Nafarroako Rural Kutxa
Zer da MiFID II?

Nafarroako Rural Kutxa
MiFID (Markets in Financial Instruments Directive) inbertsio-zerbitzuak arautzen dituen Europako zuzentarau bat da. Horrenbestez, zuzeneko eragina du kreditu-entitateek edo inbertsio-enpresek bezeroei edo bezero izan daitezkeenei informazioa emateko, aholkatzeko edo finantza-produktuak saltzeko moduan. Zuzentaraua indarrean dago 2007ko azaroaren 1az geroztik.
MiFID II, aldiz, 2014/65 Zuzentaraua da. Funtsean, MiFIDen finkatutako arauak hobetzen dira hartan, eta indarrean sartu zen 2018ko urtarrilaren 3an.
Produktu guztiak ez dira berdin konplexuak, eta ez dute arrisku-maila bera izaten. Hori dela bide, MiFIDen bi produktu-mota bereizten dira, unean-unean aplikagarri den legeriarekin bat, eta konplexutasun-mailaren arabera sailkatzen dira: produktu konplexuak eta konplexuak ez diren produktuak.
Besteak beste, MiFIDek ez die produktu hauei eragiten:
MiFIDek bi ebaluazio- edo test-mota aurreikusten ditu, bezeroek egin beharrekoak egoeraren arabera.
Bezeroen ezagutzak eta eskarmentua, inbertsioen helburuak, finantza-gaitasuna ebaluatzen dira eta iraunkortasuna-lehentasunak. Edozein kasutan ere, testa egingo da inbertsioen gaineko aholkuak ematen direnean (kontratu baten bidez).
Hala ere, finantza-tresnen kontratazio jakin batzuetan, eta une jakinetan soilik, Nafarroako Rural Kutxak bezeroen ezagutzak eta eskarmentua, inbertsioen helburuak, eta finantza-gaitasuna ere ebaluatuko ditu.
Bezeroek kontratatuko duten tresnaren gainean dituzten ezagutzak eta eskarmentua ebaluatzen dira. Produktua konplexua denean eta kontratatzeko ekimena bezeroena denean egiten da, edo, konplexuak ez diren produktuen kasuan, bezeroek adierazten dutenean eragiketaren ekimena Nafarroako Rural Kutxarena dela.
MiFIDek jokabideari buruzko zenbait arau finkatzen ditu, bezeroekin aplikatu behar direnak, zer zerbitzu ematen den, zer produktu den eta nolako sailkapena duten kontuan harturik.
Nafarroako Rural Kutxak MiFID araudiarekin bat datozen babes-neurriak ditu, eta gauzatu egiten dira inbertsio-produktu eta -zerbitzu jakin batzuk kontratatu aurretik eta ondoren.
INBERTSIOA EGIN AURRETIK
A. Bezeroa hiru kategoriaren arabera sailkatzen da. Babes-maila handienetik txikienera antolatzen dira, honela:
Nafarroako Rural Kutxak kategoria bat esleitzen dio bezero inbertitzaile bakoitzari, hark ohiko bulegoan eskatuta alda daitekeena, baldin eta arauan finkatutako eskakizunak betetzen badira.
Nolanahi ere, sailkapena aldatzen bada ezagutzen eta finantza-eskarmentuaren maila handiagoko kategoria batera, baliteke mugak sortzea bezero gisa jasotzen den babesari begira, Nafarroako Rural Kutxak inbertsio-zerbitzuak emateko.
B. Bezeroei informazio zehatza eskatzen zaie egokitasunari eta gaitasunari buruzko testen bitartez, zer inbertsio-zerbitzu emango zaien. Hala, ebaluatzen da produktuak egokiak al diren, ezagutzak eta eskarmentua kontuan hartuta (produktuak merkaturatzea), edo inbertsio-profilarekin bat al datozen (aholkuak ematea eta zorroen kudeaketa diskrezionala).
C. Bezeroei informazioa ematen zaie, inbertsio-produktu eta -zerbitzuen izaera eta arriskuak ulertzeko modukoa, eta erabakiak hartzen laguntzen zaie.
INBERTSIOA EGIN BITARTEAN ETA ONDOREN:
HOBETO GAUZATZEKO POLITIKA
Entitateak hartutako neurriak deskribatzen dira, gure bezeroen eragiketetan emaitza ahalik eta onena izateko xedea dutenak. MiFID II indarrean sartzea dela eta, bezeroen aginduak helarazten duten bitarteko eta gauzatzeko zentro nagusiei buruzko informazioa argitaratuko dugu urtero, finantza-produktu bakoitzerako. Halaber, gauzatzean kalitatea nolakoa izan den ere adieraziko dugu.
PIZGARRIEN POLITIKA
Informazioa ematen da entitateak jaso edo hirugarrenei ordaindu diezazkiekeen komisio, ordainsari edo diruzkoak ez diren onuren existentziari, izaerari eta zenbatekoei buruz. Argiago gera dadin zer pizgarriak kobratu edo ordaintzen diren, zenbatekoaren berri emango dizugu eragiketa kontratatu aurretik. Zenbateko zehatza jakin ezin bada, hura kalkulatzeko metodo bat edo zenbatespena adieraziko dira. Halakoetan, geroago emango da zenbateko zehatzaren berri.
Pizgarrien politika (hobekuntza kalitatean)
Honekin batera doan dokumentuan, entitateak, bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, aplikatzen dituen neurriak/ekintzak erakusten dira. Ezarritako neurriek/ekintzek zerikusia dute pizgarrien kobrantza justifikatzen duten araudiak identifikatutako eskakizunekin, bai eta lotutako inbertsio-zerbitzuekin eta entitatean identifikatuta ditugun bezero-segmentuekin ere, kontuan hartuta segmentukako kategorizazioek korrelazioa dutela jasotako pizgarrien bolumenarekin.
INTERES-GATAZKEN POLITIKA
Zerbitzuak ematen direnean sor daitezkeen interes-gatazkak detektatu, prebenitzeko edo, hala badagokio, kudeatzeko neurriak eta prozedurak ditu entitateak, gaur egun. Aski ez badira, entitateak interes-gatazken izaera orokorra, jatorria eta arriskuak arintzeko neurriak azalduko dizkizu, ekin aurretik.
FINANTZA-TRESNAK BABESTEKO POLITIKA
Principales criterios del procedimiento para la prestación de servicios de inversión
EXEKUZIO-ZENTRO NAGUSIAK (RTS 28)
Europako Batzordearen 2017/576 (EB) Erregelamendu Delegatuari jarraikiz, exekuzio-zentro nagusien nortasuna erantsitako agirian jaso dira, gure bezeroen aginduak gauzatu diren negozio-bolumenari erreparatuz.
KONTRATUAREN AURREKO INFORMAZIOA