Nafarroako Rural Kutxa
(EB) 648/2012 Erregelamendua (EMIR)
Nafarroako Rural Kutxa
ZURE ENPRESAK DERIBATUETAN ERAGIKETAK EGITEN BADITU, INFORMAZIO HAU INTERESATZEN ZAIZU
Agiri hau baliagarria izanen zaizu EMIR zer den ulertzeko, hots, finantza deribatuei aplikatu beharreko araudi europarra.
Entitate hau zure esanetara dago zalantza guztiak argitzeko edo behar dituzun argibide gehigarri guztiak emateko.
Emir Europako araudi bat da, eta deribatuen eragiketen kontratazioa eta erregistroa arautzen ditu; horrek segurtasuna eta gardentasuna ekarri ditu era horretako finantza tresnetara.
Deribatu guztiei; esaterako, -aipatze hutserako, baina ez hauek bakarrik- interes tasen finantza permutak (IRS edo swap), dibisen epekako salerosketak (truke aseguruak), aukerak eta etorkizunekoak. Kanpo daude, gaur egun, epekako gordailu indexatuak edo egituratuak.
Emir aplikatzen zaie finantza deribatuak kontratatzen dituzten enpresa guztiei. Dena den, araudi honek enpresak bi taldetan sailkatu ditu, eta haietako bakoitzarentzat eskakizun maila ezberdina da:
Zure enpresak ez badu kalkulatzen hilaren amaieran aurreko hamabi hilabeteetako espekulaziorako burtsaz kanpoko deribatuen batez besteko posizio agregatua, edo zure enpresak hilaren amaieran aurreko hamabi hilabeteetako espekulaziorako burtsaz kanpoko deribatuen batez besteko posizio agregatuak koadroan* adierazitako atalaseren bat gainditzen badu, jar zaitez harremanetan Entitate honekin, EMIRen atalaseak gainditzen dituen kontrako alderdi ez-finantzariotzat hartuko baitzaituzte, eta horrek lege-betebehar handiagoak dakarzkio zure enpresari.
| Deribatu mota | Atalaseak (milioika eurotan eta nozionaletanen) |
|---|---|
| Kreditu gainean | 1.000 |
| Errenta aldakorraren gainean | 1.000 |
| Interes tasen gainean | 3.000 |
| Dibisen gainean | 3.000 |
| Commodities | 3.000 |
* Kalkulu hori egiteko, kontrako alderdi ez-finantzarioak barne hartuko ditu berak zein talde bereko beste entitate ez-finantzario batzuek izenpetutako burtsaz kanpoko deribatuen kontratu guztiak, baldin eta objektiboki neurtu daitekeen moduan ez badituzte murrizten kontrako alderdi ez-finantzarioaren edo bere taldearen jarduera komertzialarekin edo diruzaintzako finantzaketa-jarduerarekin zuzenean lotutako arriskuak.