eu
es

Zuk aukerantzen duzu nola eta zenbat ordaindu Nafarroako Rural Kutxa txartelarekin

Zalantzarik egiten baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Kontaktatu

Zatikatu erosketak, eta erabaki zuregana hobekien egokitzen den epea

Plazox zerbitzuari esker, eta Nafarroako Rural Kutxako kreditu-txartelarekin ordainduz gero, erosketen ordainketa* 3, 6, 9 edo 12 hilabetetan zatikatu ahal izango duzu berehala, zerbitzura atxikitako saltoki fisiko edo elektronikoetan.

plazox zerbitzuari eta Nafarroako Rural Kutxako kreditu-txartelari esker, zure erara ordaindu ahal izango dituzu erosketak

fraccionar el pago

Atxikitako saltoki batean Nafarroako Rural Kutxako kreditu-txartelarekin ordaintzeko orduan, erosketa zatika ala osorik (batera) ordaintzea aukeratu ahal izango duzu.

3, 6, 9 ó 12 plazos

Zatikatzea erabakitzen baduzu, hautatu zuretzako aukera egokiena: 3, 6, 9 edo 12 hilabete, eragiketaren zenbatekoaren arabera.

Confirma la operación

Berretsi eragiketa, eta kito!

Erreparatu bereizgarri honi jakiteko zer saltokik duten plazox.

 

Erosketa ordaintzeko, aukeratu zuregana hobekien egokitzen den epea, izapiderik eta paperik gabe. Nafarroako Rural Kutxaren berme, konfiantza eta segurtasunarekin.

Nahi duzun hori, beti eskura!

 

150 €-tik gorako zenbatekoak ordaintzeko erabil daiteke plazox zerbitzua, eta txartela jaulki duen entitatearekin bezeroak hitzartuak dituen geroratze-baldintzak izango ditu. Saltokiak erosketaren gutxieneko zenbatekoa aldatu ahal izango du, aurrez bere entitatearekin ados jarrita, 500 €-raino, eta erosketaren unean emango dio horren berri bezeroari.

Zalantzak eta ohiko galderak

Zer egin behar duzu zerbitzua erabiltzeko?

Ez duzu ezer egin beharrik. Kreditu-txartela jaulki duen bankuak zerbitzu honetarako gaituko du txartela, zuk aldaketarik edo inolako kudeaketarik egin beharrik gabe. Eroso-eroso.

Non zatika ditzakezu erosketak?

Saltoki fisiko batean erosten ari bazara, hau besterik ez duzu: hasi ordainketa zerbitzua gaitua duen kreditu-txartelarekin, sartu PINa, ohi bezala, eta jarraitu aginduei. Saltokiaren terminala erabiliko da. Aukeratu gehien interesatzen zaizun finantziazio-epea. Prozesua bukatzeko, jarraitu terminalaren aginduei.

Saltoki elektroniko batean erosten ari bazara eta txartela plazox zerbitzua gaitua badu, pantaila bat zabalduko da erosketa-prozesuan, zatikatze-aukerak erakutsiko dituena. Erosketa amaitzeko, egin klik gehien interesatzen zaizun zatikatze-aukeran eta eman baimena baldintzak onartzen dituzula sakatuz ("Zatikatu nahi duzu?"); zatikatze-aukeren azpian agertuko da baimena. Ez zatikatzeko aukera duzu bi kasuetan. Orduan, zatikatu gabeko edozein erosketatan bezala egingo da eragiketa.

Zer erosketa-mota zatika daitezke plazox zerbitzuarekin?

60 €-tik gorako erosketak edo zenbatekoak ordaintzeko erabil daiteke plazox zerbitzua, eta txartela jaulki duen entitatearekin bezeroak hitzartuak dituen geroratze-baldintzak izango ditu. Saltokiak erosketaren gutxieneko zenbatekoa aldatu ahal izango du, aurrez bere entitatearekin ados jarrita, 500 €-raino, eta erosketaren unean emango dio horren berri bezeroari.

Izapideren bat egin edo onarpenen baten zain geratu behar duzu erosketa egitean?

Ez duzu ez paperik egin beharrik, ez galdera-sortarik bete beharrik, ez eta bestelako onespenen zain geratu beharrik ere. Erosketa-prozesuan jasoko dituzun aginduei jarraituz baimena eman besterik ez duzu, dela saltoki fisiko batean, dela elektroniko batean.rcio físico o electrónico.

Zer interes kobratuko dizute zatikatzeagatik?

Zure bankuarekin duzun kontratuan hitzartutako baldintzak aplikatuko dira, harexek jaulki baitu kreditu-txartela.

Erosketa zatikatuaren artikulua itzul dezakezu?

Bai, noski. Zatikatu gabeko erosketa batean bezalaxe.

Zerbitzu segurua al da plazox?

Lasai-lasai erabil dezakezu plazox erosketetan, zure bankuak errazten baitizu ordainketa geroratua, horrek dakarren berme, konfiantza eta segurtasunarekin.