• BANKU PRIBATUA

    Nafarroako Rural Kutxaren aholkularitza espezializatuko soluzioak

    Soluciones de Asesoramiento Especializado de Banca Privada - Paisaje con campo y montaña de fondo

Ezagutu aholkularitza espezializatuko zerbitzua, zure finantza-beharrizanei erantzuteko. Hiru orientazio mota esklusibo eta pertsonal handi berezi ditzakegu:

  1. Finantza-arloko aholkularitza

  2. Zerga-arloko aholkularitza

  3. Ondare-arloko aholkularitza

Zerbitzu horri esker, une oro eta esklusibotasunez, kudeatzaile pertsonal baten laguntza eta orientazioa izango dituzu, baita Rural Kutxa Taldearen inbertsio kolektiboko erakundeen gure kudeatzaileko (Gescooperativo) adituen taldearena ere.

1. Finantza-arloko aholkularitza

Produktu, zerbitzu eta kudeaketa-tresna oso erabilgarrien aukera zabala izango duzu eskura, zure finantza-beharrizanei erantzuteko. Beste produktu eta zerbitzu batzuen artean, honako hauek eskaini ditzakegu:

  • Ondareen kudeaketa: gure profesionalek era pertsonalizatuan kudeatuko dute zure ondarea, onartu nahi duzun arrisku-mailaren arabera. Erantzun azkarra izango duzu eta zure ondarearen etengabeko kudeaketa egingo dugu, zure beharrizanetara egokituta.

  • (1) Inbertsio-funtsak: Gescooperativo Rural Kutxa Taldearen kudeatzaileak sortutako funts propioen aukera zabala daukagu. Kudeatzailea Espainiako sailkapeneko lehen postuetan dago, prentsa espezializatuaren aitorpena eskuratu du eta ISO 9002 Kalitate Ziurtagiria dauka.

  • (2) Gordailu egituratuak: Hainbat inbertsio-alternatiba eskainiko dizkizugu: kapitalaren % 100 ziurtatuta izanik gutxien arriskatzen dutenetatik hasi eta merkatuen bilakaera baliatzeko aukera ematen duten ausartenetara.

  • Errenta finkoa/errenta aldakorra:  Banku Pribatuko zerbitzuaren bitartez, zuzenean inbertitu ahalko duzu Altxorraren Letretan, bonuetan eta obligazioetan, sektore publikoak igorritakoetan. Era berean, errenta aldakorreko eta errenta finkoko produktuetara sartu ahal izango duzu. Gainera, baloreen eta merkatuen kotizazioei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu denbora errealean, baita horiei buruzko informazioa jaso ere. Bestalde, salerosketa-eragiketak egin ahal izango dituzu denbora errealean, eta nahi izanez gero, zuzenean urruneko gure kanalen bitartez, edozein ordenagailu, mugikor edo telefonotan, erosotasun eta berme osoz.

  • (1) SICAV: Zerga-inpaktu mugatuarekin merkatuaren baldintzetara egokitzeko aukera ematen digun inbertsio-tresna da. SICAVei buruzko informazioa

Banku Pribatuko profesional espezialisten taldeak arreta pertsonalizatua eskainiko dizu produktu edo zerbitzu horietako bakoitzerako. 

Finantza-tresna malguak eta espezializazio-maila handiko profesionalak. 

Eskatu finantza-arloko aholkularitza ➜ 

(1) Kontsultatu informazio-liburuxka eta inbertitzaileentzako oinarrizko datuak dituen dokumentua gure bulegoetan, CNMVko erregistroetan edo www.cajaruraldenavarra.com. webgunean.

2. Zerga-arloko aholkularitza

Gure aditu eta aholkulariek finantza-aukeren analisi orokorra egingo dute, zure finantza-produktuak zergen arloan eraginkorrak izan daitezen. 

Jakin badakigu, eta horrela adierazten diegu gure bezeroei une oro, zerga-sistema faktore gakoa dela inbertsio-produktu baten errentagarritasuna balioestean. Hori dela eta, gure aholkulariek une oro informatuta edukiko zaituzte zure inbertsio bakoitzaren zerga-abantailei buruz eta zerga-arloan egin diren eta eragin diezazuketen lege-aldaketei buruz. 

 

3. Ondare-arloko aholkularitza

Zure ondare-osaera aztertuko dugu une bakoitzerako eta etorkizunerako sozietate-egitura abantailatsuena ezartzeko. 

Zure aholkulari pertsonalaren helburua izango da zure beharrizanak aztertzea eta ekonomiaren, estatuko eta nazioarteko finantza-merkatuen eta indarrean dagoen legediaren bilakaera jarraitzea. 

Aholkulari esklusibo baten laguntzarekin, zure ondorengotza ahal bezain zerga gutxien ordaintzeko moduan nola planifikatu nahi duzun erabaki ahal izango duzu. Horretarako, zergen eta legeen arloko soluzioak landuko ditugu, une bakoitzean duzun helburua betetzeko. 

Ondare-arloko aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzuaren bitartez, formula eraginkorrena aukeratzen lagunduko dizugu, kudeatutako edo aholkatutako zorroen bitartez. Gainera, zorroa eta funts-saskia hautatzeko aukera eskainiko dizugu, ondarea eremu geografikoetan, dibisetan eta jarduera-sektoretan dibertsifikatzeko modu eraginkorra izanik. 

Eskatu ondare-arloko aholkularitza ➜