CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Leasing eta Renting  

    Leasing

    Zure enpresaren proiektu guztiei babesa eta energia ematen diegu.

    Argibideak

    Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertain eta luzean finantzatzeko formula, jarduera industriala, merkataritzakoa nahiz zerbitzuetakoa garatzen duten enpresei eta autonomoei zuzendua. NAFARROAKO RURAL KUTXAk lehendik hautatu duzun ondasuna erosten du eta zure eskura jartzen du, alokairuko kuota eroso batzuen bitartez.

    Enpresentzako eta profesionalentzako abantailak:

    • Inbertsioaren % 100 bitarte finantzatzen dugu.
    • Epe ertain eta luzean (2 urtetik aurrera ondasun higigarrietan eta 10 urtetik aurrera ondasun higiezinetan).
    • Aktibo finkoen mota guztietarako (nazionalak nahiz inportaziokoak): garraio-elementuak, makineria industriala, informatika, higiezin eraikiak eta abar).
    • Hornitzaileak eskura kobratuko du; hori dela eta, deskontu gehigarriren bat lortu ahalko da.
    • Errentamendu kontratuaren amaieran, erosketa itunduaren aukeraz baliatu ahalko zara (normalean, beste kuota bat).
    • Ez duzu funtsik eduki beharko BEZa ordaintzeko, zeren eta finantza-entitateak ordaintzen baitu ondasuna erosteko orduan.
    • Kuotak zergetan ken daitekeen gastu bat dira. Kuota bakoitzean jasandako BEZa kendu ahalko da zergetan.

    Renting

    Gure bereizgarria den zerbitzu integrala da, enpresei eta autonomoei zuzendua.

    Argibideak

    Alokairu kontratu baten bitartez, ondasun batzuk eskuratu ahalko dituzu (automozioa, ekipamendua eta abar), haiek alokatu beharrik gabe, kuota finko bat ordainduz. Kuota horren barrenean, gainera, asegurua eta mantentze-lanak daude.

    1. Automoziorako rentinga.

    • Ibilgailuak epe luzera alokatzea, flotarako zerbitzuekin eta haren kudeaketarekin.
    • Autonomoetatik hasi eta enpresa handietaraino.
    • Alokatzeko epea 12 eta 60 hilabete artekoa da.
    • Gehieneko kilometro-kopurua: 200.000 km bitarte.
    • Flotaren kudeaketa integrala:
      • Matrikulazioaren, garraioaren eta eskuratzearen kudeaketa.
      • Ibilgailuaren mantentze integrala.
      • Gurpilen aldaketa.
      • Aseguruaren prestazioak.
      • Errepideko laguntza.
      • Ordezkapeneko ibilgailua.

    Abantaila ekonomiko eta finantzarioak:

    1. Ibilgailua erosteko preziorik onena.
    2. Aurrezpena giza baliabideen kostuan.
    3. Flotaren kostuak aurrez jakiten dira.
    4. Ezkutuko kostuak gutxitzea edo deuseztatzea.
    5. Ibilgailuak ez zaizkio enpresari egotzi behar kontabilitate-balantzean.
    6. Ez dira aktibo bat, baizik eta gastu bat.
    7. Baliabideak liberatuko dira enpresaren jarduera nagusian guztiz erabil daitezen.
    8. Arriskuak renting enpresak hartzen ditu bere gain:
      • Ibilgailu erabiliaren balio-galera.
      • Mekanikako arriskuak.
      • Salmentaren ondorengo zerbitzuek gorabeherak izateko arriskua.

    2. Ekipamendurako rentinga.

    • Epe ertainean eta epe luzean ekipamendu-ondasun berria alokatzea, hilean kuota bat ordainduz.
    • Ekipamendurako asegurua biltzen du, bai eta mantentze lanak ere (aukerakoa da, fabrikatzailearekin edo hornitzailearekin akordioa eginda).

    Abantailak:

    1. Kuota gastu arrunt gisa hartuko da. Ez da baliabide finantzariorik ibilgetuko; beraz, beste inbertsio batzuetarako erabili ahalko dira.
    2. Kontabilitatea errazten du.
    3. Gastuaren planifikazioa eta kontrola hobetzen ditu.
    4. Inbertsioaren % 100 bitarte finantzatzen da.
    5. Ekipoak bezeroak aukeratzen ditu.


     

    fc_cabecera_leasing

    pie_general