CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Ruralvía Kontua  

    1/6

    Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
    Nafarroako Rural Kutxa atxikia dago Kreditu Entitateetako Gordailuak Bermatzeko Funtsari. Funtsak 100.000 eurora bitarteko diru gordailuak bermatzen ditu, titular bakoitzeko.

     

    Rural Kutxaren e-kontua da, eta harekin honakoak lortuko dituzu:

    • gorantz doan errentagarritasun handia lehenengo eurotik aurrera: hilero ordainduko zaizu, gainera.
    Saldoa (euroak)
    UTB 
    0 eta 1.999,99 bitarte
    UTBa % 0,10
    2.000 eta 5.999,99 bitarte
    UTBa % 0,10
    6.000 eta 29.999,99 bitarte
    UTBa % 0,15
    30.000 baino gehigago
    UTBa % 0,15

     

    • inbertsio mugarik gabe.
    • Ruralvíatik egin ahalko dituzu eragiketa guztiak.
    • mantentze eta administrazio gasturik eta komisiorik gabe.
    • zure dirua beti eskuragarri izanen duzu, unean-unean nahi dituzun etorkizuneko gastu edo inbertsioei aurre egin ahal izateko.

    Kontratatzeko Baldintzak

    18 urte edo gehiago dituzten pertsona fisikoentzat da, eta eragiketak soilik Ruralvíaren bitartez egin ahalko dira; hori dela eta, harekin lotuta dago Ruralvía, Rural Kutxaren urrutiko banka, zerbitzuaren doako kontratazioa. Ez du ordainagirien helbideratzea onartzen, eta ezin da ageri, ezta ere, txartelei, eperako gordailuei, inbertsio fondoei edo bestelako aurrezki produktuei lotuta dagoen kontu gisa. Diru-sarrerak edo diru-ateratzeak Nafarroako Rural Kutxan gordailatutako bestelako kontu arrunt bat jatorri nahiz xede izanen duten barne traspasoen bidez eginen dira, edo, bestela, kanpoko transferentzien bitartez. Kasu horietan guztietan, eragiketa horiek soilik Urrutiko Bankaren operatibaren bitartez egin ahalko dira. Ezin izanen da eskudiruko nahiz banku-txeke bitartezko diru-sarrerarik edo diru-ateratzerik egin.
     

    Kontratatu

    RURALVÍAko ERABILTZAILEA ZARA JADA

    Zure Ruralvíako kontua kontrata dezakezu kontuen menua / kontratatu aukeratuz. Behin prozesua bukatuta, zure Ruralvíako kontua guztiz erabilgarri egonen da, une horretatik aurrera. Kontuak titular bat baino gehiago izatea nahi baduzu, nahikoa da eskari bat betetzea eta Rural Kutxako bulegotik zurekin harremanetan jarriko dira kontuari buruzko dokumentazioa zuri eskuratzeko.

    BEZEROA ZARA BAINA EZ RURALVIAko ERABILTZAILEA

    1. urratsa: Ruralvían alta eman, egin bezeroa aukeraren bitartez. Handik egun batzuetara, etxean Ruralvíaren ongietorriko paketea jasoko duzu, behar den dokumentazioarekin.
    2. urratsa: Ruralvía zerbitzua aktibatu Rural Kutxako zure bulegoan. Bertan sarbideko gakoak eskuratuko dizkizute.
    3. urratsa: Ruralvía kontua kontratatu kontuen menua / kontratatu aukeraren bidez (Ruralvíako erabiltzaile gisa).
     

    EZ ZARA BEZEROA

    Bi zerbitzuak kontratatzen ahal dituzu, Ruralvía eta Ruralvía kontua, egin bezeroa aukeraren bitartez.
    Handik egun batzuetara, etxean Ruralvíaren ongietorriko paketea jasoko duzu, Rural Kutxako zure bulegoan zerbitzua aktibatzeko behar den dokumentazioarekin. Bertan, sarbideko gakoak eta zure kontuaren dokumentazioa eskuratuko dizute.
     

     

    Imagen de relleno