Nafarroako Rural Kutxan, TicketBAIra

egokitzen lagunduko dizugu

TicketBAI proiektua enpresei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko sortu da. Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek sustatu dute, eta hau ahalbidetzen du:

 
Azken kontsumitzaileari salmenta-tiketa ematea, hainbat baldintzarekin bat.

 
Erosketa bakoitzaren faktura foru-ogasunari bidaltzea, telematikoki.

 

TicketBAI ST

Zure negozioa TicketBAIra egokitzen laguntzeko, Nafarroako Rural Kutxak ST (TPV) berri bat jarriko dizu eskura, TicketBairen baldintzetara automatikoki egokitu ahal izateko. Errazagoa izango da horrela eguneroko jarduera. Gainera, zure negozioan txartelarekin egiten diren kobrantzak kudeatu ahal izango dituzu.

INTERESA DUT

 

 

Softwareko soluzioak

Softwareko soluzioak ematen dizkizugu Ukabi gure partner teknologikoaren eskutik:

 

autónomos

AUTONOMOAK

a3factura negozio txikientzako fakturazio-programa da, onlinekoa, zure negozioaren kudeaketa erraz egiten lagunduko dizuna. a3factura-ren bidez, lankidetza-ingurunea sortu ahal izango duzu aholkulariarekin, denbora errealean informazioa partekatzeko eta, hala, denbora aurrezteko eta deskuiduak edo akatsak saihesteko.

comercio

MERKATARITZA/OSTALARITZA

TPV CLOUD, a3factura integratuta duen lehen STa. Zure negozioaren jarduerara egokitzen da, eta modu erraz, intuitibo eta pertsonalizatuan kudeatu ahal izango dituzu salmentak eta kutxa hari esker. a3facturarekin % 100 integratua Merkataritza, ostalaritza, retail, zerbitzu eta elikadurarako prestatua.

Pymes

ETEak

ERP programa bat da a3ERP, denbora aurreztu eta negozioaren kudeaketa erraztuko dizuna. Hari esker, zure negozioari buruzko informazio guztia datu-base berean izan eta, besteak beste, eskaerak, albaranak, fakturak, txostenak edo aurrez definitutako dokumentuak automatikoki sortu ahalko dituzu.

Eraginkortasuna sail guztietan hobetuko duzu, prozesuen kontrol eta trazabilitate handiagoa ahalbidetzen dizun tresna bat izateak ematen duen lasaitasun handia lagun duzula.

asesorías

AHOLKULARITZAK

a3ASESOR | ges aholkularitzentzako fakturazio-programa da, zure negozioaren kudeaketa osoa ahalbidetzen duena; horren bidez, kostuak kontrolatu eta errentagarritasuna aztertu (bezeroz bezero, arduradunez arduradun eta aholkularitza-espedienteka) ahalko dituzu modu erraz eta fidagarrian.

 

INTERESA DUT

Ohiko galderak

Nori eragiten dio TicketBAIk?

TicketBAI sistemak jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridiko zein nortasun juridikorik gabeko erakunde guztiei eragiten die (aurrerantzean, pertsonak eta erakundeak), baldin eta Euskadiko foru-ogasunek PFEZn edo SZn duten arautze-eskumenari lotuta badaude, maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean ezarritakoarekin bat.

TicketBAI sistema indarrean sartzen denetik aurrera, fakturak egiten dituzten pertsona eta erakunde guztiek gailu hauek erabili beharko dituzte, sistema arautzen duen araudian definitutako zehaztapen tekniko eta funtzionalak aplikatu beharko dituztenak: saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vendingeko makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak eta sakelako telefonoak, besteak beste.

Aipatu araudiak zein zergadunek ez duten TicketBAI sistemaren betebeharrak bete beharrik, osorik edo zati batean, zehaztuko du, ezartzen diren eragiketei dagokienez.

Argitaratuta al dago dagoeneko TikectBAIren araudia?

TicketBAI foru-ogasunen proiektu bateratua da, baina lurralde historiko bakoitzak bere berezitasunak ditu fitxategiak ezarri eta bidaltzean. Gipuzkoari dagokionez, Gipuzkoa.eus webgunearen beheko estekan ageri dira betebehar hori arautzen duten testu arauemaileak, “Araudia” atalean:

Zein dira TicketBAIren oinarrizko funtzionamendu-ildoak?

TicketBAI sistemaren betekizunak ezartzen dituzten fakturazio-softwareek prozesu honi jarraitu beharko diote, faktura bat egiten duten bakoitzean:

- XML fitxategi bat sortu beharko da, TicketBAI formatuko eskemaren diseinu eta edukiarekin bat etorriko dena. Fitxategi horri "TicketBAI fitxategia" deitzen zaio.

- TicketBAI fitxategia elektronikoki sinatu beharko da.

- Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo formatu elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak exijitutako bi eduki ditu: TicketBAI bereizgarria eta QR kodea. Bi eduki horiek sortzeko, beharrezkoa da sinatutako TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabiltzea. 

- TicketBAI fitxategia Euskadiko dagokion zerga-administrazioari igorriko zaio, hark ezarritako epe eta formatuekin bat. Gipuzkoan, faktura egitearekin batera bidaliko da.
 

Noiztik aplikatuko da TicketBAI?

Euskadiko zerga-administrazio bakoitzak ezarriko du noiztik eskatuko duen TicketBAI.

Zehazki, Gipuzkoan, TicketBAI sistema 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera bete ahal izango da borondatez, eta 2022ko uztailaren 1etik aurrera hedatuko da nahitaez sektore ekonomiko guztietan.

Beraz, TicketBAI sistema nahitaez ezartzeko egutegia 2022ko uztailaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, mailaz maila.

Egun horretan, 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan ezarritako zerga-kudeaketako profesionalek TicketBAI sistema bete beharko dute. Egun horretatik aurrera, eta gutxi gorabehera hiru hilean behin, sektore berrietara zabalduko da, JEZaren epigrafeak kontuan hartuta. 

TicketBai ezartzeko betebeharra hurrengo epigrafeetako jarduerak egiten dituzten zergadunei exijitu ahal izango zaie, egutegi honen arabera:
 

a) 2022ko uztailaren 1ean:

- Azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan aipatzen diren zerga-arloko kudeaketa-zerbitzuak eman ohi dituztenak.

b) 2022ko irailaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak:

- 1. atalean, 834 eta 849 taldeen artekoak.

- 2. atalean, 011 eta 841 taldeen artekoak.
 

c) 2022ko azaroaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak:

- 1. atalean, 641 eta 665 taldeen artekoak zein 671 eta 687 taldeen artekoak.

- 2. atalean, 851 eta 899 taldeen artekoak.
 

d) 2023ko apirilaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak:

- 1. atalean, 501 eta 508 taldeen artekoak; 691 eta 757 taldeen artekoak; eta 851 eta 999 taldeen artekoak.

e) 2023ko ekainaren 1ean:

Nekazaritzako, abeltzaintzako (lokabea denean), basogintzako eta arrantzako jarduerak, bai eta zergaren tarifetan zehazten ez diren gainerako jarduera enpresarial, profesional edo artistikoak ere, eta epigrafe hauetako jarduerak ere:

- 1. atalean, 011 eta 495 taldeen artekoak; 611 eta 631 taldeen artekoak; eta 761 eta 832 taldeen artekoak. 

- 3. atalean, 011 eta 059 taldeen artekoak.
 

 

Zer da TicketBAI kenkaria? Pizgarririk al du? Zein?

TicketBAI kenkariari esker, TicketBAI sistema ezartzera behartuta dauden zergadunek 100eko 30 murriztu dezakete (ehuneko 60, TicketBAI behar baino lehenago, gutxienez hilabete bat lehenago, ezartzen badute borondatez) 2020., 2021., 2022. eta 2023. urte naturaletan (hau da, TicketBai ezartzeko beharrezko urteetan) egindako inbertsio eta izandako gastuen PFEZaren edo SZaren kuota. Beraz, inbertsioa edo gastua zergapekoak TicketBAI nahitaez ezartzeko beharra indarrean hasi baino lehenagokoa izan behar da.

Zehazki, TicketBAI sistema ezartzera behartuta dauden zergadunek ehuneko 30 murrizteko eskubidea izango dute 2020., 2021., 2022. eta 2023. urte naturaletan egindako inbertsio eta izandako gastuen kuota osoan, baldin eta sistema ezartzearekin lotuta badaude, hau da:

a) Ekipoak eta terminalak erostea, beren softwarea eta periferikoak barne, sistema honen betebeharrak betetzeko.

b) Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 122 bis artikuluko 2. idatz-zatiko b) letran aipatzen diren ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategiekin lotutako betebeharrak betetzeko behar den softwarea erosi, harpidetu, entregatu, eguneratu edo berritzea, baita horiek instalatzeko eta ezartzeko gastuak ere.

c) Ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategiekin lotutako betebeharrak betetzeko ezarri beharreko sinadura elektronikoko softwarea erosi, harpidetu, entregatu, eguneratu edo berritzea, baita horiek instalatzeko eta ezartzeko gastuak ere

Arestian esan bezala, TicketBAI behar baino lehenago ezartzen bada borondatez, zergadunak nahitaez bete behar baino hilabete bat lehenago gutxienez, muga batzuk handitu eta kenkariaren ehunekoa aldatuko da (ehuneko 30etik ehuneko 60ra).

 

Zer denbora-alditarako inbertsio eta gastuek izan dezakete TicketBAI kenkaria?

2020., 2021., 2022. eta 2023. urte naturaletan egindako inbertsioek eta izandako gastuek soilik izango dute TicketBAI kenkarirako eskubidea, zergadunaren zergaldia edozein dela ere. Dena dela, inbertsioak eta gastuak TicketBAI nahitaez bete behar den eguna baino lehen egin beharko dira, gastuak ondoren ala lehenago ordainduta ere.

Zer gastu eta inbertsio sustatzen ditu TicketBAI kenkariak? Noiz ulertuko da gastua edo inbertsioa egin dela: gastua egiten denean ala ordaintzen denean?

2020., 2021., 2022. eta 2023. urte naturaletan, hots, TicketBAI sistema ezarri ahal izateko urteetan egindako jarduerei dagozkien gastuak eta inbertsioak baino ez ditu hartzen kenkariak, hau da, zergadunak sistema 2022ko uztailaren 1etik aurrera edo nahitaez bete beharreko dagokion datatik aurrera sistema bete ahal izateko beharrezkoak diren software- eta hardware-baliabide materialak izatekoak baino ez. Horretarako, zenbatekoak noiz ordaintzen diren ez da garrantzitsua, sistemara egokitzeko behar den inbertsioa eta/edo gastua noiz gertatzen den hartu beharko baita kontuan.

Bestalde, 2020tik 2023ra bitarteko urte naturaletan, hau da, zergadunak sistema ezartzeko behar diren urteetan, izandako gastu eta egindako inbertsio horiekin bat datozela ondorioztatu beharko da kenkaria frogatzeko aurkeztutako agirietatik.

Negozioek harpidetza bidez egiten duten fakturaziorako ere eskatuko dira baldintza horiek.