CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Merkataritzako Deskontua  

    Kudeatu eta igorri zure efektuen sortak, kobratuz nahiz deskontatuz.

    Mugaegunera iristeko dauden efektuen zenbatekoen aurrerakinik behar ez baduzu, Rural Kutxak gai horien kobrantza kudeatu ahalko du.

    Deskontu komertziala kreditu eragiketa bat da, zeinaren bidez Rural Kutxak aurreratzen baitizu zure enpresak hirugarren pertsonekin daukan eta mugaegunera iritsi ez den kredituaren zenbatekoa.

    Rural Kutxak efektu horien zenbatekoa aurreratuko dizu, behin interesak eta eragiketa horien gastuak kendu ondoren.

    Oro har, deskontuaz hitz egiten dugunean, honako honi buruz ari gara:

    Efektu Deskontu Komertziala: Batzuk endosagarriak dira eta tinbreak daramatzate; esate baterako, kanbio-letra bat eta agindurako zor-agiri bat. Beste batzuk ez dira endosagarriak, baina bai laga ahal zaizkio finantza-entitate bati haien gainean aurrerakin bat jasotzeko; esate baterako, ordainagiri bat edo agindurakoa ez den zor-agiri bat, eta haiengatik ez da tinbrerik ordaintzen.

    Kreditu-aurrerakinak (CSB58 euskarri magnetikoa duten ordainagiriak, obra-ziurtagiriak, fakturak eta beste): Finantza-entitate bati laga ahal zaizkion kreditu-eskubideak dira, haien gainean aurrerakin bat jasotzeko. Haiengatik ez da tinbrerik ordaintzen.

    Deskontu komertzialak enpresarentzat dituen abantailak

    Finantzaketa. Deskontu komertziala zure enpresaren zirkulatzailea finantzatzeko iturri ohikoenetako bat da.

    Likidezia. Zure enpresa aurrez baliatu ahalko da eginiko salmenten zenbatekoez.

    Erosotasuna. Enpresa gehienek deskontatu daitezkeen efektuak dauzkate, letrak nahiz zor-agiriak izan, edo ordainagiri eta faktura soilak. Espainiako Bankuen Elkarteak araupetuta dagoenez, zure sortak osatu eta igorri ahalko dituzu, RURALVA banka elektronikoko gure zerbitzuaren bitartez.

    RURAL KUTXAK tresna bat eskaintzen dizu zure enpresaren kobrantzekin eta ordainketekin lotutako fitxategiak osatu, kudeatu eta bidaltzeko, RURALVAko Fitxategien Kudeaketa aukeraren bitartez.
     

     

    fc_cartera_cabecera