Bulego eta kutxazainen bilatzailea
250 sukurtsal baino gehiago Nafarroaren, EAEren eta Errioxaren artean
Hurbil izango gaituzulakoan, aurkitu mapan hurbilen duzun sukurtsala
Atera dirua zordunketaz lehentasunezko baldintzekin
KOMISIORIK GABE (1) aterako duzu eskudirua zordunketaz gure txartelekin Rural Kutxa Taldeko kutxazainetan (2), beste entitate batzuetako kutxazainetan (3) eta lehentasunezko baldintzetan ondokoetako kutxazainetan: Euronet, Euro Automatic Cash, Grupo Cajamar, Laboral Kutxa, Bankinter, Deutsche Bank, Cashzone, Caja Almendralejo, Caja Ingenieros, Novo Banco, Banco Pichincha, Arquia eta Caixa Guissona.
11.000 kutxazain baino gehiago zure eskura.
Gainerako kutxazainetan, kutxazainaren jabe den entitateak eskudirua ateratzeagatik eragiketarekin berarekin batera likidatzen digun komisioa kobratuko dugu.
Dirua ateratzen duzun bakoitzean, transakzioaren kostuen berri zehatza emango dizute kutxazainek eragiketa onartu aurretik.
Gogoratu gure entitateko eta Rural Kutxa Taldeko kutxazain-sarea hemen, rvia mugikorra aplikazioan edo 913 346 780 telefonoan aurki dezakezula. .

Oraindik ez dakizu gure kutxazainetan egin dezakezun guztia?
Egun, Nafarroako Rural Kutxa kutxazainen bidez, hainbat operazio egin daitezke; gainera, oso erosoa da, 24 orduetan baitaude eskuragarri, urteko egun guztietan.
Eskudirua ateratzeko eta saldo- eta mugimendu-kontsultak egiteko erabiltzen dira gehien. Baina beste erabilera batzuk ere oso baliagarri izango zaizkizu:
1. Telefono mugikorra kargatzea
Aurreordainketa-txarteldun telefono bat baduzu, eroso eta erraz kargatu ahal izango duzu, eta denbora errealean mezu bat jasoko duzu operazioa baieztatuz.
2. Kontura intsuldatzea
Zure kreditu-txartelean eskuragarri duzun saldoa intsuldatu ahal izango duzu zure aurrezki-libretara edo kontu korrontera, edozein ezusteri aurre egiteko.
Kutxazainean, operazio hori “Kontura intsuldatu” izenez agertzen da.
3. Intsuldatzeak eta transferentziak
Titularra zaren kontuen arteko intsuldaketa bat egin behar baduzu, edo beste pertsona edo enpresa bati ordainketa bat egin behar badiozu, transferentzia baten bidez, edonoiz eta gure kutxazain guztietan, ordainketa egin ahalko duzu, kontu onuradunaren 20 digituak erabilita.
4. Zure txartel birtuala kargatzea
Interneten erosi nahi baduzu, eta txartel birtual baten titularra bazara, txartela saldoz kargatu ahal izango duzu.
5. Eskudirua gordetzea
Kontu batean dirua sartzeko beharra baduzu, zuzenean egin dezakezu kutxazainetan “txartelik gabeko operazioak” aukera sakatuta, eta, gero, “kontuan sartzea”. Diru-sarrerak egiteko kutxazainak
6. DIMO ateratzea
Gainera, kutxazainetik dirua atera ahal izango duzu txartelik izan gabe, DIMO zerbitzuari esker.
7. Kreditu-txartelean sartzea
Hilabete osoan erosketak egin badituzu eta zure muga ia bukatuta badago, operazio soil bat egin ahal izango duzu, txartelean dirua sartuz zure kontura kargatuta, eta, hala, txartelaren muga liberatu ahal izango duzu, eta erabiltzen jarraitu.
8. Ordainagiriak eta zergak ordaintzea
Ordainagiri bat ez badaukazu helbideratuta zure kontura edo libretara eta ordaindu beharra badaukazu, gure kutxazainetatik ordainketa egin dezakezu, eskatuko dizkizugun lau datuak sartuz, ordaindu behar duzun ordainagirian edo zergan aurkitu ahal izango dituzunak.
- Gris oscuro

Oraindik ez dakizu gure kutxazainetan egin dezakezun guztia?

Kontsultatu klik bakar batean gure bulego guztien ordutegiak.

Doako kutxazainen sarea
1 Baldintzak merkatuaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke; halakorik gertatuz gero, haren berri emango da indarrean dagoen araudiarekin bat.
² Hona hemen Rural Kutxa entitateak: Caja Rural Central, Caja Rural de Gijón, Caja Rural de Navarra, Caja Rural de Extremadura, Caja Rural de Salamanca, Caja Rural de Soria, Caja Rural Regional, Caja Rural Granada, Caja Rural de Asturias, Cajaviva, Caja Rural de Jaén, Caixa Rural Galega, Cajasiete, Caja Rural de Teruel, Caja Rural de Zamora, Caixa Rural de L’Alcudia, Caja Rural de Alcora, Caixa Rural de Algemesí, Caja Rural de Casas lbáñez, Caixa Rural de Almassora, Caja Rural de Onda, Ruralnostra, Caja Rural de Villamalea, Caja Rural de Albal, Caixa Rural Les Coves, Caja Rural del Sur, Globalcaja, Bantierra y Banco Cooperativo Español.
3 Caja Rural de Utrera, Caja Rural de Baena, Caja Rural de Nueva Carteya, Caja Rural Cañete de las Torres, Caixa Rural La Vall San Isidro, Caja Rural de Adamuz, Caixa Rural de Benicarló, Caixa Vinarós.