![TXARTELEN GOMENDATZAILEA - mujer pagando en comercio con tarjeta de [dm_entidad_eu] TXARTELEN GOMENDATZAILEA - mujer pagando en comercio con tarjeta de [dm_entidad_eu]](/sites/default/files/styles/producto_single_l/public/2023-04/recomendador-tarjetas-600x200.jpg?itok=eP1Pu9Th)
Zarena zarela, behar duzun txartela dugu.
Topatu zurera ongien egokitzen den txartela, 2 erantzun bakarrik emanda.
Txartelak
Ordaindu zure erosketak, nahi duzuenean eta nahi duzun moduan
Atzeratu ordainketa bat edo batzuk, 90 €-tik aurrera
Zerbitzua eskura dago hilabetero
Erosketak ordaintzeko malgutasuna
Zuk erabaki noiz eta nola ordaindu, gutxieneko zenbatekoa 90 €.
Zure erosotasuna, horixe da garrantzitsuena
Atzeratu erosketa bat edo gehiago zuk nahi duzun hilabeteetan.
Beti eskura, zure mugikorrean edo bulegoan
Hautatu aukera hau ruralvían, SMS bidez edo hurbilen duzun bulegoan.
Atzeratu ordainketak momentuan, izapiderik gabe
Aukeratu erosketa-zerbitzu pertsonalizatua, ordainketa egiten duzun une berean.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu informazio xehea
Ruralvían zordunketa bat edo gehiago geroratu ahalko dituzu nahi adina hilabetetan, paperik eta onespenaren zain egon beharrik gabe.
Nahikoa da Ruralvían sartu, zure kontuaren mugimenduetan sartu, geroratu nahi duzun zordunketa aukeratu eta ikonoan klik egitea:
Zerbitzu honekin, neurrira ordaindu ahalko duzu nahi duzun guztietan. Hartara, zordunketa jakin batzuen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gainerako zordunketen likidazioa aldatu gabe.
Nafarroako Rural Kutxako kreditu-txartelekin, beti izango duzu zordunketak gehien komeni zaizun moduan finantzatzeko lasaitasuna.
Galdu edo lapurtuz gero, deitu zenbaki honetara:
Zure eragiketen segurtasuna bermatzeko, Nafarroako Rural Kutxan teknologiarik aurreratuenak erabiltzen ditugu txarteletan eta iruzurrak prebenitzeko sistemetan. Eta, gainera, hau eskaintzen dizugu:
Online saltokietan egiten dituzun erosketetarako, gure txartel birtuala ere jarri dugu zure eskura: Internet bidez bakarrik erabiltzeko da, gehienez 3.000 € kargatu daitezke, zure kontu korrontearekin loturarik ez du eta ez dituzu sarean zure ohiko txartelen datuak eman beharko.
Aktibatu SMS bidezko alertak zure txarteletan, eta beti izango duzu haiekin egiten diren mugimendu guztien berri. Mezu bat jasoko duzu zure telefono mugikorrean erosketa bat egiten duzun bakoitzean edo dirua ateratzen duzun bakoitzean.
Alta emateko, ruralvíaren Zerbitzuak menuko SMS / Mail alertak aukeran sartu eta txartela eta jakinarazpenak zein zenbatekotik gora jaso nahi dituzun aukeratu besterik ez duzu egin behar. Erosoa eta erraza. Edo, nahiago baduzu, zure ohiko bulegoan ere eska dezakezu. Kontratatu zerbitzu hau eta gozatu dena zure mugikorretik kontrolpean edukitzeak ematen dizun lasaitasunaz.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko,gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Sartu orain zure online eremu pribatuan, eta hautatu atzeratu nahi duzun kargua edo erosketa eta itzultzeko epea.
Eragiketaren indarraldiaren edozein unetan, epea aldatu edo aldez aurretik amortizatu ahal izango duzu, zure kontratuaren baldintzen arabera. Kasu bakoitzean erakutsiko dizkizugu baldintzak horiek.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Nafarroako Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
Zure erosketen ordainketa atzeratu nahi baduzu, ruralvía aplikaziotik egin dezakezu.
Agian interesatuko zaizu ere
Zarena zarela, behar duzun txartela dugu.
Topatu zurera ongien egokitzen den txartela, 2 erantzun bakarrik emanda.