CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude? Bulegoen eta kutxazainen bilatzailea
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Balio Zerbitzua  

    Nafarroako Rural Kutxako balio zerbitzuak balio merkatu nagusietan sartzeko aukera ematen dizu, erraz, azkar eta konfiantzarik handienarekin eragiketak egin ditzazun.

    Balio Zerbitzuaren Abantailak

    Aprobetxa itzazu gure Balio Zerbitzuak eskaintzen dizkizun abantaila guztiak eta malgutasuna:

    • Arintasuna eta azkartasuna kotizazioen gaineko argibidea jasotzeko eta denbora errealean eragiketak egiteko, hala gure bulego sare zabalean nola bestelako kanaletan. Aginduak segundo hamarrenetan iristen dira merkatura.
    • Bestelako kanalak, Ruralvía gure urrutiko banka zerbitzuaren bidez, bai internetez (www.cajaruraldenavarra.com), bai banka telefonikoaren bitartez (902 310 902), bai eta mugikor eta tabletetarako aplikazioaren bidez ere.
    • Burtsako eragiketa mota guztietan sartzeko aukera: akzio, eskubide, warrant eta inbertsio-funts kotizatuen salerosketa (TF); OPV-ak, OPAk, kapital zabalpenak… eskatzea.
    • Balio zorroaren kontsulta, uneoro merkatuko prezioekin eguneratua.
    • Egun barruko operatiba merkatu nazionaletan, unean bertan egiten baitira salerosketetatik heldu diren zordunketak eta ordainketak.
    • Aginduen egoeraren kontsulta uneoro.
    • Onlineko informazio gehigarria www.cajaruraldenavarra.com webaren bidez, balioen araberako xehetasunak emanda, albiste ekonomikoak, ....
    • Alerta zerbitzua mugikorraren bidez edo e-mailez, zure salerosketa aginduak zertan diren etengabe jakin dezazun.
    • Komisio oso lehiakorrak, hala balioen salerosketan nola zaintzan.
    • Nazioarteko burtsa nagusietan eragiketak egiteko aukera.
    • Profesional talderik onena zure zerbitzura hala zure bulegoan nola Kutxaren Balio Departamentuan.

    Gainera, Nafarroako Rural Kutxako balio zerbitzuaren beste abantaila batzuk jasoko dituzu; adibidez, konpetentziak batez beste kobratzen dituen tarifak baino zaintza komisio askoz ere apalagoak aplikatzen dira. Eta ez hori bakarrik; horrela, Errenta kanpaina iristean, zure balio eragiketen gaineko informazio fiskala jasoko duzu, zenbat gainbalio eta/edo minusbalio sortu diren zehatz-mehatz kalkulatuta (erosketa-prezioen gaineko nahikoa informazio badugu gure datu-baseetan).

     

    Opere en valores desde RuralvíaEgin eragiketak Ruralvíaren bidez

     Gure Ruralvía internet bidezko bankaren bitartez, honako eragiketa hauek eroso egiteko aukera izango duzu:

    • Zure balio zorroaren kontsulta, merkatuko prezioekin uneoro etengabe eguneratuta.
    • Merkatu jarraituaren balio guztien kotizazioan denbora errealean eta doan sartzeko aukera.
    • Bulegoetako operatiban baino salerosketa komisio askoz ere apalagoak izango dituzu, eta Espainiako burtsan eragiketak egiteko aukera, eragiketa bakoitzeko 6 €-tik hasita.
    • Aginduak inolako kosturik gabe deuseztatzea.
    • Produktu sorta zabal-zabala kontratatzeko aukera, akzioez gainera: warrant, turbo-warrant, ETF-eak (burtsan kotizatutako funtsak), ...
    • Agindu baldintzatuak sartzea (erosketa edo salmenta stop-ak), zure galderak mugatzeko edo zure irabaziak finkatzeko.
    • Nazioarteko burtsa nagusietan denbora errealean eragiketak egiteko aukera.
    • Alerta zerbitzua mugikorraren bidez edo e-mailez, zure salerosketa aginduak zertan diren etengabe jakin dezazun.
       

    Ruralburtsarako sarbidea

    Nafarroako Rural Kutxako balio  bezeroentzako sarbidea

    Bezero ez direnentzako sarbide publikoa.

    Ruralburtsa Gida

    Jaitsi hemen Ruralburtsa gida.

     

    Servicio de valores - bailo zerbitzua

    Imagen de relleno