• Oraindik ez dakizu gure kutxazainetan egin dezakezun guztia?

     

    Egun, Nafarroako Rural Kutxa kutxazainen bidez, hainbat operazio egin daitezke; gainera, oso erosoa da, 24 orduetan baitaude eskuragarri, urteko egun guztietan.

    Eskudirua ateratzeko eta saldo- eta mugimendu-kontsultak egiteko erabiltzen dira gehien.  Baina beste erabilera batzuk ere oso baliagarri izango zaizkizu:

     

    1. Telefono mugikorra kargatzea

    Aurreordainketa-txarteldun telefono bat baduzu, eroso eta erraz kargatu ahal izango duzu, eta denbora errealean mezu bat jasoko duzu operazioa baieztatuz.

     

    2. Kontura intsuldatzea

    Zure kreditu-txartelean eskuragarri duzun saldoa intsuldatu ahal izango duzu zure aurrezki-libretara edo kontu korrontera, edozein ezusteri aurre egiteko.

    Kutxazainean, operazio hori “Kontura intsuldatu” izenez agertzen da.

     

    3. Intsuldatzeak eta transferentziak

    Titularra zaren kontuen arteko intsuldaketa bat egin behar baduzu, edo beste pertsona edo enpresa bati ordainketa bat egin behar badiozu, transferentzia baten bidez, edonoiz eta gure kutxazain guztietan, ordainketa egin ahalko duzu, kontu onuradunaren 20 digituak erabilita.

     

    4. Zure txartel birtuala kargatzea

    Interneten erosi nahi baduzu, eta txartel birtual baten titularra bazara, txartela saldoz kargatu ahal izango duzu.

     

    5. Eskudirua gordetzea

    Kontu batean dirua sartzeko beharra baduzu, zuzenean egin dezakezu kutxazainetan “txartelik gabeko operazioak” aukera sakatuta, eta, gero, “kontuan sartzea”.

     

    6. DIMO ateratzea

    Gainera, kutxazainetik dirua atera ahal izango duzu txartelik izan gabe, DIMO zerbitzuari esker.

     

    7. Kreditu-txartelean sartzea

    Hilabete osoan erosketak egin badituzu eta zure muga ia bukatuta badago, operazio soil bat egin ahal izango duzu, txartelean dirua sartuz zure kontura kargatuta, eta, hala, txartelaren muga liberatu ahal izango duzu, eta erabiltzen jarraitu.

     

    8. Ordainagiriak eta zergak ordaintzea

    Ordainagiri bat ez badaukazu helbideratuta zure kontura edo libretara eta ordaindu beharra badaukazu, gure kutxazainetatik ordainketa egin dezakezu, eskatuko dizkizugun lau datuak sartuz, ordaindu behar duzun ordainagirian edo zergan aurkitu ahal izango dituzunak.

     

    Bulego eta Kutxazain bilatzailea ➜