• Caja Rural de Navarra

    Kudeatzaile

    Gestiona

Bezeroak gure aditu-taldearen esku uzten ditu bere ondareari buruzko inbertsio-erabakiak, bere profilaren arabera eta kontratu bat sinatuta betiere.

Alde horretatik, hirugarren kudeatzaileen funtsak soil-soilik osatutako aktiboak dituzten zorroetarako sarbide esklusiboa dute Banka Pribatuko Premium Segmentuko bezeroek.

Zorroak kudeatzeko zerbitzuaren ezaugarriak: 

  • Aditu-talde bat bezeroaren ondarea kudeatzeaz arduratzen da, haren zehaztapenen arabera.

  • Kudeatzaileek mundu mailako kudeatzaile nagusien inbertsio-funtsen sorta zabala dute eskura.nbsp;

  • Kudeaketa-prozesu eraginkorra eta independentea.

  • Posizioei buruzko eguneroko ondare-txostena, Ruralvía Banka Digitalaren bidez; inbertsioen errentagarritasunari buruzko informazioa ematen da modu global eta indibidualizatuan.

  • Bezeroak urtean zehar izandako posizioei buruzko eguneroko txosten fiskala, Ruralvia Banka Digitalaren bidez.

  • Bezeroak, zorroak kudeatzeko zerbitzuaren bidez egindako inbertsioak saldu nahi izanez gero, izango lukeen eragin fiskala egunero simulatzeko aukera.