eu
es

Erraztu ordainketa geroratua bezeroei, eta salmentak handitu egingo dira

Zalantzarik egiten baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Kontaktatu

Plazox zerbitzua aurkezten dizugu

Bihur ezazu zure negozioa erreferentziazko saltoki ordaintzeko moduei dagokienez, Nafarroako Rural Kutxaren berme, konfiantza eta segurtasunarekin.

Plazox-i esker, zure bezeroek ordainketak* zatikatu ahal izango dituzte erosketa egitean, zuretzat arriskurik eta kosturik gabe, eta berehala.

Bezeroek erabaki ahal izango dute nola ordaindu nahi dituzten erosketak zerbitzura atxikitako kreditu-txartelarekin

 fraccionar el pago

Kreditu-txartelarekin ordaintzeko unean, zenbateko osoa ordaintzea edo zatikatzea aukeratu ahal izango dute bezeroek.

3, 6, 9 ó 12 meses

Ordainketa zatikatzea erabakitzen badute, 3, 6, 9 edo 12 epetan ordaintzeko aukera izango dute terminalean, salmentaren zenbatekoaren arabera.

Confirma la operación

Amaitzeko, eragiketa berretsi besterik ez da behar. Erraz-erraza!

Zure ecommerce-rentzat, hona hemen informazio guztia

tarjeta

Txartelarekin ordaintzeko aukera hautatu ondoren, kreditu-txartelaren datuak eta autentifikazio-gakoa sartu beharko dituzte, ohi bezala.

escoger la opción de pagar en 3, 6, 9 ó 12 plazos

Txartela zerbitzura atxikita badago, pantaila bat agertuko da zatikatze-aukerekin. Ordainketa zatikatzea erabakitzen badute, adierazi egin beharko dute, eta 3, 6, 9 edo 12 epetan ordaintzeko aukera hautatu, salmentaren zenbatekoaren arabera.

 aceptar las condiciones

Erosketa-prozesua amaitzeko, eragiketaren baldintzak onartu besterik ez dute egin behar.

Erreparatu bereizgarri honi jakiteko zer saltokik duten plazox

 

Jarri plazox zerbitzuaren bereizgarria zure saltoki fisikoan edo onlinekoan, eta bezeroek erabilgarri dagoela eta nola funtzionatzen duen jakingo dute.

Gogoratu informazio gehiago izango duzula Ruralvían eta zure bulegoan, eta han eska dezakezula alta edo baja.

 

* 60 €-tik edo 100 €-tik gorako erosketak ordaintzeko erabil daiteke plazox zerbitzua, establezimenduaren jarduera-sektorearen arabera, eta txartela jaulki duen entitatearekin erosleak hitzartuak dituen geroratze-baldintzak izango ditu. Saltokiak erosketa bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa handitu ahal izango du, 500 €-raino, bere entitatearekin aldez aurretik ados jarrita.

Zalantzak eta ohiko galderak

Zer egin behar duzu plazox zerbitzua gaitzeko?

Ez duzu ezer egin beharrik. Ordainketa zatikatuaren zerbitzua gaituta dago jada terminalean. plazox zerbitzua gaitua duen kreditu-txartel bat duten bezeroek ordainketak zatika ditzakete jadanik, nahi izanez gero. Gogoratu komeni dela plazox zerbitzuaren bereizgarria nabarmen erakustea, bezeroek jakin dezatela zerbitzua zure establezimenduan ere erabilgarri dagoela.

Zer egin behar dute bezeroek erosketak zatikatzeko?

Hauxe besterik ez dute egin behar bezeroek: hasi ordainketa entitateak zerbitzu honetarako aktibatutako kreditu-txartelarekin, tekleatu PINa eta jarraitu terminalaren aginduei. Txartelak plazox zerbitzua aktibatua badu, zatikatzeko aukerak erakutsiko dira, eta orduantxe erabaki ahal izango du zatikatu nahi duen ala ez eta zenbat epetan.

Zer erosketa-mota zatika daitezke plazox zerbitzuarekin?

60 €-tik gorako erosketak ordaintzeko erabil daiteke plazox zerbitzua. Saltokiak erosketa bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa handitu ahal izango du, 500 €-raino, bere entitatearekin aldez aurretik ados jarrita.

Izapideren bat egin edo onarpenen baten zain geratu behar duzu erosketa egitean?

Ez duzu ez paperik egin beharrik, ez galdera-sortarik bete beharrik, ez eta bestelako onespenen zain geratu beharrik ere. Erosketa-prozesuan jasoko dituzun aginduei jarraituz baimena eman besterik ez duzu, dela saltoki fisiko batean, dela elektroniko batean.

Zenbat epetan zatika daitezke erosketak?

Erosketak 3, 6, 9 edo 12 hilabetetan zatika daitezke.

Noiz kobratuko duzu bezeroaren erosketa zatikatua?

Txartelarekin ordaindutako gainerako salmentetan bezalaxe kobratuko duzu salmentaren zenbatekoa.

Bezeroak itzul al dezake erosketa zatikatuaren artikulua?

Bai, zatikatu gabeko erosketa batean bezalaxe.

Bezeroak izapideren bat egin edo onarpenen baten zain egon behar al du?

Bezeroak ez du ez paperik egin beharrik, ez galdera-sortarik bete beharrik, ez eta bestelako onespenen zain geratu beharrik ere. Baimena eman besterik ez du, terminalaren aginduei jarraituz.

Zer interes kobratuko zaizkio bezeroari?

Bezeroak bere kreditu-txartela jaulki duen entitatearekin sinatu duen kontratuan hitzartutako baldintzak aplikatuko dira.

Eskuragarri al dago plazox zerbitzua onlineko saltokietan?

Bai, ordainketa zatikatua ST birtualean ere eskaintzen da: klik bakar batean onartu eta bezeroa autentifikatu behar da, zatitu gabeko onlineko erosketa batean bezalaxe.

Zein entitatek eskaintzen diete plazox zerbitzua kreditu-txartelen titularrei?