CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Inportazioa  

    Egindako transferentziak

    Rural Kutxaren transferentziak egiteko zerbitzuaren bitartez, zure ordainketa-konpromisoak bete ahalko dituzu zure enpresak eta zure hornitzaileek behar duten bermearekin. Zuzeneko eta berehalako konexioa daukagu gure kanpoko korrespontsalekin honakoen bitartez: SWIFT, TARGET, EBA eta SEPA

    Ez ahaztu zure nazioarteko ordainketak egin ditzakezula zauden tokitik bertatik Ruralvíaren bitartez, eta kanbio-arriskua finantzatu edo estali ahalko duzula, baldin eta ordainketa euroaz besteko dibisa batean egiten bada.

    Abantailak:

    • Kostu txikiko eta efizientzia handiko ordainketa-bitartekoa da.
    • Ruralvíaren bidez etengabe erabili ahalko duzu.
    • Prozesuen automatizatzea dela eta, geroratzeak eta beharrik gabeko bitartekaritzak saihestuko dituzu.
       

    Arriskuak:
    Ez dago inportatzailearentzako arrisku berariazkorik, salbu eta aurrez eginiko ordainketen kasuan; horrek, izan ere, berarekin ekar lezake salgaiak ez jasotzea.

    Kobrantzako bitarteko hori hautatzeko arrazoiak:

    • Inportatzailearen eta esportatzailearen artean konfiantzazko harreman bikaina dago.
    • Merkataritza harreman batean, inportatzailea dago esportatzailea menpe hartzeko posizioan, eta hark ezarri ohi du ordainketa-bitarteko horren erabilera.

    Banku-txekeak egitea

    Rural Kutxako zure bulegoan banku-txekeak eskuratu ahalko dituzu, dibisatan nahiz eurotan, salgaien edo/eta zerbitzuen inportazioen ordainketari aurre egiteko, betiere kontuko kargua geroratzeko aukerarekin, eragiketak eurotan nahiz dibisatan finantzatuta. Zure kanbio-arriskuak, noski, estali ahalko dituzu, sorpresak saihesteko.

    Abantailak:
    Esportatzaileak kobrantza bermatuta dauka, kaudimengabeziaren aukerarik ez baitago.

    Arriskuak:

    • Inportatzaileak txekea entregatzen badu salgaia jaso baino lehen, salgai hori sekula ez jasotzeko arriskua izanen du.
    • Dokumentua galtzeko arriskua, esportatzaileari igortzen zaionean edo haren kobrantza kudeatzen ari den bitartean.
       

    Kobrantzako bitarteko hori hautatzeko arrazoiak:
    Inportatzailearen eta esportatzailearen artean konfiantzako harreman bikaina dago, lehenagoko merkataritza-harreman positibo baten ondorioz.

    Banku-txekearekiko zirkuitu operatiboaren eskema

    Inportazioko sortak

    Sorta banku-operazio bat da, zeinaren bitartez saltzaileak banku-entitate bati enkargatzen baitio dokumentu batzuk (finantzarioak edo/eta merkataritzakoak) kobra ditzan, eroslearen/inportatzailearen kargura.

    Ongi dakigu zure ordainketen kudeaketa eraginkor eta segurua behar duzula; hori dela eta, puntualki jakitera ematen dizugu sortak jasotzen ditugunean, eta gure finantzaketa-lineak eta kanbio-arriskuen estaldura eskaintzen dizkizugu, betiere nazioarteko araudi indardunaren babesean (Nazioarteko Merkataritza Ganberaren URC 522 Uniform Rules for Collections).

    Sortak honelakoak izan daitezke: soilak ala dokumentudunak.

    Inportazioko sorta soilak

    Halakotzat ulertzen dugu igorpeneko dokumentu finantzarioen kobrantza kudeatzea (txekeak, letrak, ordaindukoak, ordainagiriak...), merkataritza-agiriak atxiki gabe.

    Abantailak:

    • Inportatzaile espainiarrak salgaia eskuratu ahal izatea, hura ordaindu ondoren.
    • Esportatzaileak inportatzaile espainiarrari erosketa finantzatuko dio salgaiaren jasotzea irauten duen bitartean eta kobratzeko dokumentua egiazki aurkezten den bitartean.

    Zergatik hautatu kobratzeko bide hau?:

    • Inportatzailearen eta esportatzailearen artean konfiantzako harreman ona dago, merkataritza-harreman positibo baten ondorioz.
    • Esportatzaileak lehendik behar adina berme jaso ditu inportatzailearengandik, ez ordaintzearen arriskua estaltzerainokoak.
    • Merkataritza harreman batean, inportatzailea dago esportatzailea menpe hartzeko posizioan, eta hark aukera ematen du ordainketa-bitarteko horren erabilera ezartzeko.

    Esportazioko sorta soilen zirkuitu operatiboaren eskema.

    Inportazioko dokumentu-sortak

    Merkataritza dokumentu batzuk (ordainagiriak, garraio-dokumentuak, asegurukoak, aduanetakoak...) jaso eta haien kobrantza kudeatzean datza. Dokumentu horiekin batera, gerta daiteke dokumentu finantzarioak egotea ala ez egotea, bai eta banku aurkezlearen ordainketarako emandako jarraibide batzuk ere, Rural Kutxaren bulegoaren bitartez Espainiako inportatzaileari eskuratu beharrekoak. Merkataritza dokumentu horiek, gehienetan, aukera emanen diote inportatzaileari salgaia Espainiako aduanetako gordailuetatik erretiratzeko.

    Jasotako jarraibideak honelakoak izan daitezke:

    1. Dokumentuak ordainketaren kontra eskuratzea.
    2. Dokumentuak onarpenaren kontra eskuratzea.

    1. Dokumentuak ordainketaren kontra eskuratzea.

    Kasu horretan, Rural Kutxak, inportatzailearen finantza-entitate gisa, merkataritza dokumentuak eskuratzeko baldintza gisa ezarriko du erreklamatutako “ageriko” zenbatekoa ordaintzea.

    Abantailak:
    Ordainketa dokumentuak eskuratzearen kontra eginen da, eta horrek aukera emanen dio Espainiako inportatzaileari salgaia hitzartutako destinoko tokian jaso ahal izateko.

    Arriskuak:
    Gerta daiteke inportatzaileak jasotako salgaiak espero zituen ezaugarriak izatea ala ez izatea.

    Zergatik hautatu kobratzeko bide hau?:
    Ez dago esportatzailearen eta inportatzailearen artean behar adinako konfiantza maila, lehendik esperientzia txarren bat eduki dutelako edo merkataritza-harremana hastapenetan baizik ez dagoelako.

    Inportazioko dokumentu-sorten zirkuitu operatiboaren eskema (eskuratzea onarpenaren kontra)

    2. Dokumentuak onarpenaren kontra eskuratzea
    Kasu honetan, Rural Kutxak, inportatzailearen bankua den aldetik, inportatzaileak erantsitako efektua mugaegunean ordainduko duela onartze hutsaren kontra eskuratuko ditu merkataritza dokumentuak.

    Abantailak:
    Esportatzaileak finantzatzen du efektua onartzen den unetik (salgaia erretiratzea) haren ordainketa mugaegunean egiten denera bitarteko aldia.

    Arriskuak:
    Gerta daiteke inportatzaileak jasotako salgaiak espero zituen ezaugarriak izatea ala ez izatea

    Zergatik hautatu kobratzeko bide hau?:

    • Nolabaiteko konfiantza dago bi aldeen artean, nahiz eta nahikoa ez izan.
    • Esportatzaileak behar adinako bermeak dauzka inportatzailearen balizko ez ordaintzea estaltzeko.

    Inportazioko dokumentu-sorten zirkuitu operatiboaren eskema (eskuratzea onarpenaren kontra).

     

    import_lateral

    Imagen de relleno