CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Finantzaketa  

    Esportazioak finantzatzea
    Zure enpresaren beharrei irtenbideak emateko, Rural Kutxak gonbidatzen zaitu enpresa esportatzaileentzako finantzatze lerroetara sartzera.
    Esportazio guztietan bi fase bereizten dira:

    • eskaera jasotzen denetik salgaia eman artekoa, ekoizpen-aldia gehienbat; eta
    • salgaia ematen denetik horren zenbatekoa jaso artekoa.

    Kapitala jaso behar izanez gero, bigarren fase horretan jotzen ahal duzu Rural Kutxara.

     Argibideak

    Ezaugarriak

    • Finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa esportazioaren printzipalari dagokio, eta interesak kalkulatzen dira finantzaketa epemugara heltzen denean.
    • Finantzaketaren epemuga Rural Kutxaren eta zure enpresaren artean hitzartzen da askatasun osoz.
    • Nahi duzun dibisan kontratatzen ahal duzu finantzaketa.

    Abantailak

    • Likidezia lortzea ahalbidetzen du, atzerrian egindako salmenten zenbatekoak aurreratzen baitira.
    • Zure bezeroek egindako eskabide irmoentzako finantzaketa lortzea ahalbidetzen du.
    • Aukera ematen du zure finantzaketa edozein motatako inbertsio eta beharretara egokitzeko, baita enpresak duen ahalmenera ere.
    • Kobrantzaren dibisan finantzatzeak aukera emanen dizu kanbio-tasaren arriskua ezabatzeko.

    Esportazio finantzaketa duen zirkuitu operatiboaren eskema

    Inportazioak finantzatzea
    Inportazioak finantzatzea kreditu purua da, epemuga bakarra duena, eta Rural Kutxak bere bezero bati ematen dio, atzerriko merkataritzako eragiketen ordainketak egiteko xedez. Ordainketa horiek lotuta daude salgaiak erosteari edo atzerriko hornitzaile batek zerbitzu bat jasotzeari.

     

    Finantzaketa kontratatzen da Rural Kutxak inportazioaren ordainketa egiten duen benetako datatik aurrera, harik eta adostuko den etorkizuneko data batera arte, urtebetetik beherako epea bete arte normalki.

    Zure enpresak finantzaketan dituen beharrak ahalik eta hobekien estali nahi baduzu, zure inportazioen ordainketak geroratu ahalko dituzu Rural Kutxako zure bulegoan, aukeratutako bidea edozein izanda ere: dokumentu kredituak, sortak (soilak edo dokumentarioak) edo transferentziak.

     

    Inportazio finantzaketa duen zirkuitu operatiboaren eskema.
     

    Maileguak dibisetan
    Dibisetan egindako maileguan mailegu-hartzaileari emandako kapitala zein kuoten ordainketa euroa ez den beste dibisa batean egiten dira, eta mailegu horren erreferentziaren interes tasa dibisa horren liborra izanen da.

     Argibideak

    Abantailak
    Mailegu-hartzaileari aukera ematen dio euroarena baino txikiagoa izaten ahal den interes tasa batean finantzaketa lortzeko.

    Arriskuak
    Euroaren aldean maileguaren dibisaren balioa igotzen bada, enpresaren zorpetze maila handitzen ahal da.

     

    financiacion_lateral