• Nafarroako Rural Kutxa

    Lege Oharra

    Lege Oharra

Informazio orokorra

Nafarroako Rural Kutxa Kredituko Sozietate Kooperatiboak, egoitza soziala Foruen plaza 1, 31003, Iruña (Nafarroa) duena, kreditu-erakundea da, Espainiako Bankuaren ikuskaritzapean dago eta haren bankuen erregistro berezian 3008 kodearekin inskribatua dago. Iraupen mugagabea du, eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago: 11 liburukia, 175 folioa, NA-183 orri-zenbakia.

IFK hau du: F31021611.

Emaila: info@crnavarra.com

Lege-oharra

Web-orri hauetako informazioen helburua da Nafarroako Rural Kutxak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezagutza erraztea, eta Urrutiko Bankaren zerbitzua (ruralvía) Nafarroako Rurak Kutxako bezeroei ematea ere. Informazio horiek azken eguneratzearen datan indarrean daudenak dira eta erabiltzailearentzat adierazgarritzat joko dira.

Edukiak, merkataritza-jarduerak, produktuak eta zerbitzuak, bai webgunean sartutakoak, bai horretara lotutakoak, Espainian bizi diren kontsumitzaileentzat dira. Eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzu horiei buruz sor daitekeen edozein aferatarako, Espainiako legeria aplikatuko da, eta Espainiako Auzitegiek izango dute eskumena.

Webgune honen diseinu, eduki eta kodeen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Nafarroako Rural Kutxaren titulartasunekoak dira, kontrakoa adierazten duten informazioetan izan ezik. Nolanahi ere, debekatuta dago haiek erreproduzitzea eta banatzea, erabilera pertsonal eta pribaturako izan ezik, baita edozein modutan manipulatzea, eraldatzea eta publikoki komunikatzea ere.

Webgune honen softwarea edo edukia baimenik gabe erabiltzeak Jabetza Intelektualaren, Jabetza Industrialaren, eskubide pertsonalen, publizitate- eta komunikazio-eskubideen legeak urra ditzakete, eta, beraz, Nafarroako Rural Kutxak bere eskubideak urratzen dituztenen aurka ekintza zibil edo penal guztiak gauzatu ahal izango ditu .

Nafarroako Rural Kutxak beretzat gordetzen ditu edozein unetan webgunearen sarbidea eta edukiak aldatu, mugatu edo bertan behera uzteko eskubide guztiak, eta ez du bere gain hartzen eguneratzearen gaineko inolako erantzukizunik. Halaber, Nafarroako Rural Kutxak bere webgunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak egiteko ahalmena beretzat gordetzen du.

Nafarroako Rural Kutxak ez du inolako erantzukizunik izanen Interneteko konexioan zehar ekipo informatikoetan arazo teknikoak edo akats mekanikoak sortzen badira. Nafarroako Rural Kutxak ez du bermatzen etenik gertatu gabe sartu ahalko dela webgunera, eta ez du bermatzen akatsik ez duenik edo kalterik eragin dezakeenik ere.

Nafarroako Rural Kutxak ez ditu bere gain hartzen orri hauetan agertu eta bankuaz kanpoko iturrietatik heldu diren informazio guztiak, ez eta Nafarroako Rural Kutxak prestatu ez dituen edukiak ere; hartara, Nafarroako Rural Kutxak ez du bere gain hartuko informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak ekar dezakeen ondorio, kalte edo galerarik. Nafarroako Rural Kutxak edo hirugarrenek egindako txosten, buletin edo indizeak orrialde hauetan sartzeak helburu informatibo hutsa du, eta, beraz, ezin dira inbertsiorako iritzi edo gomendiotzat hartu. Halaber, Nafarroako Rural Kutxak ez du bere gain hartzen web-orri hauekin esteken (links) bidez konektatutako hirugarrenen webguneen informazio edo edukien gaineko erantzukizunik.

Nafarroako Rural Kutxak erabiltzaileek emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta haien tratamendu automatizatua bermatzen ditu, datu pertsonalak babesteari buruzko legeriarekin eta datuak babesteko klausularekin bat.

Eduki fiskalak araudi aplikagarriarekin eta Zerga Administrazioak hura egin zen egunean egindako interpretazioekin bat prestatu dira. Nolanahi ere, Nafarroako Rural Kutxak ez du bere gain hartzen erabiltzaileak bertako informazioari buruz egiten dituen interpretazioen erantzukizunik.