15 eta 30 urte artean badituzu, lortu % 50eko deskontua zure Kirol Txartelean

Hobaria aplikatuko zaie 1996. eta 2011. urteen artean jaiotako titularren abonuen kuotei (ez sarrera-kuoten zenbatekoei).

kirol txartela

Kirola eta ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu donostiar gazteen artean

2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, % 50eko hobaria eskatu ahal izango duzu 2026ko zure Kirol Txartelean, Donostia Kirolaren eta Rural Kutxaren arteko akordioari esker.

 

Kontsultatu oinarriak

Nork eska dezake?

Eskatzeko epea

Bezeroa bazara

Zoaz Rural Kutxako zure bulegora Kirol Txartelean deskontua eskatzera, eta ez ahaztu 2026ko egiaztagiriak eramatea.

 

Oraindik bezeroa ez bazara

Gure bulegoetako edozeinetan eman dezakezu alta.

Gogoratu! Adingabea bazara, zure tutoreekin etorri beharko duzu