• Pribatutasun Politika

     

    1. ERANTZULEA

    1.1. Zein da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

    • Identitatea: CAJA RURAL DE NAVARRA S. COOP. (aurrerantzean, Erantzulea).
    • Helbidea: Foruen Plaza 1, Iruñea (Nafarroa)
    • Telefonoa: 948 168 100
    • Helbide elektronikoa: buzon.crnavarra@cajarural.com
    • Datuen Babesaren ordezkariaren kontaktua: protecciondatos.crnavarra@cajarural.com

     

    1.2. Datuen Babesaren ordezkaria (DBO). Zereginak, zure datuen tratamenduarekin lotuta

    Arduradunak datu pertsonalak tratatuko ditu helarazten dizkiguzun informazio-eskakizunak edo eskaerak erantzuteko.
    Gainera, soilik zuk espresuki onartzekotan, zure datuak erabiliko ditugu Arduradunaren produktuen eta zerbitzuen inguruko komunikazio komertzialak helarazteko, bide elektronikoz ere.

    Halere, Datuen Babesaren ordezkariaren zereginak ez dira izango erantzulearen barne-beharrak betetzeko, datuak babesteko araudia aplikatzearekin lotuta, baizik eta interesdunentzat ere izango dira. Hala, bezeroentzat, langileentzat edo beste edozeinentzat, gure erakundeak bere datuak tratatzen baditu, hura izango da harremanetarako puntua, eta hark egingo du bi aldeen arteko lotura.

     

    2. XEDEA

    2.1. Zertarako erabiliko ditu nire datuak erantzuleak?

    Erantzuleak zuk kanpamentuen eta programen newsletterean alta emateko bete duzun inprimakian adierazitako datuak tratatuko ditu programa horrekin lotutako berriak jakinarazteko helburuarekin. Erantzuleak ekitaldi horretan izena emateko eta parte hartzeko adierazi dituzun datuak tratatuko ditu, honako xede hauetarako:

    Horrez gain, zuk baimena ematen badiguzu zure datuak erabili ahal izango ditugu merkataritza-jakinarazpenetarako (kanal elektronikoa barne), erantzuleak eskainitako produktu eta zerbitzuei dagokienez.

     

    2.2. Zenbat denboran gordeko dituzte nire datuak?

    Zuk emandako datuak gordetzeko epeak tratamenduarekin estuki lotuta daude. Horren inguruan, jakinarazten dizugu oro har zure datuak informazioa jasotzen jarraitu nahi duzun bitartean eta horri uko egiten ez diozun bitartean tratatuko ditugula.

    Aurrez aipatutako epea bukatzean, zure datuak gordeko ditugu; batetik, araudiak ezartzen digun bitartean, eta, bestetik, gerta daitezkeen ekintzak guztiz preskribatu arte.  Epe horiek, beste faktore batzuen artean, aldeen arteko harremanari aplika dakiokeen legeak baldintzatuko ditu.

     

     

    3. TRATAMENDUAREN ZILEGIZTATZEA

    3.1. Zergatik trata ditzake erantzuleak nire datuak? Zerk zilegiztatzen du?

    Tratamenduaren lege-oinarria haren xedearen araberakoa da: horren harira, jarraian aurretik identifikatutako tratamendu bakoitzaren oinarria azalduko dizugu:

    • Informazio-eskaerei erantzutea: Informazio eskaerei erantzutea: Tratamendu hori zilegiztatua dago, zuk harremanetarako inprimakia bidaltzen duzunean ematen diguzun baimenari jarraikiz.
    • Antzeko merkataritza-jakinarazpenak: Indarreko araudiari jarraikiz eta gure interesak eta zure eskubideak neurtu ondoren, adierazten dizugu interes zilegia dugula zure datuak tratatzeko ekintza honekin lotutako merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko helburuarekin (hala ere, edozein unetan egin diezaiokezu uko trataerari).
    • Kudeaketa administratiboa eta legezko betebeharrak betetzea: Kontabilitate- eta administrazio-mailan zure datuak tratatu behar ditugu merkataritza- eta zerga-araudiek ezarritako betebeharrak betetzeko: hori dela eta, datuak tratatu behar ditugu, legeak hala agintzen duelako.
    • Merkataritza-jakinarazpenak: Baimena ematen badiguzu, zure datuak erabili ahal izango ditugu merkataritza-jakinarazpenetarako (kanal elektronikoa barne), erantzuleak eskainitako produktu eta zerbitzuei dagokienez.
    • Cookieak: Tratamendu horretarako zilegiztatuta gaude zuk, gure webgunean sartzean, emandako baimenagatik.

     

    3.2. Zure datuak tratatzeko baimena kentzearen edo uko egitearen ondorioak . Beharrezko eremuak eta hautazkoak

    Momenturen batean baimena eskatzen bazaizu zure baimena behar den tratamendu baten xederako, ez baduzu ematen (edo geroago kentzen baduzu), horrek ez du inolako ondoriorik izango zuretzat: hori bai, baimentzeko eskatu zaizun tratamendua bertan behera geldituko da.

    Datuak biltzeko inprimaki batzuetan, argi ikusiko duzu eremu batzuk beharrezko moduan markatuta daudela (izartxo batekin), eta gainerakoak borondatezkoak direla. Hala, borondatezko eremuak ez betetzeak ez du inolako ondoriorik izango; interesa baduzu, bete ditzakezu.

     

     

    4. HARTZAILEAK

    4.1. Nire datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

    Oro har, lege-betebeharrik ez badago, zure datuak ez zaizkio ezein hirugarreni lagako zure baimenik gabe. Kasu batzuetan, datuen jakinarazpen eta/edo transferentzia batzuk beharrezkoak izango dira tratamenduaren xedea betetzeko.

    Izatekotan, hirugarrenei datuak lagatzea, batzuetan, araudi jakin batek zehazten du; adibidez, zerga arlokoak (zure datuak zerga-ogasunei jakinaraztea, Nafarroako Foru Ogasunari, adibidez).

     

    4.2. Webgunearekin eta posta elektronikoarekin lotutako zerbitzu-hornitzaileak

    • Hostinga: Erantzulearen webgunea RURAL SERVICIOS INFORMÁTICOS hornitzailean dago kokatuta
    • Posta elektronikoa: zerbitzua honako honek ematen du rsicia@cajarural.com

     

     

    5. ESKUBIDEAK

    5.1. Zein eskubide ditut datuak babesteko arloan??  Informazio orokorra

    Haien tratamendurako jasotako datu pertsonalei dagokienez, aukera daukazu atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eskubideak erabiltzeko. Era berean, jakinarazten dizugu inguruabar jakin batzuetan eskubidea izango duzula zure datuen tratamendua mugatzeko edo hari uko egiteko, eta, kasu horretan, erantzuleak tratatzeari utziko dio, eta haiek soilik behartzen duen arauzko obligazio bat baldin badago edo gerta daitezkeen ekintzak preskribatu arte gordeko ditu.

    Aipatutako eskubideen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, irakurtzen jarraitzea gomendatzen dizugu, edo, bestela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak egindako infografia bisitatzea, lotura honetan ikusgai dagoena.

     

    5.2. Zertan dautza eskubide horiek?

    • Atzitzeko eskubidea: Eskubide horri esker, erantzuleak interesdunari baieztatu behar dio ea eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen ari diren ala ez, eta, hala bada, datu pertsonalak atzitzeko eskubidea du, baita honako informazio gehigarri hau jasotzekoa ere: a) tratamenduaren xedeak; b) tratatzen diren datu pertsonalen kategoriak; c) hartzaileak edo hartzaile kategoriak; d) gordetzeko aurreikusitako epea, edo epe hori zehazteko erabilitako irizpideak; e) erantzuleari datu pertsonalak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea egotea, edo interesdunari buruzko datu pertsonalen tratamendua mugatzea, edo hari uko egitea; f) kontrol-agintaritza baten aurren erreklamazio bat aurkezteko eskubidea; g) datuen jatorriari buruzko informazio eskuragarria; h) erabaki automatizatuak egotea.
    • Zuzentzeko eskubidea:  Eskubide horrek ahalmena ematen dio interesdunari erantzuleari eskatzeko, luzamendurik gabe, zuzen ditzala edo osa ditzala okerrak diren datu pertsonalak.  Garrantzitsua da datu-baseetan dauden datuak eguneratuak egotea, eta, aldez horretatik, zuen eskura jartzen ditugu, haietan dagoen edozein akats edo zehazkabetasun zuzentzeko.
    • Ezabatzeko eskubidea:  Edozein momentutan eskubidea izango duzu eskatzeko zure datu pertsonalak ezabatzeko. Eskaera hori luzamendurik gabe beteko da, Datuak Babesteko Araudi Orokorrean aurreikusitako inguruabarren bat ez badago behintzat; horien artean, zure datuak gorde behar izatea legezko betebeharren bat betetzeko edo erreklamazio baten aurrean defendatzeko.
    • Eramateko eskubidea: Zure baimenean oinarritutako datu automatizatuen kasuan, zuk eska diezagukezu, formatu egitura batean, denen erabilerakoa eta irakurketa mekanikokoa, zuk emandako datu pertsonalen tratamenduaren beste erantzule bati igortzea.
    • Uko egiteko eskubidea: Eskubide honen bidez, interesdunak uko egiten dio erantzuleak bere datuak erabiltzeari. Eskubide hori ez da absolutua; izan ere, erantzuleak datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, betiere arrazoi zilegiak frogatzen baditu, interesdunaren interesen edo eskubideen gainetik daudenak, edo erreklamazioak formulatu, egin edo defendatzeko.
    • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubide honek, inguruabar jakin batzuetan, jarraian azaltzen direnak, eskubidea ematen dizu erantzuleari zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko. Eskubide hori erabiltzekotan, erantzuleak interesdunaren baimenarekin besterik ezingo ditu datuak tratatu. Eskubide hori erabiltzeko inguruabarrak hauek dira:
      • i) interesdunak datu pertsonalen zuzentasuna inpugnatzea, haien zuzentasuna egiaztatzeko erantzuleari aukera emango dion epe batean.
      • ii) erantzuleak tratamendu bidegabea egitea, eta interesdunak datu pertsonalak ezabatzeari uko egitea, eta, haren ordez, erabilera mugatzea.
      • iii) erantzuleak ez behar izatea datu pertsonal horiek tratamenduaren xedeetarako, baina interesdunak behar izatea erreklamazioak formulatzeko, egiteko edo defendatzeko.
      • iv) interesdunak uko egin badio tratamenduari, erantzulearen arrazoi zilegiak interesdunaren gainetik daudela egiaztatzen den bitartean.

     

    5.3. Noiz eta nola erabil ditzaket?

     

    5.4. Zenbat denbora behar dute nire eskubideak erabiltzeko eskabidea izapidetzeko?

    Erreferentziazko epea hilabete da, eskaera jasotzen denetik.  Aurrekoa gorabehera, epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, beharrezkoa bada, kontuan hartuta eskaeren konplexutasuna eta kopurua. erantzuleak interesdunari jakinaraziko dio luzapen horiez, eskaera jasotzen denetik hilabete bateko epean, eta luzapenaren arrazoiak azalduko dizkio. 

     

    5.5.  Eskubide horiek erabiltzeak gasturen bat eragingo dit?

    Eskubideak erabiltzeak ez dizu gasturik ekarriko, ez badituzu nabarmen funtsatu gabeko edo gehiegizko eskaerak egiten. Kasu horretan, erantzuleak kanon bat kobratu ahal izango du eskaerari erantzuteko administrazio gastuak estaltzeko (kanona ezin izango da izan diru-sarrera gehigarri bat erantzulearentzat, baizik eta eskaera izapidetzeko benetako gastuari erantzun beharko dio). 

     

    1.0 BERTSIOA – 2018KO AZAROAN EGUNERATUA