CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Esportazioa  

    Jasotako transferentziak

    Kanpoko transferentziak jasotzeko gure zerbitzuak, aukera ematen dizu zure kobrantzak zuzenean eta zeharka jasotzeko, zeure bulegoan. Zuzeneko eta berehalako konexioa daukagu gure kanpoko korrespontsalekin honakoen bitartez: SWIFT eta TARGET, EBA eta SEPAsistemak.

    Abantailak:

    Zuzenean jasotzen ditugu kanpotik heldutako transferentziak.
    Kobrantzarako beste bitartek batzuen (txekeak, letrak, ordainagiriak...) galera-arriskua saihesten dugu.
    Kostu txikiko produktua da.
    Berehala ordaintzen da kontuan, jasotako jarraibideen arabera.
    Kudeaketa guztiz informatizatuta dago, eta geroratzeak eta behar ez diren bitartekaritzak saihesten ditu.

    Arriskuak:
    Funtsak aurrez jasotzen ez badira, esportatzaileak salgaiak bidaliko ditu eta ez du segurtasunez jakinen haien balioa ordainduko den.

    Kobrantzako bitarteko hori hautatzeko arrazoiak:
    Inportatzailearen eta esportatzailearen artean konfiantzako harreman ona dago, merkataritza-harreman positibo baten ondorioz.
    Merkataritza harreman batean, inportatzailea dago esportatzailea menpe hartzeko posizioan, eta hark ezarri ohi du kobrantza-bitarteko horren erabilera.

    Txekeak negoziatzea

    Gure bezeroek Rural Kutxako korrespontsalen sarearen laguntza dute, beren merkataritza transakzioen ordainketa gisa jasotako txekeen kobrantza bideratzeko eta horien zenbatekoak berehalako batean kobratzeko, txeke pertsonalei (xede ona izan ezik) zein banku txekeei dagozkienak.

    Txeke pertsonala

    Txeke pertsonala kanbio-dokumentua da, eta igorleari aukera ematen dio libratuaren jabetzan gordailutan utzitako fondo guztiak edo horien zati bat ateratzeko, harentzat edo hirugarren batentzat. Igorlea kontuaren titularra da, eta libratua, berriz, kontua erregistratua duen finantza entitatea.

    Abantailak

    Kobrantza bitarteko hori erabiltzeagatik esportatzaileak ez du berariazko abantailarik ere. Halere, bere bezeroa finantzatuko du kobrantzaren behin betiko kudeaketa egiteko beharko duen denboraldian, txekea jasotzen denetik fondoak kontuan abonatu arte egun batzuk iragaten direla beti kontuan hartuta.

    Arriskuak
    Esportatzaileak salgaia bidaltzen du, eta ez du inolaz ere bermaturik txekea aurkeztean horri arreta eginen zaiola.
    Inportatzaileak esportatzaileari bidaltzean txekea galtzen ahal da.

    Kobrantza bitarteko hori aukeratzeko arrazoiak
    Esportatzaileak konfiantza maila bikaina du inportatzailearekin, merkataritza harreman egokia izateagatik.
    Esportatzaileak berme osagarriak ditu, gerta daitezkeen ez ordaintzeak estaltzen dituztenak.
    Merkataritza harremanetan esportatzailea inportatzailearen mende dago, inportatzaileak kobrantza bitarteko hori erabilarazten diolako.

    Txeke pertsonalaren bidezko zirkuitu operatiboaren eskema.

    Banku txekea

    Banku txekea ordainketa agindua da, finantza entitate batek igorria (banku igorlea). Entitate horri banku txekeak aukera ematen dio beste finantza entitate batean gordailutan utzitako fondo guztiak edo horien zati bat ateratzeko (banku libratua).
    Kasu horretan, banku igorleak bermatzen du txekea ordaintzeko beharko diren fondoak hornitu direla, eta ez, ordea, ordainketa bitarteko gisa dokumentua baliatzen duen bezeroak. Eredu-egoera batean, banku txekea izanen litzateke atzerriko entitate batek igortzen duena, bere bezeroak hala aginduta eta horren kontura (inportatzailea), eta Espainiako esportatzailearen alde.

    Abantailak
    Kasu gehienetan, berehala ordaintzen da kontuan. Esportatzaileak bermatua du ordainketa, kaudimenik eza ezin baita gertatu.

    Arriskuak
    Esportatzaileak salgaia bidaliko du, inportatzaileak banku txekea bidaliko diola inolako bermerik izan gabe. Balizko arrisku hori estaltzeko, txekea jaso ondoren bidaliko litzateke salgaia.

    Kobrantza bitarteko hori aukeratzeko arrazoiak
    Esportatzaileak konfiantza maila bikaina du inportatzailearekin, merkataritza harreman egokia dagoelako.


    Banku txekearen bidezko zirkuitu operatiboaren eskema.

    Esportazioko sortak

    Ederki dakigu kobrantzak azkar kudeatzea funtsezkoa dela zure negozioarentzat. Horregatik, hain zuzen ere, Rural Kutxan ahalegin guztia egiten dugu jarraipen eraginkorra egiteko, fondoak ahalik eta lasterrena jasotzeko aukera izan dezazun.
    Ez kezkatu, emazkiguzu zure finantza eta/edo merkataritza dokumentuak. Zure bezeroei aurkeztuko dizkiegu, esaten diguzun ordainketa-entitatean. Era berean, zure jarraibideei jarraituko diegu zorrozki, transakzio horiek arautzen dituen nazioarteko araudiaren arabera betiere (URC 522 Uniform Rules for Collections, Nazioarteko Merkataritza Ganberakoa).
    Eragiketa zertan den jakinaraziko dizugu une oro.
    Jakina, zure esportazioen zenbatekoa aurreratzeko aukera ere aztertuko dugu, eta kanbio-tasaren arriskua ziurtatuko dizugu euroa ez diren dibisetan egindako eragiketetarako.

    Honako sorta hauek daude: soilak, elektronikoak eta dokumentarioak

    Esportazioko sorta soilak

    Igorpeneko finantza dokumentuak kobratzeari dagokion kudeaketa da (txekeak, letrak, zor-agiriak, ordainagiriak...), merkataritza dokumentuak erantsi gabe.

    Abantailak:
    Kobrantzan aurkezten den efektua onartuta badago, protestoa eta betearazpena egiten ahal dira, ordainketa egiten ez bada.

    Arriskuak:
    Esportatzaileak bere salgaia ematen dio inportatzaileari finantza dokumentu baten truke, horren epemugan ordainduko dela ziur egon gabe.

    Zergatik aukeratu kobratzeko hori?:

    • Esportatzaileak konfiantza maila ona du inportatzailearekin, merkataritza harreman egokia izan baitu harekin.
    • Aldez aurretik, inportatzaileak behar adina berme eman dizkio esportatzaileari, ez ordaintzearen arriskua estaltzeko.
    • Merkataritza harremanetan inportatzailearen mende dago esportatzailea, eta hark kobrantza bitarteko hori ezartzen du..

    Esportazioko sorta soilak dituen zirkuitu operatiboaren eskema

    Sorta soilak konpentsazio elektronikoaren bidez.

    Rural Kutxak hainbat hitzarmen sinatu ditu korrespontsalekin dokumentuen kobrantzaren kudeaketa zuzena egiteko. Andorra (ABA Debit), Frantzia (LCR) eta Italiako (RIBA) tokiko konpentsazio ganberek eurotan igorriak dira dokumentu horiek. Prozesu horien bidez, dokumentuak sistema elektronikoen bidez aurkezten dira, eta, horiei esker, tratamenduak azkartu, kostuak murriztu eta dokumentuak ez dira galtzen.

    Abantailak:
    Kostuak aurrezten dira nabarmen.
    Dokumentua ukitu edo igortzen ez denez, galtzeko arriskua saihesten da.
    Kobrantzari jarraitzea erraza da.
    Aldez aurretik noiz kobratuko den jakiten da, kobrantza Rural Kutxatik hasten baita.

    Arriskuak:
    Esportatzaileak finantza dokumentu baten truke ematen dio salgaia inportatzaileari, epemugan ordainduko dela ziur egon gabe.

    Zergatik aukeratu kobratzeko bide hori?:

    • Esportatzailea aski fidantzen da inportatzailearekin, merkataritza harreman egokia izan baita.
    • Aldez aurretik inportatzaileak behar adina berme eman dizkio esportatzaileari, ez ordaintzearen arriskua estaltzeko.
    • Merkataritza harremanetan esportatzailea inportatzailearen mende dago, eta hark efektu bidez ezartzen du ordainketa.

    Esportazioko dokumentu-sortak

    Horren bidez merkataritza dokumentu batzuen kobrantza kudeatzen da (fakturak; garraio, aseguru, aduana eta abarretako dokumentuak…). Horiekin batera finantza dokumentuak egon daitezke edo ez, baita hainbat jarraibide ere, inportatzailearen bankuaren bidez horri eman diezazkioten, behar den zenbatekoa ordainduta. Gehienetan merkataritza dokumentu horiek aukera emanen diote inportatzaileari adostutako helmugan salgaia hartzeko.
    Bi kasu gertatzen dira:

    1.Dokumentuak ordainketaren kontra ematea

    Kasu horretan, inportatzailearen bankuak merkataritza dokumentuak emanen dizkio horri, eskatutako zenbatekoa aldez aurretik ordaindu baditu soilik.

    Abantailak:
    Esportatzaileak salgaia bidaltzen du, baina horren jabetza hartzen du harik eta ordainketa egin arte.

    Arriskuak:
    Inportatzaileak sorta ez ordaintzea. Hori gertatzen bada, esportatzaileak bere salgaia berreskuratu eta hori erabili ahalko luke egoki jotzen duen moduan (aberriratzea, beste bezero bati saltzea, etab.). Halere, horrek sor litzakeen kostuan bere gain hartu beharko lituzke beti: garraioa, asegurua, helmugako lekuan/portuan biltegiratzea…

    Zergatik aukeratu kobratzeko bide hori?
    Esportatzailearen eta inportatzailearen artean ez dago behar adinako konfiantzarik, lehenago esperientzia negatiboren bat izan delako, edo, bestela, merkataritza harremana hastapenetan dagoelako.
    Inportatzaileak eta bere bankuak banku-kultura errotua duen herrialde batean dute egoitza, eta horren entitateek nazioarteko araudiari jarraitzen diote zorrozki.

    Esportazioko dokumentu-sortak dituen zirkuitu operatiboaren eskema (ordainketaren kontra ematea).

    2.Onartzearen kontra dokumentuak ematea

    Merkataritza dokumentuak inportatzaileari emanen zaizkio, dokumentuekin batera doan efektua horrek onartu ondoren.

    Inportatzailearen bankuak inportatzaileari emanen dizkio merkataritza dokumentuak, horrekin batera doan efektua inportatzailearen onartze soilaren kontra.

    Abantailak:
    Esportatzaileak salgaiaren jabetza beretzat atxikirik gordetzen du, harik eta inportatzaileak efektua onartu arte.

    Arriskuak:
    Inportatzaileak efektua ez onartzea. Hori gertatuko balitz, esportatzaileak bere salgaia berreskuratu eta erabil lezake, hura aberriratuz, beste bezero bati salduz, eta abarrez. Halere, sor litezkeen kostuak bere gain hartuko lituzke: garraioa, asegurua, helmugako lekuan/portuan biltegiratzea…
    Epemugara helduta, inportatzaileak efektua ez ordaintzea. Kasu horretan, esportatzaileak protestoa eta betearazpena egiteko izapideak bideratu ahalko ditu, nahiz eta prozesu horiek motelak eta kostu handikoak izan. Irtenbidea: onarpenarekin batera ordainketaren banku-abala eskatzea.

    Zergatik aukeratu kobratzeko bide hori?:
    Alderdien artean nolabaiteko konfiantza bada, ez nahikoa, halere.
    Esportatzaileak behar adina berme ditu, inportatzaileak noizbait ez ordaintzeagatik sor daitezkeen arazoak estaltzeko.

    Esportazioko dokumentu-sortak dituen zirkuitu operatiboaren eskema (onartzearen kontra ematea).

    Esportazioko dokumentu kredituak

     

    Rural Kutxan behar duzun laguntza guztia ematen dizugu, esportazioko dokumentu kredituek arazorik sor ez dezaten.

    Dokumentu kreditua jaso dela jakinarazten dizugu berehala; baldintzak aztertzen laguntzen dizugu; dokumentuak egiterakoan aholkuak ematen dizkizugu; eta negoziazioaren jarraipena egiten dugu, zure esportazioak seguru egonen ote diren kezkarik izan ez dezazun.

    Emaguzu dokumentu kredituekin jarduteko duzun kudeaketa, eta zerbitzupean izanen duzu lehen mailako finantza talde baten eskarmentua. Talde horrek zalantzak argituko dizkizu, eta zalantzei irtenbidea aurkitzen lagunduko dizu. Gainera, hainbat argitalpen ditugu oinarri zeregin horretarako: alde batetik, ‘Dokumentu kredituei buruzko era bereko arau eta erabilerak’, transakzio horiek arautzen dituen Nazioarteko Merkataritza Ganberaren argitalpen arau-emailea (UCP 600 Uniform Customs and Practice for Documentary Credits), eta, bestetik, beste argitalpen osagarriak, ‘Nazioarteko Banku Jarduera Estandarra’ (ISBP) edo ‘Stand-by kredituentzako" Nazioarteko Jarduerak’ (ISP98), besteak beste.

     

    Argibideak: Zer da dokumentu kreditua?

    Ordaintzeko/kobratzeko bitarteko bat da, eta horren bidez kreditu entitate batek (banku igorleak) ezeztatu ez daitekeen konpromisoa hartzen du —bezero inportatzaile baten ordezkaritzan edo bere izenean aritzen da—esportatzaile onuradunari diru kopuru bat ordaintzeko. Horretarako, hainbat dokumentu aurkezten ditu, denboran eta forman dokumentu kredituan xedatutako baldintzekin bat erabat datozenak.

    Abantailak:

    • Esportatzailea erabat ziur dago bere salmentaren zenbatekoa kobratuko duela, baldin eta baldintzekin bat erabat datorren dokumentazioa aurkezten badu.
    • Dokumentu kreditua ezin da aldatu, ezta ezeztatu ere, parte-hartzaile guztiak ados ez badaude bederen. Beraz, esportatzailearentzat eskaera irmoa da.
    • Bitarteko horrek aukera ematen du a priori ordainketa noiz jasoko den jakiteko. Horri esker, esportatzaileak bere logistika optimizatzen ahal du (ekoizpena, biltegiratzea, garraioa, etab).

    Arriskuak:

    • Esportatzaileak hainbat dokumentu aurkezten baditu eta dokumentu horiek kredituaren baldintzekin bat ez datozen alderdiak badituzte, produktuak eskaintzen dituen bermeak galduko ditu.
    • Parte hartzen duten finantza entitateek ez dute beren gain hartzen salgaien erantzukizuna, ezta kredituko sinadurak edo dokumentuak benetakoak ote diren ere.
    • Kreditua berretsita ez badago, herrialde-arriskua eta entitate-arriskua daude. Halere, egoera hori sendotzen ahal da, NAFARROAKO RURAL KUTXAk, gainera, kreditua berresten badu. Rural Kutxa banku berreslea da, eta banku igorlearen konpromiso irmo gehigarria eratzen du, betebeharra modu berean hartzen baitu, baldin eta behar diren dokumentuak banku berresleari aurkeztu bazaizkio eta kredituan eskatzen diren zehaztapenak eta baldintzak betetzen badira

    Zergatik aukeratu kobratzeko bide hori?:
    Ez dago esportatzailearen eta inportatzailearen arteko konfiantzarik
    Funtzionamendua: Eragiketan finantza entitateak hartzen duen eginkizunaren araberakoa da:

    • Banku jakinarazlearen/berreslearen kutxetan ordaindu beharreko dokumentu kreditua (Rural Kutxa).
    • Banku igorlearen kutxetan ordaindu beharreko dokumentu kreditua.

    Eragiketa-zirkuituaren eskema, esportaziorako dokumentu-kredituekin (Rural Kutxan ordaintzekoa)
    Esquema del circuito operativo con crditos documentarios de exportacin (pagadero en cajas del banco emisor).
     

     

     

    export_lateral

    Imagen de relleno