• MUGIKORRAREN BIDEZ ORDAINTZEKO ZERBITZUA

    Ahaztu diru-zorroa: ordaindu zure erosketa guztiak mugikorrarekin

    Nafarroako Rural Kutxa Taldeko zure erakundearekin, eskudirurik eta txartelik gabe atera zaitezke erosketak egitera.

    Mugikorra badaramazu, dirua daramazu.

    Servicio Pago por Móvil - Persona pagando con su móvil en un comercio en un tpv
  • Gris oscuro
Apple Pay - Persona pagando con apple pay en su movil en el tpv de un comercio

iPhonea baduzu, zure erosketak azkar, eroso eta seguru ordaindu ahal izango dituzu Apple Pay-rekin.

  • Gehitu zure txartelak pausu gutxitan

  • Hurbildu zure gailua TPVra eta ordaindu

  • Egiaztatu zure erosketa Face ID edo Touch ID erabilita

Google Pay - Servicio pago pro móvil de Google Pay de Caja Rural

Zure telefonoa Androida bada, harekin ordaindu ahal izango duzu TPV Contactless duen edozein dendatan. Mugikorraren bidezko ordainketa zerbitzua aktibatzeko, deskargatu Google Pay aplikazioa eta gehitu Nafarroako Rural Kutxako zure txartelak.

  • Ordaindu saltoki guztietan zure mugikorra soilik erabilita

  • Gehitu zure txartel guztiak modu errazean

  • Lortu deskontuak eta giftcard-ak

Samsung Pay . persona paga con samsung pay utilizando su móvil o reloj en comercio

Gehitu zure txartelak eta hasi ordaintzen Samsung Pay-rekin.

  • Zure txartel fisikoaren estaldura berberak dituzu

  • Baimendu egindako ordainketa guztiak zure aztarnarekin edo pinarekin

  • Zure txartela mugikorrean enkriptatzen da, eta ez da inoiz erabiltzen egiazko zenbakia

  • Gris oscuro
  • Ohiko galderak

    Nola deskargatu dezake ruralvía pay app-a bezero batek?

    Ruralvía pay app-a deskargatzeko, zure mugikorretik Google Play-n edo App Store-n sartu eta bilatzailean “ruralvía pay” adierazi besterik ez duzu egin behar.

    Txartelik gabe sar naiteke mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuan?

    Ez. Zerbitzuaren ezinbesteko baldintza da zure erakundearen txartel bat izatea gutxienez.

    Zer kostu du zerbitzuak?

    Zer gertatzen da bizumik ez duen norbaiti dirua bidaltzen badiot?

    Bizuma jaso dezaket zerbitzuan alta emana ez badut?

    Ruralvía pay aplikaziotik dirua bidal dezaket beste erakunde batean Bizumen alta emana badut?

    Bai, ruralvía pay aplikazioan sartzen zarenean, beste erakunde batekin alta emana duzula ikusiko dugu, eta berehala gurekin etorri ahal izango zara eta ruralvía pay erabiltzen hasi, dirua Bizum bidez bidaltzeko eta jasotzeko.

    Nola emango dut alta Bizumen?

    Oso erraza da Bizumen alta ematea. App-an sartu ondoren, sakatu Dirua bidali edo Dirua eskatu aukera zerbitzuan alta hasteko. Bizumen zein kontu-zenbaki erabili nahi duzun aukeratzeko eskatuko dizugu, eta zure telefono mugikorrari lotuta geratuko da. Kontu bat baino gehiago badituzu, nahi duzunean alda dezakezu, Profilaren Kudeaketaren bidez.

    Nola hasi Bizum erabiltzen Nafarroako Rural Kutxa Taldeko erakunde bateko bezeroa banaiz?

    Ruralvía pay app berriaren bidez eskura daiteke zerbitzu hori. Beraz, erabili ahal izateko, aplikazioa deskargatu behar duzu Google Play-tik edo App Store-tik, sartu ruralvíaren zure gakoekin eta eman alta zerbitzuan.

    Zer erakunde daude Bizumen?

    Zerbitzu horri lotutako finantza-erakundeak helbide honetan kontsulta ditzakezu: www.bizum.es

    Zer da Bizum?

    Nafarroako Rural Kutxaren Bizum zerbitzuaren bidez, zure kontaktuei dirua berehala bidali, eskatu eta jaso ahal izango duzu mugikorretik, hartzailearen kontu-zenbakia jakin beharrik gabe, haren telefono mugikorraren zenbakia badakizu eta zerbitzuan alta emanda badaude, edozein dela ere haien finantza-erakundea (finantza-erakundeen % 95ek baino gehiagok bermatzen dute zerbitzua).

    Nire txartelen mugimenduak ikus ditzaket ruralvía pay-tik?

    Bai. Ruralvía pay-tik kontsulta ditzakezu aplikazioan sartutako txartel guztien mugimenduak. Informazio hori berehala aterako zaizu denda batean erosketa aurrez aurre egin ondoren.

    Beste erakunde batzuetako txartelak gehitu ditzaket?

    Ez. Ruralvía pay-n zure erakundeko txartelak bakarrik eduki ahal izango dituzu.

    Nola emango dut alta ruralvía pay-n?

    Oso erraza da ruralvía pay zerbitzuan alta ematea. Bi urrats erraz egin behar dituzu:

    • Deskargatu ruralvía pay aplikazioa Google Play-tik.
    • Sartu zure gakoekin ruralvíara, Kanal anitzeko gure banka zerbitzura.

    Nafarroako Rural Kutxako bezeroa bazara baina ruralvíaren gakorik ez baduzu, zatoz hurbilen duzun bulegora haiek eskuratzeko.

    Beste pertsona baten txartela gehitu dezaket, adibidez, senide batena?

    Ez, titularraren NAN, pasaporte edo AIZ berari lotuta egon behar baitute zure zorroko txartel guztiek.

    Nola aukeratu behar dut une bakoitzean ordaintzeko erabili nahi dudan txartela?

    Sar zaitez ruralvía pay mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuan, eta aukeratu zer txartelekin egin nahi dituzun erosketak. Txartel hori izango da zure erosketa guztietarako erabiliko dena, ordainketa bat egiten duzun bakoitzean aplikazioan sartu beharrik gabe.

    Gainera, edozein unetan alda dezakezu txartela, aplikazioko Mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuan eskura dagoen txartela aplikazioarekin lotzeko eta hartatik bereizteko aukerarekin.

    Nola gehitu ditzaket txartel gehiago nire zorroan?

    Ruralvía pay aplikazioa deskargatu eta zure ruralvía gakoekin sartzen zarenean, Nafarroako Rural Kutxako txartel guztiak erakutsiko dizkizu aplikazioak. Ez duzu zuk zeuk gehitu beharrik.

    Zer PIN sartu behar dut ordainketa-terminalean 20 €-tik gorako erosketetarako?

    • 5.0 edo gehiagoko sistema eragilea duen Android mugikorra baduzu NFC antenarekin, zerbitzuari lotutako txartelaren PINa sartu beharko duzu.

    • Zure mugikorrak sistema eragile txikiagoa badu, zure ruralvía pay sticker-a eskatzen duzunean, PIN zenbaki bat aukeratzeko eskatuko dizugu; zenbaki hori erabili beharko duzu erosketak txartelarekin egiteko, edozein dela ere zure sticker-ari lotutako txartela.

    Non eros dezaket ruralvía pay-rekin?

    Contactless teknologiarekin ordaintzeko terminalak dituzten saltoki guztietan.

    • 20 € baino gutxiagoko erosketak egiteko, ez da PINa sartu behar; nahikoa da telefono mugikorra salmenta-terminalera (TPV) hurbiltzea.
    • 20 €-ko edo gehiagoko erosketak egiteko, PINa sartu beharko duzu dendako ordainketa-terminalean, telefono mugikorra hurbildu ondoren eragiketa baliozkotzeko.

    Ruralvía wallet sticker-a badaukat, zer egin behar dut?

    5.0 edo gehiagoko sistema eragilea eta NFC antena aktibatua duen Android mugikorra baduzu, ez duzu ruralvía wallet sticker-a erabili beharrik izango. Suntsitu sticker-a, deskargatu ruralvía pay aplikazio berria eta aktibatu mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzua sticker-ik gabe ordaintzen hasteko.

    Zure mugikorrak arestian aipatutako ezaugarri horiek betetzen ez baditu, ruralvíaren sticker-a erabiltzen jarraitu beharko duzu. Ez duzu beste bat eskatu beharrik, lehendik duzunarekin egin ahal izango duzu.

    Zer baldintza bete behar dira mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzua erabiltzeko?

    Saltokietan mugikorrarekin ordaindu ahal izateko, ruralvía pay aplikazioa deskargatu behar duzu App Store edo Google Play-ren bidez, ruralvíaren zure gakoekin sartu eta Saltokietan Ordaintzeko zerbitzuan alta eman, erosketak egiteko zein txartel lotu nahi duzun adierazita.

    • 5.0 edo gehiagoko sistema eragilea eta NFC antena duen Android mugikorra baduzu, zuzenean ordaindu ahal izango duzu mugikorrarekin, zerbitzuan alta ematen duzun unean.
    • Sistema eragile txikiagoa duen Android mugikorra baduzu, ruralvía pay sticker-a eskatu besterik ez duzu, ruralvia.com helbidean.
    • iPhonea baduzu, Nafarroako Rural Kutxak eskaintzen duen Apple Pay ordainketa-sistema erabil dezakezu.

    Segurua al da ruralvía pay?

    Zerbitzu guztiz segurua da ruralvía pay eta segurtasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu. Gainera, ruralvía pay-n zure kontuei eta txartelei buruzko informazioa eskuratzeko,  beti sartu beharko duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin, eta, beraz, ezin izango da sartu zure gakoak ezagutzen ez dituen inor.

    Eta mugikorra lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, 91 334 67 80 | 900 822 670 telefonora deitu besterik ez duzu, mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuari lotutako txartela blokea dezaten eskatzeko, gaur egingo zenukeen bezalaxe zeure txartel fisikoa galtzen baduzu.

    Zergatik eman behar dut alta ruralvía pay-n?

    uralvía pay zerbitzuarekin zure txartelak eskura izango dituzu beti mugikorrean, erosketak eroso egiteko, gainean eraman beharrik gabe, eta, gainera, nahi duzunean kontsultatu ahal izango dituzu haien mugimenduak.

    Zerbitzuan alta emana duten zure kontaktuei ere (senideak, lagunak, etab.) berehala bidali edo eskatu ahal izango diezu dirua, haien telefono mugikorraren zenbakia bakarrik jakinda.

    RBa al dago mugarik Bizumekin dirua bidaltzeko eta jasotzeko?

    Bai, zerbitzuak honako muga hauek ditu:

    MUGA

    ZENBATEKOA

    Eragiketa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa

    500 euro

    Eragiketa bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa

    0,50 euro

    IFZ bakoitzeko eta eguneko jasotako zenbatekoa

    2.000 euro

    IFZ bakoitzeko eta hilabeteko jasotako eragiketa kopurua

    150 eragiketa

    IFZ bakoitzeko eta hilabeteko egindako eskaera kopurua

    150 eragiketa

     

  • Verde oscuro abajo

Agian interesatuko zaizu ere