15 eta 30 urte artean badituzu, lortu % 50eko deskontua zure Kirol Txartelean
Hobaria aplikatuko zaie 1996. eta 2011. urteen artean jaiotako titularren abonuen kuotei (ez sarrera-kuoten zenbatekoei).
Kirola eta ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu donostiar gazteen artean
2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, % 50eko hobaria eskatu ahal izango duzu 2026ko zure Kirol Txartelean, Donostia Kirolaren eta Rural Kutxaren arteko akordioari esker.
Nork eska dezake?
15-30 urteko gazteek
DONOSTIA KIROLAren abonatuek
RURAL KUTXAren bezeroek eta bezero ez direnek
Eskatzeko epea
Bezeroa bazara
Zoaz Rural Kutxako zure bulegora Kirol Txartelean deskontua eskatzera, eta ez ahaztu 2026ko egiaztagiriak eramatea.
Egiaztagiriak lortzeko, donostiakirola.eus webguneko harpidedunen eremura sartu behar duzu, eta jarraibide hauek bete.
Oraindik bezeroa ez bazara
Gure bulegoetako edozeinetan eman dezakezu alta.
Gogoratu! Adingabea bazara, zure tutoreekin etorri beharko duzu
Eman alta, eta Joven IN izatearen abantaila guztiak izango dituzu

