• Ekintzaileak

    Ekintzaileentzako Inicia Programa ezagutzen duzu?

    • Lehentasunezko baldintzak

       

    • Zure beharretara moldatzen gara

    • Aholkularitza espezializatua

    Linea inicia emprendedores - jóvenes trabajando en su negocio - Nafarroako Rural Kutxa
  • Gris claro

No te pierdas nuestras novedades para Autónomos y Negocios

Enpresak bloga

Enpresak bloga

Dibisen asteroko txostenak eta azken berriak kontsultatu     

  • Gris oscuro

Zuretzat garrantzitsua den horretan laguntzen dizugu

  • Verde oscuro abajo

Baditugu zerbitzu gehiago zuretzat eta zure negozioarentzat

EKINTZAILEENTZAKO GIDA PRAKTIKOA

Nafarroako Rural Kutxan adituak gara enpresentzako proiektu berrien inguruan aholkua ematen. Ekintzaile moduan, alderdi garrantzitsuak hartu beharko dituzu kontuan, besteak beste proiektuaren dimentsioa eta ekonomia-bideragarritasuna, zure produktu edo zerbitzuak asetuko dituen beharrak, finantza-plana, langileen kontratazioa eta abar.

Nahiz eta alderdi ugari hartu behar diren kontuan, ezinbestekoa da negozio-plana prestatzen hastea, bertan zehaztuko baitira aipatutako ezaugarri guztiak. Horrez gain, negozio-plana ibilbide-orri bezala erabili daiteke negozioaren funtzionamendua aztertu eta egiaztatzeko.

 

1. LANDU ZURE NEGOZIORAKO IDEIA

Lehenik eta behin, zure proiektuaren berezitasunak aztertu behar dituzu, hau da, nola asetuko dituzun bezeroen beharrak zure produktu edo zerbitzuaren bitartez. Hau izango da zure balio-proposamena.

Ondoren, gure proiektua irudikatu behar dugu, eta, horrekin batera, proiektuaren ahulgune eta indarguneak eta negozio-eredua. Horretarako, Canvas erabiltzea gomendatzen dugu. Canvasak nola egin jakiteko irakurri artikulu hau.

Ekintzaileentzako urrats garrantzitsuenetako bat negoziorako ideia baliozkotzat jotzea da.

Horretarako, irten kalera, jarri harremanetan etorkizunean bezeroak izan litezkeenekin, galdetu ea zure produktu edo zerbitzua erosiko luketen, zer aldatuko luketen, zein behar dituzten... Horri esker hainbat akats zuzendu ahal izango dituzu proiektuari hasiera eman baino lehen.

Hemen zenbait galdera aurki ditzakezu bezeroei galdetzeko, guztiak metodologia arinetan oinarrituta Lean Start Up.

 

2. BIDERAGARRITASUN-PLANA ZEHAZTEA

Probek emaitza onak ematen badituzte, hurrengo pausua bideragarritasun-plana prestatzen hastea da. Gure ustez, bideragarritasun-plan batek egitura hau izan behar du.

Une oro gida bezala erabiliko duzun ibilbide-orria izango da, eta bertan zure negozio berriaren arlo guztiak zehaztu beharko dituzu, baita horietako bakoitzean egingo dituzun ekintzak ere. Sareko tresna honen bitartez zuk zeuk egin dezakezu.

 

3. IZAPIDEAK ETA FORMALITATEAK

Nafarroako Rural Kutxan hitzarmenak sinatzen ditugu gure ingurunean ekintzaileei laguntzen dieten eragileekin. Hona hemen esteka batzuk hitzarmen horiei buruzko informazioa eskuratzeko:

Autonomia-erkidegoen arabera sailkatu (erantsi irudia izen eta hiperestekarekin):

 

4. FINANTZAKETA

Honaino iritsi bazara, dagoeneko prestatu duzu zure bideragarritasun-plana, eta kalkulatu duzu zeintzuk izango diren proiektuak izango dituen finantzaketa-beharrak.

Pozik elkartuko gara zurekin zure negozio berriaren inguruan mintzatzeko; horrez gain, finantzaketaren inguruko aholkuak emango dizkizugu zure proiektuari hasierarik onena emateko.

Jar zaitez harremanetan gurekin ➜

 

5. BESTE ESTEKA BATZUK

Nahi izanez gero, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen esteka batzuk.

Nafarroako Rural Kutxako multidivisa STaren bidez, atzerriko bezeroei beren herrialdeko monetan ordaintzeko aukera emango zaie, eta beren saltokiak salmentak eurotan kobratzen jarraituko du.

Horrela, nazioarteko txartela (euroa ez den dibisa batean emana) duten bezeroek beren erosketak ohiko txartelarekin ordaindu ahal izango dituzte, eta abantaila gehigarriak izango dituzte: unean bertan jakin beharko dute zer truke-mota eta kargatuko zaien erosketaren zenbateko zehatza.

Eta hori guztia zure saltokirako inolako kosturik gabe.

Zerbitzu hau kontratatzeko, jarri harremanetan zure ohiko bulegoarekin.

 

Nori dago zuzendua?

Promueve Programa Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren bitartez kotizatzen duten autonomo eta profesionalei dago zuzendua, baita mutuaren bitartez kotizatzen duten profesional liberalei.

 

Zein baldintza bete behar ditut?

Gizarte Segurantzako autonomo-kuota edo mutuaren ordainketa helbideratu beharko dituzu Nafarroako Rural Kutxan, eta, horrekin batera, bi lotura-adierazle bete beharko dituzu, jarraian kontsulta ditzakezunak*.

Promueve programaren abantailez baliatzeko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzari autonomo gisa egin beharreko ordainketa edo Mutuari ordaindu beharreko kuotarena Promueve kontuan Nafarroako Rural Kutxako kontu batean helbideratua izatea, hiru hilean gutxienez 1.800 €-ko diru-sarrerak izatea eta, gainera, bigarren mailako lau betekizun hauetako bi betetzea:

  1. Ruralvía doako zerbitzua eta infomail korrespondentzia edo postontzi birtuala kontratatuta izatea eta mugikorra eta helbide elektronikoa ematea zure bulegoan.
  2. Helbideratutako bi ordainagiri gutxienez ordaintzea hilean.
  3. Inbertsio-funtsetan edo pentsio-planetan / BGAEtan saldoa izatea, edota aurrezki-asegurutan edo baloretan.
  4. Aseguru bat gutxienez kontratatuta izatea.

 

**Betekizunak horiek bete eta hurrengo hileko 20an berrikusiko dira.**

 

 

Beherapenak eskuratzeko baldintzak

Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten autonomoei eta profesionalei aplikatuko dizkiete. 

Hobari horiek programan sartu eta hurrengo hileko 20tik aurrera aplikatuko dira, bezeroa lehen titularra den kontu guztietan.

  • Necesitas ayuda Asesoramiento - Asesor con clientes - Caja Rural de Navarra