• Caja Rural de Navarra

    Zaintzaile

    zaintzaile

Inbertsio-erabakiak hartzeko aholkularitzarik behar ez duten bezeroentzat da.

Bezero horientzat, Nafarroako Rural Kutxak RTO Premium zerbitzua jartzen dizu eskura; haren bidez, zure beharrak aseko dituzten finantza-tresna ugari eskura ditzakezu: nazioarteko hainbat kudeatzaileren 500 funts baino gehiago, baloreak, errenta finkoa eta 300 ETF baino gehiago, besteak beste.

Gure bezeroei erabakiak hartzen errazte aldera, Nafarroako Rural Kutxak funtsen alderatzaile bat jarri du eskura, zeinak inbertsio-erabakiak ahalik eta informazio gardenenarekin hartzen lagunduko baitu.

Zerbitzu honen abantaila nagusiak:

  • Bezeroak hartzen ditu erabakiak.

  • Produktu- eta zerbitzu-sorta zabala du eskuragarri: hirugarren kudeatzaileen funtsak, Gescooperativo-ko funtsak, ETFak, errenta finkoa, etab.

  • Bezeroaren aginduak eraginkortasunez eta azkar betetzea.

  • Bezeroaren posizioei buruzko eguneroko ondare-txostena, Ruralvía Banka Digitalaren bidez.; bezeroaren inbertsioen errentagarritasunari  buruzko informazioa ematen da modu global eta indibidualizatuan.

  • Bezeroak urtean zehar izandako posizioei buruzko eguneroko txosten fiskala, Ruralvia Banka Digitalaren bidez.

  • Bezeroak, zaintzaile-zerbitzuaren bidez egindako inbertsioak saldu nahi izanez gero, izango lukeen eragin fiskala egunero simulatzeko aukera.