CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Operaciones con divisas  

    cuentas_multidivisaDibisetan dauden kontuak

    Zure enpresak inportazio zein esportazio eragiketak egiten baditu, dibisetan dauden ageriko kontuei esker saldoei eutsiko diezu, eta ez duzu dibisen merkatura jo beharko, egiten duzun merkataritza-transakzio bakoitzarekin erosteko edo saltzeko.
    Esportazio eragiketetatik etortzen diren saldoek zure inportazio eragiketen ordainketak egiteko balioko dizute. Horrela, kalte egiten ahal dizuten kanbio-tasen balizko aldaketetatik babestuko zara. Kontu horiek berehalako likidezia dute, eta, saldo zordunak izateko aukerarik ematen ez duten arren, aukera ematen dute kontu korronteari lotutako beste eragiketa batzuk egiteko, besteak beste: epeko gordailuak, kanbio-aseguruak, finantzaketak, dibisa eskura erosteko eta saltzeko...

    deposito multidivisaDibisetan dauden gordailuak

    Zuhurtziaz jokatzea da zure enpresak fondo alferrak izatea?
    Rural Kutxan laguntzen dizugu denboraldi batez beharko ez dituzun eta dibisetan dauden saldoei errentagarritasuna ateratzen.
    Maiz, dibisetan kobratzen duten eta kanbio-aseguruen bidez bere arriskua estaltzen duten enpresa esportatzaileek uste baino lehenago jasotzen dituzte fondoak. Beraz, dibisetan dauden gordailuak aukera bikaina dira fondoei errentagarritasuna ateratzeko, harik eta eperako kontratua epemugara heldu arte.
    Interes tasari dagokionez, baldintza erakargarriak eskaintzen ahal dizkizugu. Jarri harremanetan zure bulegoarekin eta informazioa emanen dizugu.

    mercadosMerkatuen gaineko informazioa

    seguros de cambioKanbio-aseguruak

    Nafarroako Rural Kutxako Nazioarteko Zerbitzuak eskaintzen duen Truke Asegurua oso egokia da, euroaz bestelako dibisetan kontratatzen diren nazioarteko merkataritza-eragiketetan dagoen truke-arriskua estaltzeko.

    Horrela, truke-tasari buruzko ziurgabetasunak saihesten dira eta esportazio nahiz inportazio arloko eragiketei segurtasuna ematen zaie. Truke Aseguruak: motak

    (EB) 648/2012 Erregelamendua (EMIR)

    Informazio hau baliagarria izanen zaizu EMIR, zer den ulertzeko, hots, finantza deribatuei aplikatu beharreko araudi europarra.

    divisas_lateral