Etorkizuneko dibisa-eragiketa bati aplikatuko zaion truke-tasa adostu ahal izango duzu.
Zure enpresaren merkataritza-tarteak babesten ditu
Ezaba ezazu truke-tasaren gorabeheren arriskua
Jaso geure adituen aholkularitza
(2)
6/6
Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
Nafarroako Rural Kutxa Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuan ziurtatzen ditu dirutan, 100.000.000 euro arte, titular eta erakundeko.
Dibisak
Dibisa-eragiketak, zauden tokian zaudela
Informa zaitez truke-tasei buruz
Kudeaketa erraza eta sinplea
Klik baten erraztasunarekin
Egin eragiketak erraz eta kontutik kontura Ruralvíaren bidez.
Kontu bat zure dibisa bakoitzerako
Erabiltzen dituzun moneta guztietarako kontuak ireki ahal izango dituzu.
Zure ondoan gaude beti
Gure profesionalen taldeak sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko dizkizu.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu informazio xehea
Dibisa-saldoak erabiltzeko irtenbide azkarra, zure beharren arabera erosiz edo salduz. Erabili nahi duzun dibisan kontu bat irekita izatea besterik ez duzu behar.
Baliatu dibisa-eragiketetarako sarbide arin eta erraza Ruralvíarekin. Egin intsuldaketak kontu batetik bestera arazorik gabe.
Hasteko, kontu bat ireki beharko duzu erabiliko duzun moneta bakoitzerako. Salerosketa-eragiketei dagozkien zordunketa eta ordainketak horietan egingo ditugu.
Kontua jadanik badaukazu erabili nahi duzun dibisan, transakzioak egin ditzakezu “Atzerria / Dibisa-salerosketa” atalean.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko,gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Kontua jadanik badaukazu erabili nahi duzun dibisan, transakzioak egin ditzakezu “Atzerria / Dibisa-salerosketa” atalean.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Nafarroako Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
(2) Eperako dibisa-erosketaren funtsezko datuen dokumentua entitateko webgunean duzu eskura kontsultatzeko: www.ruralkutxa.com "Alderdi Arautzaileak / PRIIPS" atalean.