CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hgase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude?
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Servicio Infomail  

    Infomail-ekin, euskarri arinagoan jasoko dituzu zure kontuetako mugimenduei buruzko jakinarazpenak; hau da, zorduntzen diren ordainagiriak, txartel bidezko erosketak, aurrezki-produktuen interesen ordainketak, informazio fiskala, nominen edo pentsioen ordainketak… Euskarri horri esker, zure laburpenak erosoago gordeko dituzu, tokirik okupatu gabe; ez duzu behin eta berriz zure etxeko postontzia arakatu beharko eta paper-gastua murrizten lagunduko duzu.

    Infomail-ekin, zure e-postan zuzenean jasoko duzu Kutxarekin egiten dituzun finantza-eragiketa guztien gaineko informazioa.

    • INFOMAIL doako zerbitzua da eta, e-posta baten bitartez, zure kontuetako mugimenduen agiri informatiboak artxibo erantsietan bidaliko dizkizu.
    • Horrela, zure korrespondentzia euskarri informatikoan ikusteaz gain, aukera ere izango duzu garrantzitsuenak jotzen dituzun agiriak zeure ordenagailuan bertan eroso-eroso inprimatzeko edo artxibatzeko. 
    • Informazio guztia posta arruntaz baino askoz ere lehenago jasoko duzu; posta mota hori jasotzeko behar diren egunak aurreztuko dituzulako.
    • Eta, aldi berean, denon artean papera aurrezten lagunduko dugu.

    Esaiozu agur paperari zure laburpenetan, Rural Kutxako edozein bulegotan INFOMAIL zerbitzuan alta eskatuta.

     

    Infomail abantailak bideoa ikusi

     

     

    Infomail

    Imagen de relleno