CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      T-Empresa Txartela  

    Rural Kutxak eskaintzen duen T-Empresa txartela lan tresnarik onena da zure negozioaren ordainketen kudeaketa eta kontrola azkartzeko. Txartela horrek zuri eta zure langileei aukera ematen dizue ordaintzeko bitarteko erosoa eta eraginkorra izateko, zure enpresaren administrazioa eta kontrola errazten dituena, besteak beste: negozio bidaiak, ordezkaritza kostuak, bulego materiala... gainera, enplegatu bakoitzeko kreditu muga pertsonalizatua ezartzea ahalbidetzen dizu.

    Abantaila asko txartel bakar batean

    Abantaila asko txartel bakar batean.

    • Horren laburpen xehatuak, zure enpresak egiten dituen ordainketen informazio osoa eta eraginkorra eskaintzeaz gainera, administrazio jarduera ere sinplifikatzen du, zure negozioaren funtsezko lanetan aritzeko denbora gehiago izan dezazun.
    • Goreneko malgutasuna finantzazioa lortzeko. Business Txartelak aukera ematen dizu enplegatu bakoitzarendako kreditu muga pertsonalizatua baliatuz lan egiteko, erosketak egiteko, gastuak ordaintzeko eta eskudirua izateko; munduko edozein tokitan eta nahiago duzun ordainketa modalitatea hautatuz (hilaren bukaeran, geroratua...).
    • Estaldura handiagoak aseguruetan eta zerbitzu sorta zabala, bidaietan eta txartelarekin egiten dituzun eguneroko eragiketetan lasaitasun osoa izan dezazun (istripuak, laguntza bidaietan, beste pertsona batzuek edo zure langileek egin dezaketen iruzurrezko erabileraren aurkako babesa, etab.).
       

    Baliatu herrialdean eta nazioartean saltoki askotan aintzat hartzen den txartel ospetsu baten irudia eta profesionalizatu zure jarduera.

    Aukeran izan ditzazun

    Business Txartelaren bi modalitateak:

    • Visa T-Empresa Zilarra
    • Visa T-Empresa Urrea

    Biek eskaintzen dute zure beharretara gehien egokitzen den ordainketa-modalitatea aukeratzeko: hilaren bukaeran ordaintzea edo ordainketak geroratzeko aukera.

    Txartelaren zerbitzuak eta aseguruak

    Txartelak zerbitzu eta abantaila esklusibo asko dituenez, balio erantsia ematen diote zure enpresari, besteak beste: larrialdietan txartela edo eskudirua birjartzea 24 ordutan, zauden tokian zaudela; deskontuak ibilgailuak alokatzeko konpainietan eta hotel kateetan; baldintza bereziak informatikan; prentsa espezializatua harpidetzea, etab. Era berean, zure enpresak aukera izanen du txartelari lotutako aseguruen goreneko estaldurak izateko: langileek fideltasunik ez izatea, lapurreta, indarrez ebastea, istripuak...

    Txartelak blokeatzeko

    Galdu eta lapurreta izanez gero, jakinarazi ezazu berehala ondoko telefonoan:

    902 123 209

    91 807 01 62

    Atzerritik: +(34) 91 334 67 82

     

     

     

    Tarjeta T-Empresa

    pie_general