• RURAL KUTXAREN HIPOTEKAK

    Higiezin Kredituaren Lege berria

    Zure bidaidea, zure hipoteka maileguan

    Hipotecas Caja Rural
  • Simulador

    Simulagailua

    Kontsultatu Nafarroako Rural Kutxak zuretzat dituen hipoteken eskaintza, eta hautatu zure beharretara ongien egokitzen dena.

    Ezagutu zein izango litzatekeen zure hilabeteko kuota, eragiketaren gastu guztiak eta maileguaren zenbateko osoa. Deskubritu zure beharretara ongien egokitzen den hipoteka. Erraz eta azkar.

    Simulatu zure hipoteka.

    Simulador
  • Información previa

    Aurretiko informazioa

    Bai Ruralvia bai Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan, Kontratu Aurreko Informazioaren Fitxa (KAIF) eskuratu ahal izango duzu, eta bertan, eskura dituzun produktu guztien ezaugarriak kontsultatu ahal izango dituzu.

    Información previa
  • Egokitzapena

    Egokitzapena

    Joan zaitez gure edozein bulegotara, eta han aukera guztiak azalduko dizkizugu, guztia oso erraz ulertzeko aukera emango dizun adibide batez. Eta ziurtatuko dugu beti zure beharretara ongien egokitzen den hipoteka aukeratu duzula.

    Higiezin Kredituen Lege berrian jasotako eragiketei dagokienez, gogoratu tasazioaren gastua bakarrik izango dela zure kargura; gainerakoak Nafarroako Rural Kutxak hartuko ditu bere gain.

    Egokitzapena
  • Documentación, evaluación y resultado

    Dokumentazioa, ebaluazioa eta emaitza

    Entregatu beharreko dokumentu guztien zerrenda bat emango dizugu, gure Arriskuen Departamenduak eskaeraren azterketa xehea egin dezan, tasazioa barne hartuta.

    Documentación, evaluación y resultado
  • Documentación Precontractual

    Kontratu aurreko dokumentazioa

    Behin eskaera onartuta eta kontratua sinatu aurretik, Kontratu Aurreko Informazio berria entregatzen dizugu:

    • Informazio normalizatuaren Europako fitxa
    • Ohartarazpenen fitxa
    • Kontratu proiektua
    • Hainbat egoeratan ordaindu beharreko kuotak (tasa aldakorreko eta mistoko hipoteketarako).
    • Aseguruen baldintzak eta bermeak
    • Notarioaren aholkularitza harreraren ohartarazpena
    • Dokumentazio hori guztia jaso izanaren adierazpena
    Documentación Precontractual
  • Evaluación. Notario.

    Ebaluazioa. Notarioa.

    Nafarroako Rural Kutxak lehendik jaso zenuen Kontratu Aurreko Dokumentazio guztia bidaliko dio Notarioari, eta hura harremanetan jarriko da zurekin bilera bat egiteko, non maileguaren kontratua, ezaugarriak eta baldintzak ulertzen dituzula egiaztatuko baitu.

    Notarioak kontratuaren baldintza guztiak ulertzen dituzula irizten badio, horren berri emango digu, eta mailegua sinatzeko data finkatuko dugu. Aitzitik, notarioak alderdiren bat ez dugula behar bezala azaldu ulertzen badu, eskaera bidaliko digu berriro, eta guk izan ditzakezun zalantza guztiak argitu dizkizugu, eta sinadura eskaera berriro kudeatuko dugu.

    Evaluación. Notario.
  • Firma del contrato

    Kontratua sinatzea

    Dokumentazioa notariotzara bidali eta hamar egunera gutxienez, maileguaren kontratua sinatzeari ekingo zaio.

    Firma del contrato
  • Seguimiento

    Jarraipena

    Ruralviaren atal pribatuan, zure maileguari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu, une oro jakin dezazun zer zenbateko ordaindu duzun, zer geratzen zaizun ordaintzeko, zer interes aplikatu diren …

    Gainera, interes tasa berrikusteko aldi bakoitzean, kuota berriaren balioaren informazioa helaraziko dizugu.

    Seguimiento
 
Created with Sketch.
  • tipos de interes
  • Interes tasa aldakorra

    Lehenengo 5 urtetik aurrera

    %0, diru itzulketako komisiorik gabe

    Lehenengo 5 urteetan zehar

    %0,15 (gehienez ere), aurrez itzulitako kapitalaren gainean, entitateak jasan dezakeen finantza galeraren zenbatekoa gainditzeko aukera gabe.

     

    19/2022 Errege Lege Dekretuaren argitaratzea dela bide, eta, haren lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, 2023ko abenduaren 31 arte ez da konpentsaziorik edo komisiorik sortuko maileguen itzulketa edo amortizazio aurreratuagatik, baldin eta interes aldakorreko tartean badaude. Epe hori iraganik eta legezko edozein luzapen eginez gero, aurreikusitako komisioak sortuko dira. 

  • Interes tasa finkoa

    Lehenengo 10 urtetik aurrera

    %1,5 (gehienez ere), aurrez itzulitako kapitalaren gainean, entitateak jasan dezakeen finantza galeraren zenbatekoa gainditzeko aukera gabe.

    Lehenengo 10 urteetan zehar

    %2 (gehienez ere), aurrez itzulitako kapitalaren gainean, entitateak jasan dezakeen finantza galeraren zenbatekoa gainditzeko aukera gabe.

  • Verde