

    Fondo zorroak

    Fondo zorroak baliatuz, aukera izanen duzu zure inbertsio politika pertsonalizatzeko, berrikusteko eta noiznahi aldatzeko. Produktu sorta horrek hainbat abantaila eskaintzen dizkizu: goreneko malgutasuna kudeatzeko, zorroaren bilakaerari buruzko informazio osoa eta urteko zerga-txosten xehea.

    60.000 eurotik aurrera, merkatuko kudeatzaile hoberenen fondoekin egindako bost inbertsio profilen artean aukeratu ahalko duzu: kontserbadorea, moderatua, ausarta eta oso ausarta.

    Zorro espezializatuak

    Zorro Aktiboa: 25.000 €-tik aurrera, zorro horrek Espainiako merkatu jarraituko errenta aldakorreko akzioetan soilik inbertitzen du, eta ahalik eta errentagarritasun handiena lortzen saiatzen da, aktiboen errotazio egokia eginez eta horiek behar bezala aukeratuz.

    Dibidendu Zorroa: 60.000 €-tik aurrera, zorro horrek Espainiako merkatu jarraituko zein Europako burtsetako errenta aldakorreko akzioetan inbertitzen du. Izan ere, zorro horrek hainbat kanpainatan inbertitzen du, eta helburua da kanpaina horien hazkundean aktiboki parte hartzea. Xede horretarako, dibidenduak kobratzen ditu urteko etekinen zati bat jasoz.

    Gestin de Patrimonio

    Imagen de relleno