CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Saltokiko terminalak  

    TPV sorta zabala jartzen dizugu eskura, erosketak kreditu edo zor txartelen bidez egin ditzazun, horien zenbatekoa automatikoki ordainduz eta TPVen bidez egiten dituzun eragiketa guztien informazio xehatua jasoz.

    Rural Kutxan zure negozioari zein egokitzen zaion hobekien esaten dizugu:

    TPV Arrunta

    Gailu elektroniko honek aukera ematen dizu bezeroek zure saltokian txartel bidez egiten dituzten ordainketak jasotzeko. Terminal hau prestatua dago ordainketak honela onartzeko: banda irakurrita, txiparekin eta ukipenik gabe

    TPV GPRS

    TPV GPRS terminala GPRS teknologia darabilen TPV edo saltokiko terminal mugikor bat da, eta aldean eramateko aukera ematen dizu, noranahi joaten zarela ere. Etxez etxeko banaketarako pentsatua dago, azoketara joateko, garraioetarako eta bar

    ADSL adsl linea bidez konektatutako TPV –Mahai gainekoa edo Bluetooth–

    Gailu elektroniko horrek aukera ematen dizu bezeroek zure saltokian txartel bidez egiten dituzten ordainketak jasotzeko, zure ADSL linearen bitartez.
    ADSL teknologiak abiadura handiko konexio bat ahalbidetzen dizu; beraz, erantzun azkarragoa kobrantzetan, kostu gehigarririk gabe.

    TPVko Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu zure saltokian kablerik gabe mugitzeko. Bezeroarentzako eskertzekoa baita txartela bistatik ez galtzea.
    Zure hari gabeko tpv-a telefono-linea arruntarekin edo ADSLrekin konekta dezakezu.

    TPV PC

    Web aplikazio horrek TPV fisiko baten lanak egiten ditu, eta saltokiari aukera ematen dio txartelez egindako ordainketak jasotzeko, Internetekin konektatutako PC bat erabiliz.

    TPV Birtuala

    Internet bidez ordainketa seguruak egiteko sistema da. Zure negozioari aukera emanen dio bezeroek Internet bidez zure denda birtualean egiten dituzten eskaerak online kobratzeko.

    TPVrekin lan egiteak onura hauek ditu:

    Segurtasun handiagoad Zure saltokian eskudirutan duzun kopurua murriztu ahalko duzu. Horri esker, lapurreta gertatzeko arriskua gutxitu, eta diru xehea izan beharrak sortzen dituen arazoak saihestuko dituzu.
    Bezero gehiago

    Bezero gehiagori eman ahalko diezu arreta, txartelak gero eta gehiago erabiltzen baitira ordainketa modu nagusi gisa.

    Aholkularitza pertsonalizatua

    Rural Kutxan behar dituzun aholkularitza pertsonalizatua eta informazio guztia eskaintzen dizkizugu. Gure helburu bakarra da zure behar guztiak asetzea

    Zure saltokiaren egoera zein den zehazki aztertu ondoren, gure aholkulariek hobekien egokitzen zaizun inbertsio edo finantzaketa produktua eskainiko dizute.

    Argibideak nahi izanez gero, ez izan zalantzarik, zatoz Rural Kutxara, zure ohiko bulegora.

    Matxurarik gertatuez gero, deitu TPVen matxuren berri emateko telefonora: 902 490 202

    IMAGEN_TPV.JPG