CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Europako Funtsak  

    BEI lerroa

    Rural Kutxak akordioa egin du Europako Inbertsio Bankuarekin, eta akordioaren bidez, Rural Kutxako bezeroek finantzaketa lortuko dute baldintza onuragarrietan, eta horrela, BEI bankuaren helburua beteko da; hots, EBko herrialdeetan proiektuak babestea, eta kide diren eta izango diren herrialdeetan inbertsioak egitea.

    BEI – Rural Kutxa lerroak, zehazki, autonomoak, ETEak eta Midcap enpresak (3.000 enplegatu arte) finantzatzen ditu, ahal izanez gero, Espainian inbertsioak egiten dituztenak, baina baita edozein estatu kidetan egiten dituztenak ere.

    Finantzatu daitezkeen proiektuak BEIren hautagarritasun irizpideei lotuta egongo dira, eta gehienez 25 milioiko aurrekontua izango dute; bestalde, BEIk gehienez 12,5 milioi euroko finantzaketa eman dezake.

    Eragiketen epeak 2 eta 12 urteren artean finkatzen ahalko dira, eta bezeroei interes-tasa murriztuko zaie. Finantzaketa-aukera interesgarri horri buruzko argibideetarako, jo ezazu Rural Kutxako zure kudeatzailearengana.  

    FEI lerroa (Errioxako erkidegoarentzat baizik ez)

    Rural Kutxak akordioa egin du Europako Inbertsio Funtsarekin, eta haren bidez, finantza-baldintza hobeagoak eskaintzen dizkizugu, datozen urteotan zure enpresa-proiektuetan egingo dituzun inbertsioak finantzatzeko.

    Finantzatu beharreko proiektuak:

    • Aktibo materialak edo ez-materialak
    • Aktibo zirkulatzailea
    • Negozioen traspasoa

    ETEen Ekimen Akordioa (SME Iniciative)

    FEIren finantzaketa bermatuak baldintza hobeagoak ditu, eta horri esker, gure bezeroei abantaila finantzario bat ematen zaie haien proiektuen finantzaketan.

    Enpresa Txiki eta Ertainentzako finantzaketa hori ETE Ekimenaren (SME Iniciative) babespean eman da, eta Europar Batasunak ETE Ekimenaren baitan emaniko laguntzaren onura jaso du; izan ere, Europar Batasunaren funtsak dira, EGEF eta Horizonte 2020 funtsen bidez gauzatuak, bai eta Europako Inbertsio Funtseko eta Europako Inbertsio Bankuko funtsen bidez gauzatuak ere.

     

    Betebeharrak:

    • Lerro honi heltzeko aukera izango dute lurralde nazionalaren barruan ezarrita dauden langile autonomoek eta ETEek, betiere 250 enplegatu baino gutxiago badute, eta gehienez ere 50 milioi euroko fakturazioa badute, eta balantzeak gehienez 43 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez badu.
    • Finantzatu daitezkeen proiektuak FEIren hautagarritasun irizpideei daude lotuta, eta Espainian gauzatu beharko dira.
    • Gehienez 12,5 milioi euroko finantzaketa egin daiteke ETE bakoitzeko, eta eragiketen epeak 2 eta 12 urte artekoak izan daitezke.

    Lerroaren Zaintza:   2018/08/31ra bitarte, funtsak bukatzen badira.

    Finantzaketa-aukera interesgarri honi buruzko argibideetarako, jo ezazu Rural Kutxako zure kudeatzailearengana.

     

     

    imagen BEI

    pie_general