Ordainagiriak ordaintzea
Ruralvían, “Kontuak-Ordainketa ordainagiriak” menuaren barruan, aukera hauek dituzu:
- Helbideratu gabeko ordainagiriak zuk aukeratutako kontuan ordaintzea.
- Zordundutako ordainagiriak itzultzea, itzultzeko epean badaude.
- Ordainagiri baten edo batzuen helbideratzeari baja ematea.
- Helbideratzearen zordunketa-kontua aldatzea.
- Ordaindutako ordainagiri guztien xehetasunak kontsultatzea, helbideratutakoenak nahiz helbideratu gabekoenak.
Eta, gainera, gure kutxazainetatik edo Ruralvíatik ordain ditzakezu, “Kontuak-Ordainketa ordainagiriak-Ordainketa” fitxaren bidez (ordaindu beharreko ordainagirian aurkituko dituzun datuak jarri beharko dituzu eremuetan)
Tributuak ordaintzea
Helbideratu gabeko ordainagiriez gain, tributuak ere online ordaindu ahal izango dituzu, "Zergak - Herri-mailako zergak - Zergak ordaintzeko" fitxaren bidez.
Gizarte Segurantzari ordaintzea
Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaile gisa, kotizazioak eta afiliazioak aurkezten eta likidatzen laguntzen diegu profesional eta enpresei.
RED Sistema delakoaren bidez, zuzenean jar zaitezke harremanetan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin, eta, horri esker, enpresaren eta langileen datuak ikusi ahal izango dituzu, baita Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren kotizazioak, afiliazioak, altak eta bajak elektronikoki bidali ere.
"Zergak - Gizarte Segurantza" menuaren barruko "Sartzea" aukeran sartu eta ordainketa-gutunean aurkituko dituzun datuekin eremu hauek bete besterik ez duzu.
AEAT zergen ordainketa
Zerga Administrazioko Espainiako Agentziaren (AEAT) erakunde laguntzaile gisa, zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:
-
AEATen zergak telematikoki aurkeztea
Zerbitzu horri esker, Ogasuneko hainbat eredu telematikoki ordaindu eta aurkeztu ahalko dituzu, baita informazio-aitorpenak aurkeztu ere, hau da, eredu hauek, besteak beste: 180, 182, 188, 190, 193, 198, 294, 295, 296, 345.
-
Beste zerga batzuk ordaintzea
Zerbitzuari esker, beste eredu batzuk ordaindu ahalko dituzu, hala nola likidazioak, autolikidazioak, zerga bereziak eta tasak.
-
Itzultzea eskatzea:
Zerbitzuaren bidez, 303 eta 308 ereduak itzultzea eska dezakezu. -
Zerga baten ordainketa kontsultatzea
Zerbitzuaren bidez, ordaindutako estatu-zergak kontsulta ditzakezu: likidazioa, autolikidazioa, tasak, etab.
Aitorpena fisikoki aurkeztea eskatzen ez duten zergak ordaindu ahal izango dituzu: aitorpen-eredua aukeratu eta frogagiri-zenbakia, ekitaldia, zenbatekoa eta abar jarri beharko dituzu; ordainketa egiten duzunean, erreferentzia-zenbaki osoa (NRC) lortuko duzu pantailan.
Nafarroako Ogasuneko zergak ordaintzea
Zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:
- Zergak ordaintzea
Zerbitzuari esker, eredu hauek ordaindu ahalko dituzu, besteak beste: likidazioak, autolikidazioak, zerga bereziak, tasak. - Consulta del pago de un impuesto
Zerbitzuaren bidez, ordaindutako estatu-zergak kontsulta ditzakezu: likidazioa, autolikidazioa, tasak, etab.
Aitorpena fisikoki aurkeztea eskatzen ez duten zergak ordaindu ahal izango dituzu: aitorpen-eredua aukeratu eta frogagiri-zenbakia, ekitaldia, zenbatekoa eta abar jarri beharko dituzu; ordainketa egiten duzunean, erreferentzia-zenbaki osoa (NRC) lortuko duzu pantailan.