Segurtasun gorena Nafarroako Rural Kutxaren doako abisu-zerbitzua aktibatuta
Aktibatu abisuak jasotzeko zerbitzua zure Ruralvia aplikazioan, doan
Ruralviako abisu-zerbitzuak zure kontu eta txarteletan egindako zordunketen eta abonuen berri unean bertan jasotzeko aukera eskaintzen dizu.
Gainera, baimendu gabeko kargu oro hauteman ahal izango duzu, eta IRUZURRAK saihestu.
Zerbitzua doakoa eta berehalakoa da, eta zure Ruralvia Banka Digitalean segurtasun gorena izateko aukera ematen dizu.
Nola har dezaket alta Ruralviako abisuen zerbitzuan?
BADUT RURALVIA APLIKAZIOA
Goiko aldean, eskuinaldean, dagoen menuan, zoaz Eremu pertsonala / Ezarpenak / Jakinarazpenak eta oharrak atalera jakinarazpenak aktibatzeko.
EZ DUT RURALVIA APLIKAZIOA
Deskargatu aplikazioa eta, lehen aldiz sartzen zarenean, abisu-zerbitzua lehenetsita aktibatu nahi duzun galdetuko dizu. “Aktibatu” sakatzen baduzu, hainbat abisu jasotzeko aukera lehenetsita aktibatuko duzu. Begira zein erraza den!
Zer abisu aktibatzen dira lehenetsita?
Gure aplikazioan mezua onartu ondoren lehenetsita aktibatzen diren abisuak honako hauek dira:
- 100 € baino gehiagoko abonu eta karguak
- 100 € baino gehiagoko mugimenduak txartelean
- Ordainagiriak ordaintzea
- Nomina sartzea
- Ordainketak geroratzea
Pertsonaliza al ditzaket abisuak?
Jakina! Mugikorretik Eremu pertsonala / Ezarpenak / Jakinarazpenak eta oharrak atalera sartzen bazara, zein kontutako edo zein txarteletako abisuak jaso nahi dituzun aukeratu ahal izango duzu, baita abisuak pertsonalizatu ere. Abisuak zein zenbatekotatik aurrera jaso nahi dituzun aldatzeko aukera izango duzu, abisuak ze ordutan jakinaraztea nahi duzun zehaztu, edo zure ordainagiri guztien egoeraren berri jaso.