CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Truke Aseguruak  

    Nafarroako Rural Kutxako Nazioarteko Zerbitzuak eskaintzen duen Truke Asegurua oso egokia da, euroaz bestelako dibisetan kontratatzen diren nazioarteko merkataritza-eragiketetan dagoen truke-arriskua estaltzeko.

    Horrela, truke-tasari buruzko ziurgabetasunak saihesten dira eta esportazio nahiz inportazio arloko eragiketei segurtasuna ematen zaie.

    Truke-asegurua finantza-tresna bat da eta kontratu baten bidez formalizatzen da. Kontratuaren arabera, Rural Kutxak eta bezeroak konpromisoa hartzen dute etorkizuneko data batean (gutxienez ere, hiru egun baliodun) dibisa kopuru jakin bat erosteko edo saltzeko, kontratazioaren unean hitzartzen duten truke-tasa errespetatuta.

    Abantailak

    • Truke-tasari buruzko zalantzak saihesten ditu; zalantzak horiek kalteak sor baititzakete eragiketan espero den tartean.
    • Esportatzaileei segurtasuna ematen die beren salmentek sortzen dituzten diru-sarrerez.
    • Inportatzaileek zehatz-mehatz dakite zer kostu duen kontratatzen den salgaiak edo zerbitzuak.

    Arriskuak
    Salmenta edo erosketa egiazki egingo delako konpromiso irmoa da; beraz, ez du onurarik jasotzeko aukera ematen dibisaren truke-tasaren oszilazio onetatik.

    Truke-aseguruen: motak

    Seguros de cambio PagRel

    Imagen de relleno