EGE 2018 memoria
ES | EU | EN
EGE
2018
Memoria
Beste urtebetez konprometituta
gizartearekin gure bezeroekin gure inguruarekin gure taldearekin .
EGE MEMORIA ETA INFORMAZIO
EZ-FINANTZARIOAREN EGOERA 2018

01

Lehendakariaren Gutuna

"Kutxaren izaera soziala erakundearen hainbat ezaugarritan oinarritzen da: alde batetik, erakundearen berezko izaera juridikoan, kooperatiba den aldetik; bestetik, erakundearen enpresa arloko egitekoan, ekonomiaren sektore guztietan jarduten duen aldetik eta, azkenik, eskualde eremu lokalizatuan. Biziraupenerako sinbiosi moduko bat osatzen dutela esan dezakegu, Kutxa bera garatuko baita bere jarduteko eskualde eremua garatzen den heinean, eta horretarako elkarren beharra dute. Batzuek garapenerako ekimenak sortzen dituzte, eta beste batzuek ekimen horiei babes finantzarioa eta soziala ematen diete.
Zentzu horretan, Nafarroako Rural Kutxaren jarduera gizartearekin kontaktuan dago etengabe, eta gizartean eragiten du, hau da, jasangarritasunari laguntzen dio eta tokiko garapenarekiko eta garapen ekonomikoarekiko konpromisoa agertzen du; nola edo hala, jarduten dugun tokiko ingurunearen orainaldia eta etorkizuna eratzen laguntzen dugu."
Ignacio Terés de los Arcos
LEHENDAKARIA

02

Kultura Korporatiboa

Gure balioen adierazgarri:
  • Bulego sare handia eta sarbide birtualeko sistema aurreratuak, bezeroekin gertuko eta konfiantzako harremana lortzeko
  • Taldearen lankidetza, kide guzti-guztiak barnean hartuta eta harrobia aintzat hartuko duena, aurrera egiteko .
Rural Kutxa, gure “estiloa:
  • Giza Kalitatea
  • Tratu pertsonalizatua
  • Profesionaltasuna
  • Modernotasuna
…konpromisoa, erantzukizuna eta gertutasuna, konfiantzan oinarritzen diren harremanak indartuta.

03

Nafarroako Rural Kutxa. 2018. Urteko Zifrak

Bezero
berriak
33.835
Kreditu
inbertsioa
Hazkunde orokorra
% 6,31
Hartzekodunak
Hazkunde orokorra
% 5,21
Bulegoak
 
252
Kutxazain
automatikoak
312
Funts
propioak
1.092
milioi euro
Bezeroen
gordailuak
8.020
milioi euro
Langileak
 
965
Bezeroei emandako kreditua
7.781
milioi euro
Zuzenean sortutako
balio ekonomikoa
229
milioi euro
Hezkuntza eta
Sustapen Funtsa
9,96
milioi euro

04

Bezeroak

Kutxaren jardueran etengabe agertzen den oinarrizko printzipioetako bat da bezeroari begiratzea.
04Bezeroak

4.1 Bezeroen profila eta banaketa

Bezeroak, guztira
594.670
Pertsona fisikoak
545.836
Pertsona juridikoak
48.834
(Enpresak, Erakundeak eta Bestelakoak)
Gure jardunaren printzipioak
04Bezeroak

4.2 2018. urtean egindako jarduketa garrantzitsuenak

Komunikatzeko eta jarduteko kanalak etengabe hobetzea: Ruralvía (gure online banka)/ Rvía App/ Ruralvía Report / Ruralvía pay/ Apple pay/ Blog. Eta kanal digitalaren bitartez eragiketa berriak egiteko aukera: kreditu-txartelak, aurre-ordainketako txartela, txartel birtuala, Via T txartela kontratatzea, kudeatzaile independenteen funtsak kontratatzea, pentsio-planetan aldizkako ekarpenak egitea urruneko bankuaren bitartez...

"Bezeroei bulegoetan ematen zaien arreta neurtzea" proiektua abiarazi dugu, indarrean dagoen araudia betetzeko eta bezeroaren esperientzia hobetzeko.

Eskaintzen ditugun pentsio-plan guztiak Sozialki Arduratsua den Inbertsio (SAI) politika batekin kudeatzen dira. Gainera, Inbertsio Sozialki Arduratsuaren irizpideen araberako bi Inbertsio Funts eskaintzen hasi gara: Rural Gestión Sostenible I eta Rural Gestión Sostenible II. Nafarroako Rural Kutxak sozialki arduratsua den inbertsio politika aplikatzen du, halaber, diruzaintzako kudeaketan, antolatutako merkatuetan zerrendatutako aktiboen zorroari (errenta finkoa eta aldakorra) dagokionez.

2018. urtean, bulegoen % 100ak eta erakundeko langile guztien % 87,67k bezeroei aholkuak emateko egiaztagiria izatea lortu dugu.

04Bezeroak

4.3 Bezeroekin hitz egitea eta harremanetarako kanalak

Te escuchamos ekimenaren bitartez, 4.423 lagunek Kutxari buruz eta Kutxaren zerbitzuei buruz pentsatzen zutena adierazi zuten online galdesorta baten bitartez.
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua: 1.921 kexa edo erreklamazi. 2017an baino % 65,9 gutxiag
Kutxa honako sare sozial hauetan dago:
Bulego sarea
2018. urtean, Nafarroako Rural Kutxak 3 bulego berri zabaldu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta, guztira, 252 bulego ditu, orain, lan egiten duen hiru eskualdeetan. Nabarmendu behar dugu 3.000 biztanletik beherako herrietan 73 bulego ditugula eta ez dugula bulegorik itxi azken urteotan. Herri txiki horietan Kutxa egotea funtsezkoa izaten da finantza-zerbitzu osatua eskaini ahal izateko eta, zalantzarik gabe, zerbitzu horiek eskaintzea lagungarri izaten da jarduera ekonomikoari eusteko, ingurune horietan epe ertainera despopulaziorik gerta ez dadin. Kutxak landa-ingurunearekin hartutako konpromiso soziala da, ingurune horretan sortu baitzen erakundea duela hamarkada asko.
bulegoak, guztira
252
bulego berriak EAEn
3
bulegoak 3.000 biztanletik beherako herrietan
73
04Bezeroak

4.4 Kutxazainak eta bestelako gailuak

Kutxak kutxazain automatikoak modernizatzeko prozesua burutu du eta, orain, diru-sarrerak egin daitezke, ordainagiriak eskudirutako sarrera eginez ordain daitezke (bezeroak eta ez-bezeroak) eta "kontakturik gabeko" eragiketak egin daitezke.
Beste erakunde batzuekin sinatutako lankidetzako hitzarmenen ondorioz, Erakundeko bezeroek ia 8.000 kutxazainetan egin ditzakete eragiketak baldintza onetan.
04Bezeroak

4.5 Jasangarritasuna

Erakundearen ikuspegi jasangarriaren barruan, Nafarroako Rural Kutxak jasangarritasun esparrua ezarri zuen bere kreditu-zorroan, betiere jarduten duen eskualdeetako gizartean eta ingurumenean eragin handiena duten finantzaketa-lerroen garapena bultzatze aldera.

Sustainalytics-ek berretsi duenez, Erakundearen esparrua bat dator honako printzipio eta helburu hauekin, besteak beste:

(Bonu Berdeen printzipioak -GBP-)"

(Bonu Sozialen printzipioak -SBP-)"

Nazio Batuetako Garapen Jasangarriaren Helburuak:

Nafarroako Rural Kutxak bere jasangarritasun esparruko bederatzi kategoriak Garapen Jasangarriaren Helburuekin bateratu ditu:

3.148

milioi eman ditu

44.121

onuradun (fisikoak nahiz juridikoak)



04Bezeroak

4.6 Ekintzaileak eta eteak

Inicia lerroa
Nafarroako Rural Kutxak ekintzaileei laguntzeko lerro berezi bat abiarazi zuen duela 10 urte baino gehiago: INICIA lerroa. Lerroaren helburu nagusia zera da, proiektu ekintzaileei hasiera-hasieratik laguntzea eta finantzaketa baldintza onetan lortu ahal izatea, negozioaren premietara erabat egokituta.

1.700

negozio berri baino gehiago babestu ditugu

3.400

lanpostu gehiago sortu ditugu (2018. urtean 381 izan ziren)

% 75

Lagundutako negozioen arrakasta tasa

ETEak
Nafarroako Rural Kutxak beti lagundu izan die enpresa txiki eta ertainei, erakundeak presentzia duen eskualdeak garatzeko beharrezkoa den enpresa-sarea sortuta eta euren produkzio jarduera lehiakorra izan dadin.
"Enpresen % 40k baino gehiagok 10 urtetik gora daramatza erakundearengan konfiantza osoa izaten."

1.160M€

Finantzaketaren zenbatekoa

4.539

mailegu

3.221

akreditatuak

% 5,4

enpresa gehiago 2018an

05

Pertsonak

Nafarroako Rural Kutxan, pertsonak garatzeko betebeharra hartzen dugu geure gain, enpresa garen aldetik, geure egitekoaren barruan.
05Pertsonak

5.1 Gure lantaldea
2018. Urtean

Geure lantaldeari babesa eta orientazioa ematen diogu, geure kulturaren ezaugarritzat. Konfiantza eta erantzukizunak ematen ditugu, eta ahalegina eta konpromisoa eskatzen. Elkarreragin horren eta faktoreen batuketaren emaitza izaten da Rural Kutxako langilearen bereizgarri, lehiakortasunean abantailak eta balioa emanik erakundeari, eta garapena eta enplegagarritasuna pertsonari.
05Pertsonak

5.2 Prestakuntzaren arloan ezarritako politikak

Nafarroako Rural Kutxak lankidetzan oinarritutako prestakuntza sustatzen du langileen artean. Gure ustez, barne prestakuntza funtsezkoa da enpresaren balioak eta gure know-howa transmititzeko eta, profesional garen aldetik, egunetik egunera hazteko, jakintzaren eta etengabeko ikaskuntzaren kudeaketa iraunkortzat.
Prestakuntzako orduen guztizkotik, 103.576 ordu araudia betetzeari buruzko prestakuntzari dagozkio, batik bat, Mifid II eta Aseguruen Bitartekaritza Legea.
05Pertsonak

5.3 Enplegua sustatzeko hartutako neurriak

1. UNIBERTSITATE INGURUNEAREKIKO KONPROMISOA:
Pertsonak erakundean sartzeko prozesua barruan kudeatzen dugu, oso-osorik. Programa horien bitartez, 2018an prestakuntzako 169 beka txertatu ditugu.

2. LANGILE BERRIEKIKO KONPROMISOA:
Nafarroako Rural Kutxan, hasi berriak diren langileen garapena betebehartzat hartzen dugu, babesa eta orientazioa ematen diegu, geure kulturaren ezaugarritzat; konfiantza eta erantzukizunak ematen ditugu, eta ahalegina eta konpromisoa eskatzen.

3. ENPLEGUAREN HAZKUNDEAREKIKO KONPROMISOA:
2018. urtean, aldi baterako 24 kontratu mugagabe bihurtu ditugu. Enplegua finkatzeko konpromisoari eusten diogu.

06

Hornitzaileak

06Hornitzaileak

6.1 Hornitzaile eta laguntzaileekiko harremana

Nafarroako Rural Kutxaren helburua da hornitzaileekin eta enpresa laguntzaileekin duen harremana gertutasunean, errespetuan, konfiantzan eta gardentasunean oinarritzea, kontratatzen ditugun enpresak ezagutu ahal ditzagun eta ematen ditugun zerbitzuen kalitatean erabateko konfiantza izateko. Betiere Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren babespeko konfidentzialtasunaren esparruan.

Bestalde, Rural Kutxaren Artezkaritza Kontseiluak onartutako Hornitzaileen Eskuliburua dugu, eta horren bitartez zehazten dira hornitzaileak hautatzeko irizpideak, barnean bete beharreko beste hainbat araurekin batera. Oro har, hornitzaileak hautatzeko prozesuek bat etorri behar dute objetibotasunaren, inpartzialtasunaren eta aukera-berdintasunaren irizpideekin.

07

Ingurumenarekiko
Harremana

Rural Kutxaren ustez, geure ingurunea zaindu beharreko ondasun preziatua da, eta giza jarduerek ezin dute ez-ikusiarena egin natura inguruneari ezartzen diogun estresaren aurrean.
07Ingurumenarekiko Harremana

7.1 Geure jardunak

Hainbat mailatan jarduten dugu gure jardueraren garapena ingurunearekin orekatzeko:
07Ingurumenarekiko Harremana

7.2 Hondakinen kudeaketa

Nafarroako Rural Kutxak bulego sarean gauzatzen du jarduera, eta sortzen dituen hondakinak jardunbide egokien arabera kudeatzen ditu, nahitaez bete beharreko xedapenak ez ezik, hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko edo birziklatzeko aukerak ere aintzat hartuta.

Sortzen diren hondakin garrantzitsuenei dagokienez, hona hemen kudeatzeko erabiltzen ditugun jardunbideak:

  • Papera: papera eta kartoia sartzeko kalean dauden edukiontzietara eramaten dugu.
  • Inprimatzeko tonerrak: horiek birziklatzeko eta berrerabiltzeko baimena duen enpresa batek eramaten ditu.
  • Argi fluoreszenteak, pilak eta bateriak: garbigune batera.
  • Erabiltzen ez ditugun baina berrerabiltzeko moduan dauden ekipo informatikoak eman egiten ditugu edo hornitzaileari itzultzen dizkiogu.

07Ingurumenarekiko Harremana

7.3 Jasangarritasuneko proiektuak

Jasangarritasuneko proiektuei laguntzeko hiru motako jardunak ditugu:

Mailegu horien xedeak honako hauek izan daitezke: iturri berriztagarrietatik (eguzkia, eolikoa, geotermikoa, hidraulikoa eta abar) elektrizitatea sortzea, bioerregaiak erabiltzea, energia mota horietarako sistemak eta azpiegiturak garatzea, eta industria horietarako osagaiak fabrikatzea.

Maileguen zenbatekoa, guztira (milioi)

39,7

kreditu-eragiketa

80

akreditatuak

57

Hipoteka aktiboak ditugu sailkapen energetikoan A, B edo C maila duten 2.498 etxebizitza (jasangarritasun esparruko ‘etxebizitza energetikoki eraginkorra’).

Maileguen zenbatekoa, guztira (milioi)

443,1

kreditu-eragiketa

3.711

akreditatuak

3.024

Mailegu horien xedea ekipo eta teknologiak garatzea da; hain zuzen ere, baliabideen erabilera eraginkorra areagotzen duten eta/edo hondakin gutxiago sorrarazten duten ekipo eta teknologiak.

Maileguen zenbatekoa, guztira (milioi)

25,8

kreditu-eragiketa

74

akreditatuak

51

Eco Integra

Integrazio, birziklapen eta ekonomia zirkularraren proiektua

08

Gizartearekin Dugun Harremana

Kooperatiba garen aldetik, gizarteak babes handia ematen digu 164.960 bazkiderekin eta 594.670 bezerorekin, eta gizartearekiko inplikazio oso zuzena dugu. Horretarako, erakundearen funtzionamendua Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko parametroen barruan sartzen da.
08Gizartearekin Dugun Harremana

8.1 Gizarte-ekintza

Gizarte-ekintza gauzatzeko, hau da, gizarteari zuzendutako baliabide ekonomikoez hornitzea, Nafarroako Rural Kutxak Hezkuntza eta Sustapen Funtsa dauka. Funts horren bitartez, erakundeak emaitza ekonomikoen zati bat gizarteari itzultzen dio, dibidendu sozial moduan.

Zenbat bideratzen da?
Ekitaldi bakoitzean erabilgarri dagoen soberakinaren (emaitzak) % 10a.

Zer motatako jardueretara bideratzen da?:

  • Rural Kutxako langile eta bazkideei kooperatibaren printzipio eta balioekin lotutako prestakuntza eta heziketa ematera.
  • Kooperatibismoa zabaltzera, eta kooperatiben arteko harremanak sustatzera.
  • Tokiko ingurunearen edo, oro har, komunitatearen kultura, lanbideak eta laguntza-sistema sustatzera, bizi-kalitatatea eta komunitatearen garapena hobetzera, eta ingurumena zaintzeko ekintzetara.

Nork zehazten ditu aplikatu beharreko oinarrizko ildoak?
Batzar Nagusiak.