CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Fitxategien kudeaketa Ruralvían  

    Rural Kutxak tresna bat eskaintzen dizu zure negozioko kobrantzekin eta ordainketekin lotutako fitxategiak egin, kudeatu eta igortzeko, Ruralvíaren bitartez.

    FITXATEGIEN KUDEAKETA NOLA ERABILI

    Ruralvíako erabiltzailea izan eta fitxategiak igortzeko zerbitzua kontratatu besterik ez duzu bezeroen, hornitzaileen eta langileen zure datu basea sortu eta kudeatu ahal izateko. Hartara, interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutatik sartu ahalko zara, bidalketak egiteko inongo aplikazio instalaturik edo gaurkoturik eduki beharrik gabe.
     

    ABANTAILAK

    • AEBko zure fitxategiak igorri ahalko dituzu modu eroso eta errazean, edozein tokitan eta edozein unetan, Ruralviako Internet bidezko Banka zerbitzuaren bitartez
    • Zure kobrantzen eta ordainketen egoerari buruzko informazio zehatz eta osoa lortuko duzu, eta, gainera, bezero eta hornitzaileen aurrean zure negozioaren irudia hobetuko duzu.
    • Aukera ematen dizu agiriak bilatzeko pantailak eskaintzen dizkizun eremu guztien bitartez (izena, kargurako/ordainketarako kontua, kontzeptua, zenbatekoa eta abar).
    • Bidalketak sortu edo/eta egin Excel fitxategi batekin edo formatu normalizatua duen edozein fitxategirekin.
    • PDF edo Excel gisako txostenak sortu ahalko dituzu datu baseko agiriekin.
    • Bidalketak formatu normalizatuan deskargatu ahalko dituzu, behin igorri eta ondoren.

    Eta hori guztia, zure eragiketetan erabateko segurtasuna eta konfidentzialtasuna dauzkazula.


    icono gestion ficheros

     Zerbitzu honek eskaintzen dizkizun aukera guztien berri izateko, jaitsi erabilera gida pdf formatuan.

     

    Apliaziora Sartzea

    Egin klik hemen: ‘Erabiltzaileentzako sarbidea’ > Zure datuekin identifikatu (erabiltzailea, IFZ/ANZ eta pasahitza) > Ruralvíako Identifikatutakoen ataleko “Fitxategiak” irtengunean, “Fitxategien kudeaketa” aukeratu.

    Gestión de ficheros

    Imagen de relleno