CAJA RURAL DE NAVARRA

     Euskera
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude? Bulegoen eta kutxazainen bilatzailea
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Ruralvía Kontua  

     

     

    Rural Kutxaren e-kontua da, eta harekin honakoak lortuko dituzu:

    • gorantz doan errentagarritasun handia lehenengo eurotik aurrera: hilero ordainduko zaizu, gainera.
    Saldoa (euroak)
    UTB 
    TIN
    0 eta 5.999,99 bitarte
    UTBa % 0,05 TINa% 0,05
    6.000 baino gehigago
    UTBa % 0,10 TINa% 0,10
    Tarte bakoitzari dagokion interes-tasa, batez besteko saldo totalari aplikatuko zaio. Adibidez, 10.000 euroko batez besteko saldoaren kasuan, saldo guztiari %0,10eko interes-tasa aplikatuko zaio.  Simulazioa

     

    • inbertsio mugarik gabe.
    • Ruralvíatik egin ahalko dituzu eragiketa guztiak.
    • mantentze eta administrazio gasturik eta komisiorik gabe.
    • zure dirua beti eskuragarri izanen duzu, unean-unean nahi dituzun etorkizuneko gastu edo inbertsioei aurre egin ahal izateko.

    Kontratatzeko Baldintzak

    18 urte edo gehiago dituzten pertsona fisikoentzat da, eta eragiketak soilik Ruralvíaren bitartez egin ahalko dira; hori dela eta, harekin lotuta dago Ruralvía, Rural Kutxaren urrutiko banka, zerbitzuaren doako kontratazioa. Ez du ordainagirien helbideratzea onartzen, eta ezin da ageri, ezta ere,  eperako gordailuei, inbertsio fondoei edo bestelako aurrezki produktuei lotuta dagoen kontu gisa. Diru-sarrerak edo diru-ateratzeak Nafarroako Rural Kutxan gordailatutako bestelako kontu arrunt bat jatorri nahiz xede izanen duten barne traspasoen bidez eginen dira, edo, bestela, kanpoko transferentzien bitartez. Kasu horietan guztietan, eragiketa horiek soilik Urrutiko Bankaren operatibaren bitartez egin ahalko dira. Ezin izanen da eskudiruko nahiz banku-txeke bitartezko diru-sarrerarik edo diru-ateratzerik egin.
     

    Kontratatu

    Kontratatu zure kontua Ruralvían sartuta eta kontuak / kontratatu menua sakatuta. Berehalakoan egin ahal izango dituzu eragiketak kontuarekin. Titular bat baino gehiago sartu nahi badituzu, gainerako titularrek kontratazioa beren Ruralvíako erabiltzaile-izenarekin sinatu beharko dute, Zerbitzuak / Sinatu gabeko eragiketak gainerako titularrak menuaren bidez.

    Oraindik ere Rural Kutxako bezero ez bazara, har ezazu alta Egin zaitez bezero sakatuta edo gure edozein bulegotara etorrita. Bezero bazara, baina Ruralvíarik ez baduzu, lortu zure erabiltzaile-izena Alta Ruralvía sakatuta.

     

    Imagen de relleno