CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Bermeak  

    Nazioarteko abalak eta bermeak
    Bultzatu zure enpresaren nazioarteko negozioa. Rural Kutxa ondoan duzu, behar den unetan laguntza izan dezazun, nazioarteko abalak eta/edo bermeak jasotzen edo igortzen lagunduko dizugulako. Zure beharren arabera, nazioarteko bermeak igortzen laguntzen dizugu, zure beharrak zein diren kontuan harturik. Era berean, gure espezialisten aholkuak izateaz gainera, hainbat argitalpenen babesa ere izanen duzu: ‘Dokumentu kredituei buruzko era bereko arau eta erabilerak’ eta Nazioarteko Merkataritza Ganberaren beste argitalpen osagarri batzuk (‘Nazioarteko Banku Jarduera Estandarra’ (ISBP) edo ‘Stand-by kredituentzako" Nazioarteko Jarduerak’ - ISP98, besteak beste).
    Zure inportazio-negozioaren ezaugarriengatik zure enpresak bermeak kanpotik jasotzen baditu, horien edukia interpretatzen laguntzen dizugu, ustekabe desatseginik ez dela gertatuko ziur egon zaitezen.

    Argibideak

    Banku bermea kreditu entitate baten konpromisoa da — ‘abal-emailea’ edo ‘berme-emailea’ deitzen da—, eta, konpromiso horri jarraikiz, beste pertsona fisiko edo juridiko batek hirugarrenekin dituen konpromisoak edo betebeharrak bete behar ditu, bere betebeharra izanen balitz bezala. Labur esanda, abal-emaileak, hirugarren batek eskatuta — ‘onuraduna’ deitzen da hura—, zenbateko bat ordaintzeko betebeharra hartzen du bere gain, abal-hartzailearen kontura, bermean eskatzen diren baldintzak betetzen ez badira eta abaldunak kontratuko betebeharrak edo ordaindu beharrekoak ez dituela bete egiaztatutakoan.

    Tipologa: LABURPEN KOADROA

    Zer da dokumentu kreditua?

    Ordaintzeko/kobratzeko bitarteko bat da, eta horren bidez kreditu entitate batek (banku igorleak) ezeztatu ez daitekeen konpromisoa hartzen du —bezero inportatzaile baten ordezkaritzan edo bere izenean aritzen da— esportatzaile onuradunari diru kopuru bat ordaintzeko. Horretarako, hainbat dokumentu aurkezten ditu, denboran eta forman dokumentu kredituan xedatutako baldintzekin bat erabat datozenak. Atzeraezintasunak ekartzen du dokumentu kreditua ezin dela ez baliogabetu, ez aldatu, transakzioan parte hartzen duten alderdien artean adostasunik izan gabe.
     

    Abantailak:

    • Inportatzailea erabat ziur dago ordainketa soilik eginen dela, esportatzaileak aurkezten badu baldintzei zorrozki jarraikiz eskatu zaion dokumentazioa.
    • Esportatzaileak produktuak ematen dion segurtasuna izanen du, finantza entitate baten abala duelako.
    • Behar diren dokumentuak eskatuz, inportatzaileak bermatuta izanen du salgaia eskatutako kalitate baldintzetan jasoko duela.

    Arriskuak:

    • Kredituaren baldintzetan hainbat dokumentu edo baldintza ez sartzea, gertatzen ahal diren ondoko arrisku guztiak estaltzen dituztenak: salgaiaren kalitatea, epeak, dokumentuak, garraioa, etab.

    Zergatik aukeratu kobratzeko bitarteko hori?:

    • Esportatzailearen eta inportatzailearen artean ez dago erabateko konfiantzarik.
    • Merkataritza transakzioan esportatzaileak mendekotasun-kokapena du, eta inportatzaileari bere arriskuak estaltzen dituen ordainketa-bitarteko bat exijitzen dio.

    INCOTERMS TAULA

    Inportazioko dokumentu kredituak
    Rural Kutxak nazioarteko merkatuetan aise mugitzeko behar dituzun segurtasuna eta kaudimena eskaintzen dizkizu. Dokumentu-kreditu ezeztaezinak baliatuz, erositako salgaiak heldu ote diren gerta daitezkeen arriskuak estaliko dituzu, eta, gainera, kaudimen tartea emanen diezu hornitzaileei, herrialdeko finantza talde nagusietako baten babesa izanen baituzu.

    Gainera, badakigu zure enpresarentzat oso garrantzitsua dela kredituak behar adinako azkartasunez igortzea. Gure eskarmentua eta aholkularitza izanen dituzu beti, zure dokumentu kredituak ahalik eta azkarren eta babestuen igorriko direla ziur egon zaitezen. Zeregin horretarako, ondoko araudiei jarraitzen diegu beti: Nazioarteko Merkataritza Ganberaren ‘Dokumentu kredituei buruzko era bereko arau eta erabilerak’ (UCP 600 Uniform Customs and Practice for Documentary Credits) eta beste argitalpen osagarriak, ‘Nazioarteko Banku Jarduera Estandarra’ (ISBP) edo ‘Stand-by kredituentzako" Nazioarteko Jarduerak’ (ISP98), besteak beste.

     

    Stand By dokumentu kredituak

    Dokumentu kreditu gisa egituratzen den arren, ‘Stand-by’ izenekoa, berez, abal bat da, “sor” irauten baitu merkataritza transakzioaren baldintza guztiak behar bezala betetzen diren bitartean, eta ez da funtzionatzen hasiko, harik eta inportatzaileak ordaintzeko betebeharra betetzen ez duen arte.

    Dokumentu kreditu horietan, dokumentuak ez dira aurkezten inportatzaileak helmugako portutik salgaia hartu ahal izateko, esportatzaileak jatorrizko dokumentuak zuzenki igortzen baitizkio inportatzaileari. Beraz, inportatzaileak nahi duenean erabiltzen ahal du salgaia.

    Stand-by gisako dokumentu kredituan kopiak edo fotokopiak aurkeztu ohi dira, esportatzaileak baldintzak bete dituela egiaztatzeko xedez. Kopia horiekin batera, jatorrizko egiaztagiri bat aurkezten da, inportatzaileak ordaintzeko betebeharrak aurreikusitako epeen barnean ez dituela bete adierazten duena.

    Helburua: Salgai bat bidalita edo zerbitzu bat emanda, ordainketa ziurtatzen du, baldin eta ordaindu behar denean adostutakoari jarraikiz egin ez bada. Merkataritza baldintza batzuk ditu barne, eta dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira.
    Noiz eginen den: Baldintzetan aurreikusitako datan emandako ondasunak edo zerbitzuak ordaintzen ez direnean.
    Murriztapenak: Egiten diren negoziazioekiko proportzionalak.
    Bermatutako zenbatekoa: Aldakorra.
    Balio-denbora: Zorra erabat likidatzeko aurreikusi den azken ordainketa data iragan eta egun batzuetara (normalean bi aste gehiago).

     

    garantias_lateral