CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Informazioa  

     

    1. Zure enpresa nazioartera ateratzeko laguntza

    2. Maiz egiten diren galderak (IBAN, SWIFT, Ordainketa sistemak - TARGET - EBA, Incoterms 2010, TARIC)

    Zer da IBAN-a?

    Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea (IBAN) identifikazio zenbakia da, eta aukera ematen du bezeroak finantza entitate batean duen kontu bat nazioartean balizkotzeko.
    Banku Estandarren Batzorde Europarrak (ECSB) proposatutako kodea da, Europar Batasuneko herrialdeetan banku kontuak modu berean identifikatzeko xedez sortua. Espainian, ohiko CCC-ri loturik dago (Bezero Kontuaren Kodea), eta zenbait ezaugarri berdinak dituzte biek, azken finean kontu bera identifikatzen dutelako.
    Herrialde bakoitzak arautegi espezifikoa duenez eta beste herrialde batzuetako legedia aplikatu ezin denez, IBAN-a ezartzea bereziki erabilgarria da banku kontu bat identifikatzeko, fondoen herrialdea dena dela ere (EBn horien erabilera ez dago mugatuta). Era berean, nazioz haraindiko ordainketak eta kobrantzak errazten ditu.

    Abantailak:

    • Hutsegiteak murrizten dira. Baliozkotze mekanikoa duen alorra denez, onuradunaren kontuaren datuak zuzenak eta osoak dira beti.
    • Prozesuen automatizazioa errazten du.
    • Eragiketa gutxiago egiten dira eskuz.
    • Kostuak murrizteko aukera ematen du.

    Formatua:

    • Kontua zein herrialdetan dagoen. Lehenik eta behin, IBAN-ak 34 karakter alfanumeriko ditu gehienez, eta honela xehatzen dira:
    • Lehenbiziko biak alfabetoko hitzak dira, eta herrialdea identifikatzen dute.
    • Hurrengo biak kontrol-digituak dira, eta IBAN-aren zehaztasuna egiaztatzeko aukera ematen dute.
    • Gelditzen direnek kontuaren zenbakia osatzen dute.

    Espainiaren kasuan, IBAN-ak 24 digitu ditu, eta, aurrekoari jarraikiz, honela eratzen da:

    • Lehenbiziko bi digituak ‘ES' dira (Espainiaren kodea, ISO araudiaren arabera)
    • Bi kontrol-digituak (zenbakizko 2 posizio).
    • Bankuko kontu korrontearen CCC osoa (20 digitu).

    Zer da Swift-a?

    S.W.I.F.T. Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunications-en akronimoa da (Bankuen arteko Nazioarteko Finantza Komunikazioetarako Sozietatea).

    1973an sortu zen, Belgikan du egoitza, eta finantza entitateek berek partaidetua da sozietate kooperatibo hori. Sozietateak komunikazio egitura bat antolatzea lortu du, telefono lineen eta informatika bitartekoen bidez egina. Egitura hori masiboki erabiltzen dute mundu osoko bankuek, aurrezki kutxek eta kreditu kooperatibek.

    Sistemaren ezaugarriei dagokienez, azkar transmititzen ditu transakzioak, eta segurua eta fidagarria da. Mezuak segundo bakar batzuetan jasotzen dira, erabat hermetikoa da, eta 24 orduz eta urteko egun guztietan funtzionatzen du.

    SWIFT-ak berezko sistema du eragiketak egiaztatzeko eta baliozkotzeko. Mezu bat bidali ahal izateko, hura igortzen duen finantza entitatearen eta jasotzen duenaren arteko klabe-trukaketa egin behar da lehen-lehenik. Horregatik, hain zuzen ere, transmisioen segurtasuna bermaturik dago.

    Sistemari atxikia dagoen entitate bakoitzak identifikazio bakarra du, bankua identifikatzeko kodea (BIC), SWIFT kodea ere deitua. Kode horrek identifikazio bakarra ematen die kreditu entitate bakoitzari eta/edo bere bulegoei, eta, gaurkoz, nahitaezkoa da beste entitate batzuei egiten zaizkien ordainketak automatizatu ahal izateko.

    Nazioarteko ordainketa bat egitean, ahalik eta modu eraginkorrenean eman behar dira onuradunaren datuak. Horrela, behar ez diren atzerapenak saihesten dira, informaziorik ez egoteagatik edo informazio hori zehatza ez izateagatik.

    Era berean, fondoak beste herrialde batzuetatik jasotzen direnean, onuradunak ahalegindu behar du bere banku datuak zehazki ematen (SWIFT kodea + IBAN-a), fondoak arazorik gabe abonatuko direla ziur egoteko.

    BANCO COOPERATIVO ESPAÑOL S.A. Rural Kutxa Taldeko goiburua da, eta SWIFT BCOEESMM kodeak banku hori entitate ordezkari gisa identifikatzen du nazioartean. Kidetutako entitate guztiak klabe horren bitartez ordezkaturik daude, eta, jarraian, Espainiako banku sisteman duen zenbakiaren azken hiru posizioak daude. Zehaztasuna ikusteko, aukeratu esteka hau.

    2007an, SWIFTek hiru mila bostehun milioi mezu baino gehiago transmititu zituen horren kide diren 8.332 finantza entitateen artean (208 herrialdetan daude).

    Rural Kutxa estuki loturik dago SWIFT-i, eta komunikazio prozesu eta egitura berriak ezartzen aritzen da lankidetzan. Bazenekien Banco Cooperativo Español entitateak, Rural Kutxa Taldearen ordezkaritzan, behar zen euskarria eman zuela, eta “CASH MANAGEMENT” proiektuan munduko lehenbiziko entitatea izan zela XML-interact mezuak elkarren artean trukatzeko, finantza entitateen eta enpresa pribatuen arteko konexioak ezartzeko? 2004an gertatu zen hori.

    Ordaintzeko sistemak

    Europar Batasuneko herrialdeen artean mugak ezabatzeko bidean, eta eragiketak elkarren artean trukatzea errazteko xedez, herrialdeetako banku zentralen artean (HBZ) hainbat sistema egituratu dira ordainketak egiteko, Europako Banku Zentralaren (EBZ) esku-hartzearen eta kontrolaren bidez koordinatuta. Sistema horiek zerbitzu gehigarria ematen diete banku korrespontsalen edo nazioarteko sareen bidez antolatutako ordainketa sistemei. Horiei esker, Europako bankuek eta bere bezeroek aukera dute irtenbide berriak erabiltzeko:

    1. TARGET-a Europaz haraindiko sistema automatizatua da premiazko transferentziak egiteko, likidazio gordina denbora errealean egin dadin. Sistema horren bidez garatzen diren transakzio guztiak eurotan izendatuta daude, eta sistemari borondatez lotuta dauden eta aldez aurretik dagozkien herrialdeetako banku zentralek oniritzia emana duten kreditu entitateek eginda daude, hainbat baldintza bete behar dituztelako.

    Entitate batek TARGET moduan funtzionatu ahal izateko, herrialdeko banku nazionalak kontu bat izan behar du irekita Europako Banku Zentralean, kreditu entitateek (bankuak, aurrezki kutxak, kreditu kooperatibak, etab.) Herrialdeko Banku Nazionalean kontu bat duten bezala.

    Entitateen artean dauden likidatze prozedurak biek EBZn duten kontu horren bidez eginen dira, ondoko eskemei jarraikiz:
    1. Adibidea: Espainian kokatutako bezero agindu-emaileak Rural Kutxari hainbat agindu ematen dizkio eurotan emandako zenbateko bat beste herrialde batean (B) dagoen onuradun bati transferitzeko, finantza entitate batekin duen kontuan.
    2. Adibidea: ordainketaren agindu-emailea Europar Batasuneko beste herrialde batean kokaturik dago, eta bere finantza entitateari agindua ematen dio zenbateko bat —eurotan beti— Espainian dagoen onuradun bati transferitzeko, Rural Kutxarekin duen kontuan.

    Behar diren egiaztapenak eginda gauzatzen dira ordainketak. Izan ere, herrialdean denbora errealean egiten diren likidazio gordineko sistemek eta Europako Banku Zentralaren (EBZ) ordainketa mekanismoak ez dute, lehenik eta behin, ordainketa-agindurik ere prozesatuko, salbu eta agindu-emaile diren HBZrekin edo EBZrekin parte-hartzailea eta agindu-emailea den horren kontuan behar adinako saldoak dauden, kontu horretan lehendik abonatutako fondoak berehala erabiltzeko moduan ote dauden kontuan hartuta. Fondoen traspaso oro berehalakoak dira, eta, horregatik, aginduak atzera ezinekoak dira, jatorrizko kontuan saldoak blokeatzeko prozesua behin hasita.

    Hasieran, TARGET handizkako ordainketarako zerbitzu gisa sortu zen, ondokoetarako, besteak beste: moneta politikako eragiketak, EBren barnean dibisen salerosketa eragiketek eurotan duten kontrabalorea ordaintzea, transferentziak eurotan egiten dituzten mugaz haraindiko ordainketa handiak konpentsatzeko sistemen likidazioa, etab.

    2. EBAk (European Banking Association) Europako konpentsazio ganbera bat sortzea bultzatzen du, herrialdetakoen antzerakoa. Ganbera horretan ‘euroordainketak' likidatuko dira, hau da, ganberako kide diren edo horretan ordezkaritza duten bankuen arteko ordainketak. TARGET-en kasuan ez bezala, sistema hori txikizkako ordainketak tratatzeko sortu da, eta saldoak konpentsatuz likidatzen ditu ordainketak. Izan ere, ordaindu edo kobratzen da soilik egunaren buruan dauden kobrantza eta ordainketa guztien batura konpentsatzetik ateratako saldoa.

    PROIEKTUAK: Europako berrogeita hemeretzi finantza entitate elkartu dira azpiegitura paneuropar bat garatzeko, zorpetze zuzenengatik izandako ordainketak tratatzeko sortua (direct debit edo, Espainian, zordunketa helbideratuak). Azpiegitura horren etorkizun operatiboa 2007ko erdialdea izan da. Sistema berri horri esker, Ordainketen Eremu Bakarra sortu zen 2008an. Beraz, Europako herritarrek zuzeneko zordunketa tresna bera erabili ahalko dute, beren egoitzaren herrialdea edozein izanda ere.
    Zerbitzu horrek euskarria emanen die zuzeneko zordunketako SEPA sistemari (Ordainketa Kontseilua Europarra, ‘European Payments Council'), bai eta geroko eboluzioei eta etorkizuneko garapenei ere.
    Zerbitzu horren funtzionamenduaren oinarria STEP2 konpentsazio automatikorako plataforma paneuroparra izanen da. Ondoko ezaugarriak ditu plataformak:

    • Sistemak ordainketak jaso eta baliozkotzen ditu, guztiak automatikoki transmititzeko xedez (STP ordainketak).
    • Mezu egituratuak erabiltzen dira, eta datuen trukatze normalizatua errazten dute.
    • Aukera ematen du ordainketak eta aginduak berdinkatzea errazten duten erreferentzia adostuak erabiltzeko.
    • Sare egitura du, bankuen arteko interfaz normalizatuetan oinarritua (SWIFTNet).

    Incoterms 2010

     2010eko Icoterms taula

    E multzoa
    Irteera  
    EXW EXWORKS LANTEGIAN (... ezarritako lekua)
    F multzoa
    Ordaindu gabeko garraio nagusia  
    FCA FREE CARRIER FRANCO GARRAIOLARIA (... ezarritako lekua)
    FAS FREE ALONGSIDE SHIP LIBRE ONTZIAREN ALDAMENEAN JARRITA(... hitzartutako karga-portua)
    FOB FREE ON BOARD LIBRE ONTZIAN JARRITA (... hitzartutako karga-portua)
    C multzoa
    Garraio nagusia ordainduta  
    CFR COST AND FREIGHT KOSTUA ETA PLEITA (...hitzartutako helmuga-portua)
    CIF COST, INSURANCE AND FREIGHT KOSTUA, ASEGURUA ETA PLEITA (...hitzartutako helmuga-portua)
    CPT CARRIAGE PAID TO GARRAIO ORDAINDUTA HONAINO: (...hitzartutako helmuga-lekua)
    CIP CARRIAGE AND INSURANCE PAID TO GARRAIO ETA ASEGURUA ORDAINDUTA HONAINO (...hitzartutako helmuga-lekua)
    D multzoa
    Helmuga  
    DAT DELIVERED AT TERMINAL ENTREGADA EN TERMINAL (terminal designada en el puerto o lugar de destino)
    DAP DELIVERED AT PLACE ENTREGADA EN LUGAR(... lugar de destino designado)
    DDP DELIVERY DUTY PAID EMANA, ESKUBIDEAK ORDAINDUTA (...hitzartutako helmuga-lekua)

    Estatistika kodeak (TARIC)

    Erkidegoko Aduanako Tarifa Integratuari TARIC deitu zaio.
    Izen hori “Erkidegoko Tasa Integratua” izena hartuta sortzen den akrostikotik dator, eta dokumentu batean biltzen ditu Europako Erkidegoko aduana-lurraldean ezartzen ahal diren eta indarrean dauden muga-zergetako neurri guztiak
    “Sistema Bateratua” 21 ataletan egituratuta dago, eta atal horietan hainbat kapitulu daude, salgai guztiak sailkatzeko erabiliak.

    Muga-zergetako kodeak kontsultatzea

    3. Laguntza ofiziala: ico finantzaketa

    4. Kanpoaldearekiko transakzioen aitorpena

     

    Imagen de relleno