CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Zorroak kudeatzea  

    Rural Kutxak zure aurrezkiak era aktiboan kudeatzea proposatzen dizu, zure ezaugarri eta premiekin bat.

    Utzi gure profesionalen taldearen esku zure inbertsioen kudeaketa.

    Rural Kutxak zorro aukera zabala eskaintzen dizu, zuk zure ondarea haietan inbertitu dezazun:

    Fondo Zorroak

    Fondo Zorroak baliatuz, noiznahi izanen duzu zure inbertsio-politika pertsonalizatu, berrikusi eta aldatzeko aukera. Produktu sorta honek malgutasunik handiena eskaintzen dizu kudeaketan eta informazio osoa zorroaren bilakaeraz, bai eta urteko zerga-txosten xehea ere.

    20.000 eurotik hasita, bost inbertsio profilen artean aukeratu dezakezu, bostak ere merkatuko kudeatzaile hoberenen fondoekin prestatuak: Defentsiboa, Kontserbadorea, Moderatua, Ausarta eta Oso Ausarta.

    Zorro espezializatuak

    Zorro Aktiboa: 25.000 €-tik aurrera, zorro honek Espainiako merkatu jarraituko errenta aldakorreko akzioetan soilik inbertitzen du, eta ahalik eta errentagarritasun handiena lortzen saiatzen da, aktiboen errotazio egokia eginez eta horiek behar bezala aukeratuz.

    Dibidendu Zorroa: 60.000 €-tik aurrera, zorro honek Espainiako merkatu jarraituko zein Europako burtsetako errenta aldakorreko akzioetan inbertitzen du. Izan ere, zorro horrek hainbat kanpainatan inbertitzen du, eta helburua da kanpaina horien hazkundean aktiboki parte hartzea. Xede horretarako, dibidenduak kobratzen ditu urteko etekinen zati bat jasoz.

    Ver vdeo

    Imagen de relleno