• Nafarroako Rural Kutxa

    Informazio Instituzionala eta Korporatiboa

    Fondo verde con tramados amarillo

Informazio Instituzionala eta Korporatiboa

 

Izena

Nafarroako Rural Kutxa, KREDITU KOOP. ELKARTEA.

Nortasun Juridikoa “Forma”

Kreditu Kooperatiba

Helburu soziala

Era guztietako eragiketa aktiboak, pasiboak eta zerbitzu erkideetakoak egitea ESPAINIAKO FINANTZA-SISTEMA osatzen duten finantza-entitateentzat.

Sozietatearen helbidea

Honako hau da sozietatearen helbidea: Foruen plaza, 1.. IRUÑA

Inskripzioak

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Kooperatiben eta Lan Sozietateen Zuzendaritza Nagusiaren Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 2163/344 S.M.T. zenbakiarekin, Espainiako Bankuan 3008 zenbakiarekin eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan 11. liburukian, 175. folioan, NA 183 orrian.

I.F.Z.: F/31021611

Telefonoa

948 168 100

Organo Sozialak

  • Batzar Orokorra

  • Kontseilu Errektorea

Jarduera-eremua

Jarduera-eremua nazionala da baina, gaur egun, Nafarroa, Errioxa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia probintzietan egiten du lan.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak

  • Entitatearen jatorria Nafarroako lehen sektorean dago eta, horregatik, bertan espezializatutako entitatea da, eta sektore horretako merkatuko liderra erkidegoan.

  • Kutxaren garapen historikoa honako fase hauetan gauzatu da:

    • 1. fasea; Negozioa dibertsifikatzea landa-ingurunean dauden etxeko ekonomia eta ETEetarantz.

    • 2. fasea; Banka unibertsalaren kontzeptua ezartzea, sektore ekonomiko guztiekin lan eginda.

    • 3. fasea; Nafarroako hiri-sektorean hedatzea, Iruñean,Iruñerrian eta erkidego honetako herri nagusietan banatutako bulegoekin, erabateko presentzia izateraino.

    • 4. fasea; Geografikoki mugakideak diren merkatuetara, hau da, Euskal Autonomia Erkidegora eta Errioxara hedatzea, “Nafarroako Rural Kutxa” Taldea nazio-mailako banaketa-sare zabal eta osoaz hornituta.

  • Hedapen-prozesu horri esker, Nafarroako Rural Kutxak ezarpen-maila handia garatu du banka unibertsalaren kontzeptuan, ekonomiaren sektore guztietan presentzia nabarmena lortzeraino: partikularrak, autonomoak, ETEak, enpresak eta erakunde publiko eta pribatuak.

  • Haren organigrama ia laua da, eta estilo matriziala du erabakiak hartzeko orduan. Horrek bizkortasun handia ematen dio erabakiak hartzeko orduan, bai eta eskumenak eta erantzukizunak esleitzeko orduan ere.

  • Langileen gaztetasuna eta profesionalizazioa azken ekitaldietan lortutako hazkundearen benetako bultzatzaileak izan dira.

 


 

Aurkezpen instituzionala

Soziala Soziala

Nafarroako Rural Kutxa izaera sozialeko entitate pribatua da, 185.993 BAZKIDE baino gehiago dituen kreditu-kooperatiba; honako bi alderdi hauetara soilik bideratzen ditu lortutako emaitza erabilgarriak:

  • % 90, Nafarroako Rural Kutxako erreserbak igotzera, tokiko ekonomia bultzatzen jarraitu ahal izateko.

  • %10, gizarte-ekintza baliabidez hornitzera.

 

     Kaudimenduna

    Kapitalizazio-maila altua duenez, Nafarroako Rural Kutxa Espainiako finantza-sistemako finantza-entitate kaudimendunenetako bat da.  Fully Loaded 1. mailako kapital arruntaren ratioa (CET1) % 24,84 zen 2023ko abenduan, hots, finantza-sektore nazionaleko altuenetakoa.

    Ratio de capital

     Kalifikatua: rating

    Fitch eta Moody's nazioarteko agentziek kalifikatzen dute Nafarroako Rural Kutxa. Lortutako ratingak sektoreko altuenetakoak dira. Hauek dira kalifikazioak 2023ko abenduan: Fitch-ek BBB+ (egonkorra) eman dio, eta Moody's-ek,
    Baa1 (egonkorra).


    Rating-fitch

     Eficiente: Grupo Caja Rural

    Nafarroako Rural Kutxa munduko rating-agentzia nagusietako bik ebaluatua dago. Fitch eta Moody´s-en arabera, finantza-sektore osoan hobekien kalifikatutako entitateen artean dago Nafarroako Rural Kutxa. Sartu hemen gure kalifikazioei buruzko xehetasunak ikusteko.

    Eranginkorra: Nafarroako Rural Kutxa Taldea

    Nafarroako Rural Kutxa RURAL KUTXA FINANTZA-TALDEAN dago. Europako kooperatiba-ereduan oinarrituta, taldeak aukera ematen dio Nafarroako Rural Kutxari kudeaketan erabateko independentzia mantentzeko eta, aldi berean, finantza-talde handi bati dagozkion eskala-zerbitzuak eta -ekonomiak baliatzeko.

    Nafarroako Rural Kutxa Taldea lurralde nazional guztian dago eta 2.346 BULEGO, 9708 ENPLEGATU, 3.115 KUTXAZAIN AUTOMATIKO, 6,3 MILIOI BEZERO ETA 1,5 MILIOI baino gehiago BAZKIDE ditu eta Banco Cooperativo, Rural Servicios Informáticos eta Seguros RGA dira hark partaidetutako enpresa nagusiak.

    Kopuruak

    Urteko emaitza: 190,8 milioi €

      Bezeroentzako kreditua: 9.227 milioi €

      Bezeroak: 652.499

      Sektore pribatuko bezeroen gordailuak: 12.146 milioi €

      Gizarte-ekintzarako zuzkidura: 20,8 milioi €

       

      2023ko abenduaren 31ko xehetasuna

      NEGOZIO-BOLUMENA (MILIOI EURO)

      • Aktiboak guztira: 16.204
      • Bezeroen gordailuak: 12.146
      • Bezeroentzako kreditua: 9.227

      FUNTS PROPIOAK ETA KAPITAL SOZIALA (MILIOI EURO)

      • Funts propioak guztira: 1.730
      • Kapital soziala: 243

      KAUDIMENA (MILIOI EURO)

      • 1. mailako kapital arrunta 1.777
      • Kapitala guztira: 1.777
      • 1. mailako kapital arruntaren ratioa % 24,16% (SREP-ek gutxienez eskatutakoa: % 7,64)
      • Kapitalaren ratioa guztira: % 24,16% (SREP-ek gutxienez eskatutakoa: %11,63)
      • 1. mailako kapital arruntaren soberakina SREP-ek eskatutako gutxienekoarekiko: 1.214

       


       

      Bazkideentzako Informazioa

      • Beti hurbil

        “Beti hurbil” leloak entitatearen funtsa berreskuratzen du, funtsezko balioa nabarmendu eta nolakoak eta zer garen deskribatzen baitu; beti gaude eta beti izango gara hurbilekoak eta konfiantzazkoak.