• JENDAURREKO INFORMAZIOA KAPITAL-ZURIKETAREN ETA TERRORISMOAREN FINANTZAKETAREN PREBENTZIORAKO NEURRIEI BURUZKOA, NAFARROAKO RURAL KUTXAK EZARRIAK

     

    Nafarroako Rural Kutxa finantzaketa-entitatea, behar bezala eratua eta helbidea Espainian duena, konprometitua dago kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentziorako araudi nazional eta nazioarteko oro zorrozki betetzearekin.

    Konpromiso horren ondorioz, behar diren politika eta prozedura idatziak aplikatzen dira, Espainiako legerian eta lurralde nazionalean aplikagarria den nazioarteko araudiak ezartzen duena betetzeko, eta SEPBLAC Batzordeak (Kapital-zuriketari Aurrea hartzeko Batzordearen Zerbitzu Eragileak) neurri horien ezarpena eta betetzea gainbegiratzen ditu.

    Politika eta prozedura horiek helburu dute ez erabiltzea Entitatearen egitura kapital-zuriketarekin eta terrorismoaren finantzaketarekin zerikusia izan lezaketen jarduerak egiteko.

     

    Hona hemen aipatu politika eta prozeduretan bildutako betebehar nagusiak:

    • Bezeroak onartzeko politikak eta prozedurak ezartzea.
    • Nolanahi ere, debeku da negozio-harremanak ezartzea dela Europar Batasunak terrorismoarekin loturiko pertsonen zerrenda publikoan sarturiko pertsonekin, dela Pantaila Bankuekin (Shell Banks).
    • Behar bezalako arreta neurriak ezartzea bezero guztiei. Bezero bakoitzari esleitu zaion arriskuaren arabera aplikatuko dira behar bezalako arreta neurri horiek, eta negozioak identifikatu, ezagutu eta haien jarraipen etengabea egin beharra dago.
    • Bezeroaren jarduera ezagutzeko, dokumentazioa aurkezte hutsaz haratago doazen ekintzak behar dira.
    • Bezeroen jarduera identifikatu eta frogatzeko agiriak era digitalizatuan gorde behar dira hamar urteko epean.
    • Eragiketak informatika-tresnen bidez aztertzea, eragiketa susmagarriak edo ezohikoak atzemateko.
    • Eragiketa oro jakinaraztea Espainiako Bankuari, baldin eta susmatzen bada zerikusia dutela kapitalak zuritzearekin edota terrorismoa finantzatzearekin.
    • Informazio oro ematea SEPBLAC Batzordeari, bai organismo horrek berak eskatutakoa, bai nahitaez jakinarazi beharrekoa.
    • Entitateko langile guztiak kapital-zuriketaren prebentzioan prestatzea.
    • Entitateko enplegatu guztien eskura egotea hala barneko politika eta prozedura idatziak, nola haien aldaketa oro.
    • Kapital-zuriketan aditua den kanpo-aditu batek auditoria bat egitea urtean behin, aztertzeko hala kapital-zuriketaren arloan ezarritako prozedurak nola haien betekizuna.
    • Barne Kontrolerako Organo bat ezartzea.

     
    Unean uneko araudi indardunean ezarritakoarekin bat eguneratzen dira Nafarroako Rural Kutxak kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren arloan aplikatzen dituen politika eta prozedura oro.

    Entitatearen informazio instituzional, ekonomiko eta finantzario oro, bai eta haren kooperatibistei, Zuzendaritza Kontseiluko kideei eta negozio-ildoei buruzko informazio oro ere, webgunearen bidez daude eskuragarri​​: www.cajaruraldenavarra.com