1/6
Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
Nafarroako Rural Kutxa Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuan ziurtatzen ditu dirutan, 100.000.000 euro arte, titular eta erakundeko.
Inbertitutako printzipal osoa erreskatatu edo aurretiaz itzultzeak komisioak edo penalizazioak ekar ditzake.
Arriskuaren adierazlea eta alerta eperako gordailuari dagozkio. Kontuan hartu behar da sustatutako inbertsio-funtsak bere arrisku-maila duela, eta maila hori gordailurako adierazitakoa baino handiagoa izan daiteke.
Konbinatu zure aurrezkiak zure neurrira eta lor ezazu
% 3,00rainoko ITNa
(UTB % 3,00)(1)
12 hilabeterako eperako gordailu batean
-
Laguntza behar duzu?
Combifondo Moderado gordailua
Nafarroako Rural Kutxan, aurrezkiak zure neurrira konbinatzeko produktu bat dugu. Izan ere, hala errentagarritasun handia hamabi hilabeterako epe finkoko gordailu batean nola inbertsio-funtsek dakartzaten abantailak lortuko dituzu.
Zenbat aurrezki inbertitu nahi duzun aukera dezakezu. Bi aukera hauek dituzu:
% 50 RURAL PERFIL MODERADO,FI inbertsio-funsean + % 50 12 hilabeterako gordailu batean ITN %3,00 (% 3,00 UTB)
% 20 RURAL PERFIL MODERADO,FI inbertsio-funsean + % 80 12 hilabeterako gordailu batean ITN %2,25 (% 2,25 UTB)
Kontuan hartzekoak:
- Hala gordailuaren nola inbertsio-funtsaren inbertsioa guztira 10.000 eta 300.000 euro bitartekoa izanen da, 1.000 euroko multiplotan.
- Inbertsio-funtsera ekarritako dirua ezin da etorri entitatean lehendik zegoen inbertsio-funts batetik.
- Hamabi hilabeteko epea gordailuari aplikatzen zaio, ez inbertsio-funtsari, zeinaren gutxieneko iraupena lau urte izatea gomendatzen baita.
- Gordailuaren interesak gordailuaren muga-egunean likidatuko dira.
- Proposamena 2024ko abenduaren 31ra arte baliagarria da
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukera guztiak
Epe finkorako gordailua, 12 hilabetera, % 1,758ko UTBarekin(2), honela:
Lehen seihilekoa: ITN % 1,75
Bigarren seihilekoa: ITN % 1,75
Nafarroako Rural Kutxarekin lan egiteak onurak dauzka. Epe finkorako gordailua, 12 hilabetera, %1,75eko ITNa ematen die zure aurrezkiei, baina % 3,50eraino ere eman diezaieke (% 3,50erainoko UTBa)(3), titularrak Nafarroako Rural Kutxan duen lotura berriaren arabera.
Errentagarritasun erakargarria
Segurtasuna
Likidezia
Ohiko galderak
Zer da epe finkorako gordailu bat?
Eperako gordailu bat (epe finkorako ezarpen ere deitzen zaio) produktu bat da, eta, haren bidez, diru-kopuru bat ematen zaio banku-entitate bati denbora jakin batean. Epe hori iraganik, entitateak dirua itzultzen du, itundutako interesekin batera. Baliteke interesak aldian behin ordaintzea, eragiketak irauten duen bitartean. Interesak bezeroak entitatean hasieran irekita izan behar duen kontu korronte edo libreta batean likidatzen dira.
Zer alde dago eperako gordailu baten eta ageriko gordailuen (kontu korronteak eta aurrezki-libretak) artean?
Eperako gordailuek “mugaeguna” dute, eta, beraz, orduan atera daiteke dirua, eta interesak, penalizazioa edo komisioa ordaindu gabe. Gordailatutako zenbatekoa ezin da mugaegunera arte erabili.
Aurrezkiak mugaeguna baino lehen behar badituzu, normalean penalizazio edo komisio bat ordaindu beharko duzu aldez aurretik kitatzeagatik. Badira aldez aurretik kitatzea onartzen ez duten edo baldintza berezietan soilik baimentzen duten gordailuak ere.
Oro har, eperako gordailuek ageriko gordailuek baino interes handiagoa ematen dizute.
Epekako gordailuetan ez da onartzen ordainagiriak eta nominak helbideratzea, ez eta kobrantzak edo ordainketak mugitzeko bestelakoak ere.
Nolakoa da gordailuen fiskalitatea?
PFEZren ondorioetarako, mota horretako produktuek emandako errentak kapital higigarriaren etekin gisa kalifikatzen dira. Etekin hori atxikipenaren mende egonen da, eta aurrezkiaren zerga-oinarrian sartuko da. Eskala honen arabera ordainduko da zerga:
HONETATIK | HONETARA | TASA |
---|---|---|
0 | 6.000,00 | % 19 |
6.000,01 | 50.000,00 | % 21 |
50.000,01 | Aurrerantzean | % 23 |
Atxikipen-tasa % 19koa da.
Noiz komeni zaizu eperako gordailu bat kontratatzea?
Denbora batez beharko ez duzun aparteko dirua baduzu.
Beste produktu batzuek ematen duten interes-tasa bera edo handiagoa lor badezakezu.
Combifondo gordailua likida dezaket (osorik edo zati batean)?
Bai, edozein unetan egin daiteke, dagokion penalizazioa ordainduta (% 1). Likidazio horretan, dirua itzuli arte sortutako interesak ordainduko dira.
Combifondo funtsa likida dezaket (osorik edo zati batean)?
Bai, edozein unetan egin daiteke, merkatuko balioan. Horrek nahitaez ekarriko du eperako gordailuaren % 100 aldez aurretik kitatzea eta interes nominalaren tasa loturarik gabe aplikatzea. Kasu horretan, ez da penalizaziorik aplikatuko.
(1) Inbertsio osoa 200.000€-koa izanez gero, banaketa izanik % 50 funtsa eta % 50 gordailua, 2024/09/1eko ordainketa-datarekin, kalkulatua 365 eguneko likidazio-aldirako, ordainsari gordinarekin:
gordailuak 3.000 €-ko interes gordinak ordainduko ditu 2025/09/1ean. ITN % 3,00; UTB % 3,00. Kasu berean, banaketa % 80 gordailua (160.000€) eta % 20 funtsa (40.000€) denean, gordailuak
3.600€-ko interes gordinak ordainduko ditu 2025/09/1ean. ITN % 2,25; UTB % 2,25. Ez inbertitutako kapitala, ez errentagarritasuna ez daude bermatuta, funtsek galerak eragin baititzakete. Funts horiek bulegoko kanalean saltzen dira, Nafarroako Rural Kutxako aditu baten aholkularitzarekin. Kontratatu aurretik, egokitasun-testa eta inbertsio-proposamen pertsonalizatua egiten dira, bezeroarentzako aukerarik onena aukeratzeko. Dokumentu honek izaera komertziala du, eta ez da inolaz ere eskaintza, harpidetzeko gomendioa edo inbertsio-arloko finantza-aholkularitza. Bertan dagoen informazioak ez du ordezkatzen inbertitzeko erabakia hartu aurretik kontsultatu beharreko legezko dokumentazioa. Funtsak CNMVn erregistratuta daude. Funtsen liburuxka eta inbertitzailearentzako funtsezko datuak biltzen dituen dokumentua Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan, www.ruralvia.com-en, www.gescooperativo.es-en eta CNMV-n kontsultatu daitezke. Inbertsioen balioa merkatuen gorabeheren mende dago. Kudeatzailea: GESCOOPERATIVO S.A.S.G.I.I.C. Gordailuzaina: Banco Cooperativo Español.
(2) Proposamena 2024/12/31ra arte da baliagarria. Adibidea, 2024/09/01ean hasitako 100.000 euroko gordailu baterako: 2025/03/01ean 875 euroko interes gordinak likidatuko ditu, eta 2025/09/01ean 875 euroko interes gordinak gehi printzipalaren 100.000 euroak; hartara, 1.750 euro gordineko interesak ordainduko ditu guztira. Komisioa aldez aurretik kitatzeagatik % 1 da.
(3) Epe finkorako gordailu bat da, 12 hilabetera. %2,00eko ITNa ematen die zure aurrezkiei, baina % 3,50eraino ere eman diezaieke (% 3,50erainoko UTBa), titularrak Nafarroako Rural Kutxan duen lotura berriaren arabera. Honela:
ITN | UTB | |
---|---|---|
Gordailuaren gutxieneko interes-tasa | 1,75% | 1,75% |
Gehieneko interes-tasa gehigarria muga-egunean | +3,50% | +3,50% |
|
+1,20% | +1,50% |
|
+0,25% | +0,25% |
|
+0,25% | +0,25% |
Proposamenak 2024/12/31ra arte balio du, 18 urte edo gehiagoko pertsona fisikoentzat. Gehieneko zenbatekoa: 50.000 € familia unitateko eta kontu lotu bakoitzeko.
Hiru kasu haietako bakoitza bere moduan ordainduko da mugaegunean:
(a) Nomina / Pentsioa / INEM: % 1,25eko ITNa (% 1,25eko UTBa) aplikatuko da beste nomina edo pentsio bat helbideratzen bada, baldin eta gutxienez 600 eurokoa bada. Nominaren / Pentsioaren / INEMen onuradunak gordailuaren titularretako bat izan behar du eta, nomina bada, besteren kontura lan egin behar du.
(b) Zordunketa- / Kreditu-txartela erabiltzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) Nafarroako Rural Kutxako txartel berri batekin erosketak egiten badira. Gordailura lotutako kontuan helbideratuta dauden kreditu-txartel berri guztien eta zordunketa-txartel guztien arteko erosketen zenbatekoak 2.000 € edo handik gorakoa izan behar du epe finkorako ezarpenaren iraunaldiaren 12 hilabeteetan.
(c) Hiru ordainagiri helbideratzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) gutxienez hiru hilean behingo beste hiru ordainagiri helbideratzen badira gordailura lotutako kontuan.
Aurreko hiru puntuak betetzen badira, ITNa % 3,50 izango da epemugan (% 3,50eko UTBa)
Hiru puntuetako bat ere betetzen ez bada, ITNa epemugan % 1,75 izango da (% 1,75eko UTBa)
Aldez aurretik kitatzearen komisioa %1 da. Aldez aurretik kitatuz gero, Gehiago Gehiagorako gordailuak %1,75eko interes-tasa sortuko du(% 1,75eko UTBa).