Ruralvían zordunketa bat edo gehiago geroratu ahalko dituzu nahi adina hilabetetan, paperik eta onespenaren zain egon beharrik gabe.
Nahikoa da Ruralvían sartu, zure kontuaren mugimenduetan sartu, geroratu nahi duzun zordunketa aukeratu eta ikonoan klik egitea: 
Zerbitzu honekin, neurrira ordaindu ahalko duzu nahi duzun guztietan. Hartara, zordunketa jakin batzuen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gainerako zordunketen likidazioa aldatu gabe.
Nafarroako Rural Kutxako kreditu-txartelekin, beti izango duzu zordunketak gehien komeni zaizun moduan finantzatzeko lasaitasuna.
Galdu edo lapurtuz gero, deitu zenbaki honetara:
- Telefonoa: (+34) 91 334 67 82
Zure eragiketen segurtasuna bermatzeko, Nafarroako Rural Kutxan teknologiarik aurreratuenak erabiltzen ditugu txarteletan eta iruzurrak prebenitzeko sistemetan. Eta, gainera, hau eskaintzen dizugu:
- Iruzurrezko erabilera-asegurua: gure txartel guztiek dute doako aseguru hori, txartela lapurtu edo galdu ondoren zure txartelean izandako iruzurrezko karguek eragindako galera ekonomikoak estaltzeko.
- Internet bidezko transakzioetarako babesa: zure ohiko txartelarekin gako bat emango dizugu “Verified by Visa” edo “MasterCard Secure Code” ikurra duten online dendetan Internet bidez erosketak lasaitasun osoz egiteko.
Online saltokietan egiten dituzun erosketetarako, gure txartel birtuala ere jarri dugu zure eskura: Internet bidez bakarrik erabiltzeko da, gehienez 3.000 € kargatu daitezke, zure kontu korrontearekin loturarik ez du eta ez dituzu sarean zure ohiko txartelen datuak eman beharko.
- SMS bidezko alerta-zerbitzua: ezagutu istantean zure txartelarekin egiten diren eragiketak.
Aktibatu SMS bidezko alertak zure txarteletan, eta beti izango duzu haiekin egiten diren mugimendu guztien berri. Mezu bat jasoko duzu zure telefono mugikorrean erosketa bat egiten duzun bakoitzean edo dirua ateratzen duzun bakoitzean.
Alta emateko, ruralvíaren Zerbitzuak menuko SMS / Mail alertak aukeran sartu eta txartela eta jakinarazpenak zein zenbatekotik gora jaso nahi dituzun aukeratu besterik ez duzu egin behar. Erosoa eta erraza. Edo, nahiago baduzu, zure ohiko bulegoan ere eska dezakezu. Kontratatu zerbitzu hau eta gozatu dena zure mugikorretik kontrolpean edukitzeak ematen dizun lasaitasunaz.