CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Alerta Zerbitzua  

    Alerta zerbitzuarekin, unean-unean informazioa izanen duzu zure kontuei, zordunketei, ordainketei, saldoei eta txartel bidezko eragiketei buruz... Eskuragarri dauden alerta anitzen artean aukeratu ahalko duzu (kontuak, txartelak, burtsa, atzerria, segurtasuna, urrutiko banka), eta zure mugikorrera edo posta elektronikora mezu bat bidaliko dizugu, hain zuzen ere zuk aukeratu duzun alerta motari loturiko mugimendu bat zure kontuan gertatzen den unean bertan.

    Eskura dauden alerta motak

    SMS alertak: Zerbitzu honen bidez, SMS bidez jasoko dituzu alerta mezuak zuk aukeratzen duzun mugikorrean. Zerbitzu hau gozatzeko, 2 €-ko kostu finkoa du seihilekoan behin, eta lehen 20 SMS-ak doakoak dira; hurrengoetarako, 0,10 € aplikatzen da SMS bakoitzeko. .

    E-mail alertak: Doako zerbitzu honen bidez, alerta mezuak eroso jasoko dituzu zuren posta elektronikoan.

    Abisuak Mugikorrera: Zerbitzu berria da Ruralvíako erabiltzaileentzat eta eskura dago Android 4.0 sistema eragilea edo maila altuagokoak dituzten mugikorrentzat, eta erabat doakoa da 6.0 duten IOSentzat; gainera, abantaila handia du, hots, PUSH teknologia mota horrek eskaintzen duen berehalakotasuna. 
     

    Eskura dauden alerten zerrenda

     Nola eman alta zerbitzuan eta nola hautatzen dira alerta berriak?

    SMS edo maila alerta zerbitzuan alta emateko:

    • Ruralvíako erabiltzailea bazara, zure erabiltzaile izenaz eta pasahitzarekin sartu besterik ez duzu, eta aukeratu Zerbitzuak > sms alertak, edo e-mail alertak.
    • Ruralvíako erabiltzailea ez bazara, zoaz zure ohiko bulegora eta alta emanen dizugu.

    Abisuak Mugikorrera zerbitzua gaitzeko, bi pauso dira:

    • Zerbitzua aplikazio mugikorrean gaitzea, “abisuak” atalean. Erabiltzaile batek aurretik posta elektronikoen edo SMS bidezko alertak baldin bazituen, sistemak alerta horien migrazioa eskainiko du PUSH abisuen funtzionaltasun berrira aldatzeko.
    • Mugikorraren bidez jaso nahi diren abisuen alta eta kudeaketa Ruralvíaren web bertsioaren bitartez egin behar da "zerbitzuak – abisuak mugikorrera" erlaitzean, eta aukera asko daude eskuragarri. Sistemak aukera ematen du webean harrera-ordutegi bat hautatzeko eta abisuak kontu, txartel edo zerbitzu bakoitzaren mailan finkatzeko.

     

    servicio-de-alertas_lateral

    pie_general