CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Renta Ms Plus Libreta  

    1/6

    Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
    Nafarroako Rural Kutxa atxikia dago Kreditu Entitateetako Gordailuak Bermatzeko Funtsari. Funtsak 100.000 eurora bitarteko diru gordailuak bermatzen ditu, titular bakoitzeko.

     

    Zure ageriko aurrezkiak kontu arrunt operatibotik bereizita edukitzeko aukera ematen dizun libreta, horrela errentagarritasun handiagoa lortu ahal izateko. Hauxe guztia lortuko duzu, libreta honetan aurrezten baduzu:

    • goranzko errentagarritasun handia, lehenengo eurotik hasita: hilero ordainduko dizute.

      Saldoa (euroak)
      UTB
      0 eta 6.000 bitarte
      UTBa % 0,00
      6.000 baino gehigago
      UTBa % 0,10

       
    • mantentzeko eta administrazioko gasturik edo komisiorik gabe.
    • zure dirua beti eskuragarri daukazula etorkizuneko gastuei edo inbertsioei aurre egin ahal izateko, une bakoitzean desio duzun moduan.

    Kontsultatu zure bulegoan ageriko aurrezkian lor dezakezun errentagarritasuna.

    Libreta Renta Ms Plus 

    Kontratatzeko Baldintzak

    18 urte edo gehiago dituzten pertsona fisikoentzat da. Hasierako gutxieneko diru-sarrera 2.000 €-koa da, eta hurrengoak, bai eta diru-ateratzeak ere, gutxienez ere 600 €-koak izanen dira. Ez dago gehieneko zenbatekorik. Ez du ordainagirien helbideratzea onartzen, eta ezin da ageri, ezta ere, txartelei, eperako gordailuei, inbertsio fondoei edo bestelako aurrezki produktuei lotuta dagoen kontu gisa. Diru-sarrerak edo diru-ateratzeak Nafarroako Rural Kutxan gordailatutako bestelako kontu arrunt bat jatorri nahiz xede izanen duten barne traspasoen bidez eginen dira. Ezin izanen da eskudiruko nahiz banku-txeke bitartezko diru-sarrerarik edo diru-ateratzerik egin.