Nafarroako Rural Kutxa
Kanal Etikoa
Ongi etorri Nafarroako Rural Kutxa Kredituko Sozietate Kooperatiboaren Kanal Etikora. Hauena ere bada: Informes y Gestiones Generales S.A.; Promoción Estable del Norte S.A.; Espiga I&D Alimentaria S.L; eta Explotación Agrícola Las Limas S.L. Gure Kanal Etikoa komunikatzeko bide segurua eta konfidentziala da, eta, haren bidez, edozein irregulartasunen berri eman daiteke, bai eta legearen, jokabide-kodearen eta Taldearen gainerako barne-araudiaren aurkako edozein ekintzaren berri ere.
Kontuan izan kanal hau ez dela egokia bezeroen kexak edo erreklamazioak aurkezteko. Horretarako, bezeroarentzako arreta-zerbitzura jo behar da: atencion.cliente@crnavarra.com
Kanal Etikoa Informazioko Barne Sistemaren parte da, eta otsailaren 20ko 2/2023 Legean xedatutakoaren arabera ezarri da. Lege horren bidez, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen da.
Plataformari esker, komunikazioak egin daitezke, anonimoak ere, eta, horrela, informatzaileen babesa bermatzen da izan litezkeen errepresalien aurrean. “Komunikazioak egiten dituzten pertsonentzako informazio Gida” duzu eskura. Gida horretan, Kanal Etikoak hartzen dituen eremu materiala eta pertsonala deskribatzen dira, bai eta indarrean dagoen araudiak eskaintzen dituen babes-neurrien irismena ere. Informazioko Barne Sistemak “Irregulartasunei buruz informatzeko eta informatzaileak babesteko Politika” ere badu. Bi dokumentuak hemen daude eskuragarri: https://cajaruraldenavarra.canaletico-cajarural.com/#/login
Nafarroako Rural Kutxa Kredituko Sozietate Kooperatiboak Informazioko Barne Sistemaren arduradun bat izendatu du. Sistemaren kudeaketaz arduratuko da, eta Zigor Betearazpenerako Unitate Teknikoa du Kanal Etikoaren bidezko komunikazioak eta informazioak jaso eta kudeatzeko.
Langileek, bazkideek, kontseilariek, hornitzaileek edo haientzat edo haien ikuskaritzapean lan egiten duten pertsonek, enplegatu ohiek, bekadunek, lanpostuetarako hautagaiek, preskriptoreek edo bestelako laguntzaileek aurkeztu ahalko dituzte komunikazioak kanal horren bidez.
Honela aurkez dezakezu komunikazio bat:
- Kanal Etikora sartuz, esteka honen bidez: : Kanal Etikorako sarbidea
- Aurrez aurreko bilera bat eskatuz, cumplimientopenal.unidadtecnica@crnavarra.com, helbide elektrikora mezua bidalita. Telefono zenbakia, helbide elektronikoa edo zurekin harremanetan jartzeko beste edozein bide adierazi beharko duzu.
Kanal Etikoaren bidez helarazitako komunikazioak deusetan galarazi gabe, informatzaileek Informatzailea Babesteko Agintaritza Independenteari ere aurkez diezazkiokete komunikazioak.