CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Inbertsioen Finantzaketa  

    “Finantzaketa-konponbide berritzaileak zure proiektuetarako”

    Harekin, enpresaren inbertsioen neurrirako finantzaketa egiten ahal dugu, alde batetik aktibo finkoak finantzatuz eta bestetik kobratzekoak diren diru-laguntzak aurreratuz. Finantzaketak gure entitatearekin banaka egindakoak izaten ahal dira; edo, bestela, beste entitate batzuekiko (Deal Kluba) neurrirako finantzaketa koordinatzen ahal ditugu, edo finantzaketa sindikatuetan parte har dezakegu (mailegu sindikatuak).

    ICO finantzaketa-lerroak

    ICOrekin daukagun konpromisoari eusten jarraituko dugu, Enpresa Ertain eta Txiki, autonomo, enpresa handi eta entitate publikoen inbertsio proiektuak eta kapital zirkulatzailerako proiektuak finantzatzeko; lehentasunezko baldintzetan, gainera.

    Hona hemen ICO finantzaketa-lerro nagusiak :

    • ICO-Enpresak eta Ekintzaileak, honako hauek finantzatzeko: aktibo finko produktiboak, berriak edo bigarren eskukoak, 30.000 € gehi BEZako prezioa gainditzen ez duten turismoak, enpresak erostea eta kapital zirkulatzailea.
    • ICO-Nazioartera ateratzea: enpresek atzerrian garatzen dituzten inbertsio-proiektuak finantzatzeko.
    • ICO-SGR: aktibo finko produktiboetan edo kapital zirkulatzailean egiten diren inbertsio nazionalak eta nazioartekoak finantzatzen dira, SGR baten abalarekin beti.


    www.ico.es

    fc_cabecera_finvers

    pie_general