Alerta Zerbitzua
Alerta zerbitzuarekin, unean-unean informazioa izanen duzu zure kontuei, zordunketei, ordainketei, saldoei eta txartel bidezko eragiketei buruz...

Alerta zerbitzuarekin, unean-unean informazioa izanen duzu zure kontuei, zordunketei, ordainketei, saldoei eta txartel bidezko eragiketei buruz...
Alerta zerbitzuarekin, unean-unean informazioa izanen duzu zure kontuei, zordunketei, ordainketei, saldoei eta txartel bidezko eragiketei buruz...
Eskuragarri dauden alerta anitzen artean aukeratu ahalko duzu (kontuak, txartelak, burtsa, atzerria, segurtasuna, urrutiko banka), eta zure mugikorrera edo posta elektronikora mezu bat bidaliko dizugu, hain zuzen ere zuk aukeratu duzun alerta motari loturiko mugimendu bat zure kontuan gertatzen den unean bertan.
Ruralvían erabiltzaile-izenik baduzu jada, deskargatu Ruralvía mugikorra aplikazioa eta aktibatu Mugikorrera abisuak bidaltzeko doako zerbitzua aplikazioa instalatzean.
Instalatzean, Abisuen Zerbitzua aktibatzeko aukera emango dizute. Erabiltzaileak posta elektroniko edo SMS bidezko alertak aktibatuta balitu jada, sistemak aplikazioan horien ordez push jakinarazpenak jartzeko aukera eskainiko dio.
Alta eman eta alerta berriak aukera ditzakezu hemen ere:
Ruralvíaren web-bertsioa, "Zerbitzuak - Abisuak mugikorrera" fitxan, aukera askorekin. Sistemak aukera ematen du alertak jasotzeko ordutegi bat aukeratzeko eta abisuak kontu, txartel edo zerbitzu bakoitzaren mailan finkatzeko.
Aplikazio mugikorra bera, "Nire doikuntzak - Abisuak" menuan
Android 4.0 edo gorako sistema eragilea duten eta IOS 6.0-ko mugikorretarako erabilgarri.
Alertak posta elektronikoz edo SMS bidez jaso nahi badituzu(*), nahikoa duzu Ruralvíaren web-bertsiora sartu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin eta aukera hau hautatzea: Zerbitzuak > mail alertak edo sms alertak (*).
(*) SMS alerta-zerbitzuak 2 €-ko kostu finkoa du sei hilean behin. Lehen 20 SMSak doan dira, eta hurrengo SMS bakoitzak 0,10 €-ko kostua izango du. Mail alerta zerbitzua doa-doakoa da.
Oraindik Ruralvían erabiltzaile-izenik ez baduzu, zoaz zure ohiko bulegora eta alta egingo dizugu.
Zure kontuko edozein mugimenduren berri ematen du berehala.
Erosketako eragiketen kontrola eta eskudirua erabiltzea Nafarroako Rural Kutxako zure txartelekin.
Burtsara bidalitako zure aginduen egoeraren berri uneoro izateko:
Atzerrian egiten dituzun eragiketen berri ematen du une oro.
Sartu eta egin eragiketa ekonomikoak lasai-lasai Ruralvían.
Errefusatutako transferentziak eta ordainagirien edo kreditu-aurrerakinen itzulketak kontrolatzen ditu Ruralvían.